Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ezkerretik Bilduz

Bilduk Gipuzkoako Aldundiaren gobernua eskuratu zuenetik, aurreko legealdietan boterean egon diren indar politikoek eta beraien itzalpean aberastu diren enpresaburuek kanpaina bateratu bati ekin zioten. Horren adibiderik argiena “atez atekoa” proposamenaren inguruan sortu duten zalaparta da.

Zaborren kudeaketak guztion ardura izan beharko luke, izan ere, geurea bezalako lurralde txiki eta postindustrialetan, zaborra da konpontzeke dagoen arazo nagusienetariko bat, zabortegien biziraupena agorturik, zaborra osasun arazoa bilakatzen ari baita.

Zientzialari eta teknikariek oraindik ez dute irtenbide eraginkorrik aurkitu. Lehengaien ekoizpenean, elikagaien industrian, plastikoaren negozioan eta bestelako materien produkzioa erregulatzeko egiturazko neurriak iritsi aurretik, zaborren eragin kutsakorra murriztuko duten erabaki ausartak hartzea beharrezkoa da. Erabaki ausart horien artean “atez ateko” sistemaren hautua kokatzen dugu, herritarron parte-hartzea bultzatzeaz gain, erraustegia eraiki beharra ekidin lezakeelako eta porrot egin duen sistema kontsumistaren gestioa zalantzan jartzen duelako.

Gai honen harira, PPk, PSOEk eta PNVk aho batez osatu duten frontea beste helburu politiko ilunago batzuen isla baino ez da eta azaleko itxurak bestelakoa adierazten badu ere, herritarrekin batera, auzi honetatik kaltetuta aterako den indar politikoa Egibarrek ordezkatu nahi izan duen EAJren ildo sasi-abertzalea izango da, garai batean Ibarretxek zuzendu zuen bera.

Sabin Etxeak bultzaturik, Bizkaiko Aldundiaren erabakiak bizkorturik, PP-PSOEk estuki lepotik helduz eta PNV babesten duten enpresari-sareak sustaturik, Gipuzkoako EAJ Bilduren aurkako “gurutzadaren” buru jarri dute, herritarrengan indibidualismoa, alferkeria eta elkartasun-ezaren aldeko mezu ulertezinak zabalduz.

Udal eta foru hauteskundeetan Bilduk Gipuzkoako Aldundian (besteak beste) emaitza itzelak izan zituen, bigarren indarra EAJ izan zen. Hauteskunde horiek Lakuako gobernuan orain arte indarrean egon den hitzarmen unionistaren porrota erakutsi zuten. Aitzitik, Urkulluk agintzen duen PNVk hasieratik beste irakurketa bat egin zuen, barne borrokarako Ibarretxe-Egibar ildoaren behin betiko garaipenerako ikur sinbolikoa behar zuelako, kasu honetan Aldundiko gobernuaren galera.

Olanok, Egibarrek eta Gipuzkoako EAJk amua irentsi dute, Alduntzinen eta Garitanoren aurkako zentsura mozioa aurkeztuko dutela iragarriz, PP eta PSOEren gozamenerako.

Gipuzkoarrak zaborraren kudeaketa guztion erantzukizuna dela barneratzen ari dira eta oligarkiaren interes politikoengatik alferkeria, elkartasun-eza, berekoikeria eta iruzurra sustatu nahi duten alderdi politikoek herritarron zigorra jasoko dutela argi dugu.

Azkenik, deialdi berezia egin nahi diogu PNVri bozka eman dioten herritarrei egun hauetan Gipuzkoan eszenifikatzen ari dena, “Bilduren aurkako bloke sistemikoa” erakunde guztietara zabaldu nahi duten jardun politiko baten aurrekaria baita.

Prentsa ohar honen bidez, Ezkerretik Bilduzek atez ateko sistemaren aldeko aldarria egiten du.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s