MAITASUN ADIERAZPENA ASKAPEN BORROKA FRONTETIK
Eskuak lotu dizkigute bizkarrean
Eta ezin fereka
Zaindarien oharkabean emandako musuan
Gure maitasunak zutik dirau
Hankak trabatu dizkigute
Eta ezin elkarrengana hurbildu
«Maite haut!» ozenetan
Gure maitasunak zutik dirau
Mehatxuz isilarazi gaituzte
Eta maitasun oihu gabe
Gure begiradetan
Gure maitasunak zutik dirau
Begiak itsutu dizkigute
Eta elkar ikusi gabe
Alboko ziegatik datorkigun presentzian
gure maitasunak zutik dirau
Gero Banandu gaituzte
Urrundu gaituzte
Bakartu gaituzte
Elkarren berri gabe
Eskuak lotuta
Hankak trabatuta
Mutu Eta Itsu gauzkate
Eta hala ere
Ferekarik gabe
Musurik gabe
Maitasun oihurik gabe
Begiradarik gabe
Elkarren presentzia txikienik ere gabe
Gure maitasunak zutik dirau.
Yzeure (2004-XI-13/14)
…
…
…
…
…
Argazkiak, bideoak: Ateak ireki, Herrira
+ El miedo nunca es eterno. Libertad para Pitu. Libertad de expresión
Gaur ostirala eta berriz ere irteera operazioa ehunka euskal herritarrentzat, astebururo bezala milaka kilometro egin behar izango dituzte bost Estatu ezberdinetako espetxetan bisita bat burutzeko.













