Eneko Yurramendi Aleman “Tinto” – Ezker abertzaleko kidea – Naiz.info
Ekainaren azken egunetan belaunaldi ezberdinetako Ezker Abertzaleko hainbat kiderekin batera, Donostiako Miramonen prentsaaurreko agerraldi batean parte hartu nuen, hamarkada luze bateko ilegalizazioa gainditze bidean, gorriak ikusi eta bizi izan baditugu ere, bizirik eta Sorturen legeztatzeak suposatzen zuen aukera politiko-organizatiboa denon artean aurrera ateratzeko prest geundela adierazteko.
Ezker Abertzaleko antolakunde ilegalizatuetan militatu izan dugun kideak bildu ginen bertan: Haikako militante izandakoak, Batasunakoak, Ekinekoak, Askatasunakoak, ETAkoak… guztiok izan baikara errepresio judizialaren jopuntu eta guztion ekinari esker iritsi baikara eskenatoki berri honetara eta, besteak beste, ilegalizazio prozedurak etsaiari politikoki jasanezinak bilakatzera.
Uztailaren hamaikagarren egunean ordea, ekaineko agerraldi horretan ondoan nituen hainbat lagun beste prentsaurreko batean ikusi ditut, Sorturen eratze prozesuaz eta harreman politikoetaz hainbat berri emanez, baina, nire harridurarako, baita Josetxo Ibazeta militantearengan pertsonalizatu den «jarrera» batek Sortun lekurik ez duela ere adieraziz.
Josetxo Ibazetak kargu instituzional ezaguna zuen Donostiako Udalan, Alkatearen ondoko edo idazkari gisa, eta espainiar selekzioaren kamisetak soin gainean zeramatzaten euskal hiztun batzuekin izandako ahozko istilu bat baimenik gabe grabatu eta Madrilgo kazeta batek argitaratu izanak, alkatearengan eta berak ordezkatzen duen hautes plataformarengan sor zitzakeen kalteak aurreikusiz, bere kargu uztea jakinarazi zion Juan Karlos Izagirre alkateari, baita honek berehalakoan onartu ere. Zinez garbia eta zentzuduna bien jarrera, ardura instituzionalak eta zalaparta publikoak ez baitira bateragarriak (honelako kargu uzteetara ohituak ez bagaude ere).
Baina, zertara dator Sorturen eratze prozesuaz diarduten lagunon aldetik, ezker abertzaleko militante ezagun honen izen abizenekin zuzenean lotu den «jarrera» baten epaitze publiko hori? Sortun ez al du lekurik Josetxo Ibazetak?
Gaur bertan irakurri dut Tafallako editore ezagun baten idatzia, bere gustoko Sortu nolakoa zatekeen bere idazkera berezian laburbilduz; bertan aipatzen duen gehienarekin ados nago, batez ere, borroka moldeetaz egiten duen hausnarketarekin (ezker abertzalearen estrategia aldaketa, beste erresistentzia eta aurrera egiteko molde batzuen potentzialitatean oinarritzen omen dela oroitarazten baitu). Baina niri, bat batean, zera etorri zait burura: nire gustoko Sortun, Josetxo Ibazeta bezalako militante guztiak bildu beharko genituzke.
Bai, dudarik gabe. ‘Gora ETA’ oihukatu izan dugun milaka herritarrok, ‘Gora Herri Batasuna’ oihukatu izan dugunok, Euskal Preso Politikoen aldeko margoketak egin izan ditugun guztiok lekua izan beharko genuke Sortun.
Batzuetan iparra eta duintasuna galtzerainoko mugetan sumatzen ditut hainbat adierazpen publiko. Badakit ilegalizazioaren aroa ez dela amaitu guztiz oraindik, baita jakin ere hemen ez dagoela adierazpen askatasunik, eta ezker abertzaleko arduradun politiko batek esaten dituen hitz guztiek behar dutela izan oso ongi neurtuak. Baina nahi ez den ezer ez dugu esan beharrik, ezta ere galdera zirikatzaileei erantzun baharrik, ezta kiderik publikoki zigortu beharrik ere,… ez dago barkamenik eskatu beharrik motiborik gabe.
Niri, abertzalea naizen heinean, mina ematen dit espainiar banderak gure udaletako balkoietan ikusteak; eta tripak sutan jartzen dizkit gure herrietako kaleetan espainiar selekzioko kamisetak soinean dituztenak ikusteak, inposatzen didaten naziotasun baten ikurra baitaramate «normaltasun demokratikoz» nire muturraren aurrean; eta tripako min hori ez zait sendatu estrategia aldatu dugulako… Eta horrelako tripako minak hartu izan nauenean, zoritxarrez askotan gogorarazten baitit egunerokoak Herri zapaldu bateko kidea naizela, nire barru barrutik, nire bihotzetik agindua jasoz ‘Gora ETA militarra’ atera izan zait behin baino gehiagotan: ez zait burura etorri espainiar konstituzioaren artikulurik, baina bai Josetxo Ibazetak aipatu omen zituen hiru hitz horiek. Jarrera irrazionala izango da, baina erreala, gertatzen dena, eta zerbaitegatik bihotz bihotzetik ateratzen zaidana, bai alajaina!
Agian urte batzuren buruan ‘Gora Sortu’ aterako zait, barru barrutik, antzeko egoera bati erantzun irarazionala baina erreala ematean. Baina hori gertatzeko, garai berri hauetan ilusioa bizi bizirik duten gainontzeko euskal independentista-sozialista guztien modura, Josetxo Ibazeta bezalako militante eredugarriek hasiera hasieratik leku izan beharko lukete Sortun. Indarrak batu eta antolatzeko garaia da, ez publikoki «sanpedrokerietan» ibiltzekoa.
Animo Josetxo, mandazain zaharrok beti egingo dugu topo bidean, baita gurdi berean bidea egin ere. Ez galdu umorea eta ongi pasa Aste Nagusian!
Erabat ados Enekoren artikuluarekin. Kontuz ibili behar da ezker abertzalearen historia zapaldu nahi duten hainbat oportunistekin, naiz.info-ko iruzkinetan argi geratu zen bezala. Intoxikatzailez eta probokatzailez inguratuta bizi gara, denak Bildu eta Amaiur-en banderaren astintzearekin gerturatutakoak. Ez ditzagun koalizio hauek biak ezker abertzalearen askapenerako indarrak irensten utzi; autonomia propioa ezinbestekoa da herri mugimenduak aurrera jarrai dezan. Animo Josetxo eta gora euskal iraultza sozialista!
Nire burua independentista eta sozialistatzat izan arren, ez naiz sortun kokatzen. Ez dakit batzuentzat nire iritzia ematea zilegia den ala ez. Emango dut, hala ere.
Josetxoren jokabidearen harira, Sortuk erantzun behar zuen eta egia esan, kanpora begira eman duen erantzuna egokia dela iruditu zait. Sorturen definizioa eta estatutuak baino ez dira begiratu behar ze nolako asmotan jaiotzen den berresteko. Hurrengo geltokiak (EAEko hauteskundeak eta batez ere, Sorturen gauzapena bera) direla eta, hainbat gai bereziki zaindu eta bideratu behar dira, gainera. Hori da sortu, oraingo sortu, behintzat.
Sortu sortukide guztiek eratu beharko dutela esango didazue, jakina. Agian bai, kontu batzuetan baina ez bere izaera beran eta Josetxoren jokaerak Sorturen izaera berarekin jotzen du. Josetxok sortun parte hartuko du? Agian, hori neuk ez dakit, Josetxoren erabakia izan beharko zen eta. Baina parte hartu ala ez, hau bezalako jokabideak ez dira onartuko, hori ziur. Are gehiago, hau bezalako jokabideak mapatik ezabatu nahi dira, bestelako garai batzuetan gaudelakoan.
“Akats bat, denok izan ahal dugu baina hobe ez izatea, abisaturik zaudete” hau da irakaspena. Ez dakit zergatik sortu den hain kalapita handia honekin guztiarekin, ez dakit ezta onuragarria den, ez Josetxorentzat ez Sortu berarentzat. Kanpora begiraz ari naiz, jakina. Barrura begira, auskalo ea eztabaida ala gutxienezko azalpen bat eman den.
Besarkada handi bat Josetxorentzat eta animo sortukideei, ea eztabaida txukun bat aurrera ateratzen duzuen. Ulertu eta ontzat hartu, dena dela, militante batzuentzat Sortu beste tresna baino ez da, estrategikoa, kristoren garrantzia duena, nahi baduzue. Baina tresna bat, azken finean. Euskal Herria askoz zabalagoa da eta.
Pentsa dezakegu batzuek iparra galdu dutela eta legalak izateko edozein gauza egiteko prest daudela. Edo pentsa dezakegu ere, egun Ezker Abertzalearen dinamika zuzentzen dituztenek ez dituztela nahi beren egituretan “Gora ETA militarra” oihukatzeko edota Espainiar zapalketaren ikurrak gure kaleetatik paseatzen dituztenekin borroka egiteko edo eztabaidatzeko prest daudenak.
Behin eta berriro errepikatzen dute “Zutik Euskal Herria !” txostenarekin ados ez daudenek ez daukatela lekurik Ezker Abertzalean. Historikoki eraman den jarrera bateratzailearen aurka joateaz gain inon idatzita, eztabaidatuta ala bozkatua (Zutik Euskal Herria bozkatu ez zen bezala) ez dagoen irizpidea gauzatzen ari dira.
Beste aldetik erreza da ondorio logiko bat ateratzea: Ibazeta, eta ni, bezalako militanteak deserosoegi dira egungo instituzioetan lan “normalizatua” egitea ipartzat daukatenentzat.
Besarkada bero bat josetxori!
Ez diot inolako logikarik harrapatzen Sortuk halako jokaerek bere baitan lekurik ez dutela esateari. Izan ere, azkenengo urteetan gatazka konpondu eta bakearen alde gehien egin duen erakundea goraipatzeak, nola ez du bat egingo Sorturen estatutuekin?. Borroka armatua utzi duen erakunde bat goraipatzea, biolentziaren aldeko jarrera al da?.
Están locos estos romanos…
“Borroka armatuaren alde ez gaudela” esatea ongi dago, bai. Baina geure burua autohumiliatzeraino ez genuke iritsi behar. Kontuz horrekin.
Eneko Yurramendiren idazkiaren ildo beretik:
“Ser el no ser” Xabier Silveira Bertsolari
http://www.gara.net/paperezkoa/20120720/353156/es/Ser-no-ser
Ante la provocación y el timo del que fuera víctima el militante de la izquierda abertzale Josetxo Ibazeta -por parte de un grupo de aficionados de la selección española-, los abajo firmantes miembros de la diáspora vasca decimos:
Conocemos desde hace años a Josetxo como persona, como trabajador incansable por la normalización política y la defensa de los derechos de nuestro pueblo, su deseo de paz para Euskal Herria y su compromiso con los nuevos tiempos.
Por ello queremos arropar a nuestro compañero y manifestar que comprendemos su reacción como también su posterior paso al costado de la faz pública, lo que le dignifica aún más, pero también deseamos que continúe aportando a la construcción de Euskal Herria para el que tanto trabajó desde el lugar desde donde pueda hacer sus mayores aportes.
Resulta complicado “formatear nuestro rígido” repleto de agresiones, lágrimas, impotencia y rabia, para pasar inmediatamente a taparlo todo con el fin de no dañar el proceso, teniendo tras nosotros y nosotras a quienes prefieren continuar por la misma senda buscando ese pifio que le permita nuevamente ilegalizarnos y volver a escondernos bajo la alfombra de su falsa democracia.
Estamos convencidos que vale la pena seguir por esta senda. Las victorias electorales, nuestra vuelta a las funciones públicas con cambios concretos y las nuevas y desesperadas provocaciones estatales así lo demuestran. Pero el camino aun es largo y a cualquiera nos puede pasar, que envueltos en ese fuego propagado por años, y ante alguna provocación de las tantas, vaya uno o una a desmadrarse con algún improperio o cualquier exclamación que busque pegarles a donde más les duele. Hoy le tocó a Josetxo ser una de esas primeras presas que tanto buscan. Mañana quizás yo, tu o aquel/la. Por eso hoy todos y todas somos Josetxo!
Gora gu ta gutarrak!
23 de julio de 2012.-
Santiago Bereciartua (Rosario-Santa Fe- Argentina)
Mariana Fernandez Castelli (San Miguel-Buenos Aires- Argentina)
Gloria Zuazola (Montevideo-Uruguay)
Sebastian Larraza (Rosario-Santa Fe-Argentina)
Ignacio Zubillaga (Rosario-Santa Fe-Argentina)
Carmen Maestu ( Leandro N. Alem -Misiones- Argentina)
Eneko Landaburu (Leandro N. Alem-Misiones-Argentina)
Aitor Alava (Buenos Aires-Argentina)
Ezequiel Fernández (Rosario-Santa Fe-Argentina)
Elaine Mendina Mendina (Artigas- Uruguay)
Javier Zubillaga (Rosario-Santa Fe- Argentina)
Ana Marìa Esain (Lujàn-Buenos Aires-Argentina)