Home

ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, agiri honen bidez hilabeteotako gertakizun nagusien eta prozesuaren egungo egoeraren inguruan bere iritzia helarazi nahi dio Euskal Herriari:

2011ko urrian irismen sakoneko bi gertakari eman ziren Euskal Herrian. Batetik, nazioarteko pertsonalitate ezagunek Euskal Herriak bizi duen gatazka konpontzeko proposamen zehatza aurkeztu zuten Aieteko
Adierazpenean. Bestetik, ETAk Adierazpenaren lehenengo puntuak egiten zion eskaerari erantzun baikorra eman eta jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragarri zuen.

Biak ziklo berri baterako mugarri historikoak zirela genion orduan. Konfrontazio armatuaren parametroetan ez aurrera ez atzera ginelarik, Aieteko Adierazpenak blokeotik atera eta konponbide egonkorra ezartzeko bidea eskaini zuen, euskal eragileen adostasun zabalarekin eta nazioarteko eragile garrantzitsuen babesarekin. Ondorengo ETAren erabakiak ibili beharreko bidean lehenengo urratsa ekarri zuen, salbuespen egoera gainditzeko eta, elkarrizketa eta akordioaren bidez, gatazka konpontzeko aukerari sendotasuna emanez.

Zortzi hilabete beranduago, honoko irakurketa egiten du ETAk: Irakurtzen jarraitu >>>>>

ETA-k plazaratutako agiriaren balorazioa – Ezker Abertzalea

ETA erakundeak agiri horretan pasa den urriaren 20an hartutako erabakia berretsi ez ezik, elkarrizketarako bideak zabaltzeko ahaleginean diharduela jakin arazi du. Baloratu eta nabarmendu beharreko posizionamendua dela deritzogu. Balio politiko sakona dauka ETAk gizarteratutako jarrera horrek, alde batetik, indarkeriaren behin betiko amaieraren atzeraezintasuna berresten duelako, eta bestetik, elkarrizketarako disposizioa mahai gainean jartzen. Irakurtzen jarraitu >>>>>

Ezkerretik Biduz-en prentsa-oharra ETAren azken agiriaren aurrean

Ezkerretik Bilduz-ek ETAk bere azken agirian euskal gatazkaren konponbide prozesuarekin erakutsi duen konpromisoa txalotu nahi du. ETAk jarduera armatuaren behin-betiko amaiera iragarri zuenetik, indar politiko erregionalistek eta unionistek prozesua blokeatzeko saiakeran dihardute. Saiakera hauen helburua normalizazio eta konponbide prozesuak porrot egitea izanik. Irakurtzen jarraitu >>>>>

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s