Home

http://www.izanpirata.info/

Aupa piratak!!

Donostia abordatzeko gogoz? Gu bai! Urte osoa daramagu aurtengo edizioa nola borobildu pentsatzen eta aurtengoa uda amaieran gogoratzen diren egun horietakoa izango da, seguru!

Dena den, lan pixka bat egin beharko dugu, batez ere, urtetik urtera geroz eta jende gehiago garelako gure barneko piratak atera eta Donostia abordatzen dugunok! Aurten gainera, 10. urteurrena dugu eta Euskal Herriko festazaleoi dei egin nahi dizuegu Donostiara etorri eta gurekin ospa dezazuen zuena ere baden jai herrikoien aldeko mugimendu honen festa, abuztuaren 13an, eta Donostia abordatu nahi baduzue, beheko azalpenez gain, jarri nondik zatozten eta ongi etorriak zarete! Animatu, aurtengoa handia izango da eta!!

Baltsak muntatzeko badakizue txandak antolatu behar izaten dira, eta ondorengoa egin behar duzue zuek ere toki bat egin nahi baduzue:

-Idatzi abordaia@gmail.com helbidera email bat, zuen baltsaren izena, zenbat pirata izango zareten eta zein auzo/herritik zatozten argi utziz.

Abuztuaren 5era arte duzue idazteko epea, beraz mugitu ipurdiak! Abuztuaren 7an jasoko duzue zuen txandaren ordua eta jarraitu beharreko argibideak! Beraz, adi!!! Hori bai, mesede bat eskatu nahi dizuegu, guztiz konfirmatuta izan arte zenbat izango zareten, ez bidali emailik. Ez gaizki hartu, hau da azalpena: Ehundaka email jasotzen ditugu egun hauetan eta txanda guztiak antolatzea lan handia da, eta askotan gertatzen zaigu behin zenbat zareten esanez email bat bidali ondoren jasotzea “aizue, bat gehiago gara”, eta hurrengo egunean, “barkatu, bi gutxiago” eta abar. Beraz, ez gaizki hartu, eta saiatu behin komunikatzen, dena erraz dezagun.

Asegurua doan nahi baduzue, bidali helbide berdinera zuen NAN eta izen abizenak!

Urtero izaten ditugun plastikozko poltsak ere eskuragarri izango dituzue Abuztuaren 6, 7 eta 8an portaletasen 17:00tatik 19:00tara.

Aurten 10. urteurrena betetzen du Donostiako Piraten mugimenduak, eta aurtengo Abordaia benetan berezia izango da, eta beraz, animatu eta zabaldu ahotsa!!!

IZAN GAITEZEN PIRATA ETA ABORDA DEZAGUN HAMARGARRENEZ DONOSTIA!

GORA JAI HERRIKOIAK!

..

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s