Home

Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeek aldaketa ekarri dute Euskal Herrian. Presidentziarako bozetan baieztatu zenez, zentro-eskuina gibelerat egiten ari da. MoDem-en porrota nabarmena izan da (9000 boto galdu ditu). UMPri dagokionez, Michelè Alliot-Mariek seigarren barrutian bozkatuena izateak ezin ditu kukutu Capdevielle hautagai sozialistak Greneten aurretik pasatu izana bosgarren barrutian eta Frantxua Maitiak laugarrenean lortu behin-behineko garaipena. Orotara, hiru barrutietan 22.000 boz galdu ditu eskuinak. Sozialistek, berriz 16.000 irabazi dituzte. Euskal Herria Baik orain bost urte baino 750 boz gehiago eskuratuta aitzinamendu polita lortu du. Euskal herritarrek emandako bozak soilik harturik, hirugarren indarra da. ( Entzun Info7an Eguzki Urteaga soziologoak eginiko azterketa ).

Maite UBIRIA
Ipar Euskal Herrian zeinek irabazi du ? Hiru barrutietan banatzen dira euskal hautagaiak. Alta, laugarren barrutian Euskal Herriko zein Biarnoko herriak sartzen dira eta horrek zailtasunak sortzen ditu hiru lurraldeetako emaitzak emaiteko orduan.

Abstenzio altua izan da lehen itzuli honetan. Zein izan da galtzaile ? Laugarren barrutian hala edo hola MoDem-ek atxiki du. Jean Lassallek 3000 boz inguru galdu ditu baina, hala ere, deputatuak bere indarra erakutsi du. Alta, orohar hiru barrutietan, zentristek 9.018 bozka galtzen dituzte. Gibelatze handia.

Alta, MoDem-ekoak ez dira galtzaile bakarrak. Zentroa erdi hilik bada, eskuinak eritasun larria baduela agerian utzi du lehen itzuuliak. Bakarrik seigarrenean, 8000 bozka galdu ditu barruti horretan. Hala ere, garaile atera da Michèle Alliot-Marie ministro ohia.

Hiru barrutiak aitzat harturik, 22300 boz inguru galdu ditu UMPk. Laugarrenean, Marc Oxibarrek 9047 bozka lortu ditu. Badira bost urte, Hervé Lucbéreilh-ek 17.009 zituen. Bosgarrenean, Jean Grenet deputatuak 21.570boz ukan zituen 2007ko lehen itzulian. Oraingoan 15.106 ukan ditu. Seigarrenean, erran bezala, Alliot-Marie abantzu 8.000 boz galdu ditu, 27.436 boz izatetik 19.517 boz izaitera. Bozka bilduma handiagoa zuenak, bistan dena, gehiago galdu du.

Irabazleen eremuan, PS alderdia. Sozialistek 36139 bozka eskuratu zituzten 2007ko bozetan. Igande huntan 52.586 metatu dituzte. Ez da uzta txarra bigarren itzuliari aurre egiteko. Are gehiago kontuan harturiko Hexagonoko mapa arrosaz jantzita gelditu dela lehen itzulian. ( Hemen mapa ).

Hala ere, beste irabazle bat bada. Euskal Herria Bai koalizioak garaipen apalagoa eskuratu du baina zerbait agerian utzi du: bere nagusitasuna abertzaleen eremuan. 11.416 bozka eskuratu ditu Ipar Euskal Herrian. Biarnon bertze ehun bat boz metatu ditu Anita Lopepe hauatagaiak.

Beti ere Ipar Euskal Herriko hautesleen bozkak aitzat harturik ( hau da Biarnoko herriak alde batera utzita ), ABk eta Batasunak hauteskunde hauetan defendatu duten marka hirugarren indarra bezala heldu da.

Boz asko ez ditu irabazi EHBaik, baina bere balio politikoak gora egin du
Abantzu 800 boz irabazita, benetan emaitza historikoa lortu dute ezkertiar eta abertzaleek. Eta ez zuten erreza: 2007an Eusko Alkartasuna bazen koalizioan (Ipar Euskal Herrian emaitza aski apalak ukan duten berdeen alde egin du EAk hauteskunde hauetan). Eta EAJ-PNBk ez zituen hautagaiak aurkeztu. Hori igande honetan izan den abstezio oso altua ahantzi gabe.

Jeltzaleak bi barrutietan lehiatu dira hauteskunde hauetan. EHBairi lidergoa kentzeko xede izanik, bozka uzta urria bildu du PNBk. Laugarrenean 500 boz gaino guttiago eskuratu ditu Arizmendik eta seigarrenean Tellecheak abantzu mila boz lortu ditu.

MoDemek ukan duen gibelatzeak ez dio aparteko onurarik eremu horretan lehiatzen den PNBri. Alta, zeharka bada ere, zentristen beherakada mesedegarria izan da EHBai plataformarentzat. Zentristek 4937 boz lortu dituzten bitartean, EHBaik 8628 bozka bildu ditu. Eta lehen aldikoz hirugarren indarra da Ipar Euska Herrian.

http://www.kazeta.info/euskalherria/sozialistak-gora-zentro-eskuina-behera-eta-ehbai-hirugarren-indarra

EHBai : alternatiba bat Euskal Herriarentzat

Hauteskundeetarako bere hautagaiak aurkeztean, EUSKAL HERRIA BAI koalizioak honako ingurune doble hau azpimarratzen zuen : alde batetik, Euskal Herriko egoera politiko berria eta bestetik, sistema kapitalistaren nehoiz-ez-bezalako krisia.

Beraz, logika hutsari jarraikiz, koalizioak ekarriko dituen ideiak eta zainduko duen egitaraua, ingurune doble horri erantzuteko gisan egituratuak izan dira.

EHBAIen proposamen politikoak, hona zer diren aldi berean :

• Egitasmo orokor eta koherentea, baina ere neurri konkretuak.
• Epe luzerako aldaketa egitasmo bati lotuak, epe laburreko aldarrikapenekin batera.
•Ipar Euskal Herriko lurralde egoera bereziari dagozkienak, bide berez Europaren eta planeta osoaren problematiken barnean egonik.

Koalizioak hautesleen aitzinera ekarriko duen egitasmo politikoa, bi kapitulu handitan eta azpi kapitulutan egituratua izanen da. Hona lehen lerrokatze bat :

1. Euskal Herriko gatazkaren konponbidea, barne hartuz bereziki :
- Ipar Euskal Herriaren ezagupen politikoa eta
- Euskararen ofizialtasuna.

2. Jendartearentzat egitasmo alternatiboa, deklinabide oinarrizko hauekin :
- Sistema sozio-ekonomikoak eta zerbitzu publikoak,
- Garapen/antolakuntza eta ingurumen eredua,
- Etxebizitza,
- Kultura,
- Hezkuntza,
- Giza personaren askatasun, zuzentasun eta eskubideen zaintza.

Irakurtzen jarraitu >>>>>

Erantzun bat “Euskal Herria Bai hirugarren indarra” postean

  1. Ipar Euskal Herriko anai-arrebek badute lan handia aurretik, eta interesgarria litzateke hauteskunderik gabeko garai hau aprobetxatzea oinarri propioa hazi dadin lan egiteko.

    Hauteskundeen emaitzak ikusiz, barnekaldeko herri txiki askotan emaitza txarrak jaso ditu EH Baik, militantzia kopuruaren faltaren adierazle izan daitekeena. Hiriburuetan ere, nahiz eta hoberantz jo duen, arazoak ditu pisua irabazteko, ari da hazten, baina abiada motelarekin. Zerikusia du EAk berdeekin parte hartu izana, baina 5 alderdi subiranistek erdietsitako akordioarekin horrelakorik berriz ekidetea lortuko delakoan nago.

    Oro har, ezker abertzaleak, herri honen askatasunaren motore dein heinean, arlo estrategikoan zulo bat dauka. Gai izan da herri eta auzoetan oinarria, egitura eta dinamismoa mantentzeko, baina ez plaza berriak konkistatzeko, eta hori, hegemonia independentista eta sozialista eraiki nahi denean, arazoa da. Bestetik, betiko arazoa, hiriguneekin. Bilboaldea, Donostialdea, Iruñerria, Gasteiz eta Biarritz-Angelu-Baiona elkarturik, Euskal Herriko populazioaren bi heren ia batzen dituzte. Argi dago, askatasun prozesurik emango bada, hirigune hauek izango dutela giltza, eta hortaz, gune hauetan (eta oro har abiada motela daramatenetan) jarri beharko dituela ezker abertzaleak esfortzu guzti-guztiak.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s