Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: I. Larrea

OHARRA: Bideoak mina eragin dezake. Indarkeri oso grafikoa eta hilketak agertzen dira.

Egun batean bai eta hurrengoan ere bai, hemen pairatzen ditugun komunikabideek (baita ezkerreko eta abertzaleak diren batzuk ere)  Siriako Gobernuak egin omen dituen sarraskiei buruz  ”informazio” oparoa ematen digute.

Ez zaie axola, Libian gertatu zen bezala, sarraski horietako batzuk benetan gertatu ez izana, beste batzuetan biktimak “erregimenaren” aldekoak izatea, edo sarraski horiek gertatzen diren moduan eta unean Siriako Gobernuak berak bere buruak nahita kalte gehien jasotzen duen unean egiten dituela iruditu. Zalantzak albo batera uzten dituzte guztiek eta lehenengo minututik aho batez Siriako Gobernuari errua bota. Bertsio horiek gezurtatzen edo zalantzatan jartzen dituzten datuak agertzen hasten direnean… paso egin edo galdutako lerro batean aipatu eta listo! Helburua da, Libian bezala, kanpoko nazioarteko eraso militarra nola edo hala justifikatzea, eta gero gerokoak.

Behin eta berriro Mendebaldeko inperialismoaren berri agentziek sortzen dituzten gezur eta kaka guztiak hemengo komunikabideek egunero ematen dizkigute. Egiara hurbiltzea ahalegin militantea bilakatzen da.

Nekez aurkituko dugu matxinada islamista armatuaren talde nagusia den Siriako Armada Askeari buruzko egunoroko informaziorik; nortzuk diren haien buruzagiak, zein helburu dituzten, zein metodo erabiltzen dituzten…. Nekez jakingo dugu ez dutela inolako demokraziarik bilatzen Siriarako, haien ideologia islamismo salafista dela, haietako asko Siriatik kanpo etorritako yihadistak direla, Gobernuaren aurkako opositoreak diren kurduek ez dutela bat egiten matxinada armatuarekin eta matxinoen atzean Turkia, Quatar, Saudi Arabia daudela diotela, torturatzen dutela, kristauak eta beste gutxiengoak jazartzen dituztela…  Hemengo komunikabide gehienen eguneko kronikak irakurrita  gazte iraultzaile eta demokraziaren aldekoak diren irudia hartuko dugu, eta noski, ez omen dute inolako sarraskirik egiten. Antzeko zerbait gertatu zen Libian, soilik Gadafiren Gobernua garaitua zegoenean hasi zirela komunikabideak hitz egiten, oso era arinean, “iraultzaileen”  arrazismoaz eta ezarriko zuten shariaz.

Komunikabide horiek (eskumako guztiek eta ezkerreko -batez ere europarrak- batzuk) ildo editorial argia daukate; Libian Gadafirekin bezala, Sirian helburua Al Assad gobernutik kentzea da eta horretarako Gobernuaren akatsak eta ankerkeriak (benetakoak ala asmatuak) gaindimentsionatu eta zabaldu egiten dituzte. Eta, beraz, oposizio islamistaren alde ilunak eta beldurgarriak ezkutatu eta lausotu egin behar dituzte.

Eskumako komunikabideen jarrera ulerterraza da kontutan hartuta matxino islamistei, Libian bezala, Europar Batasunak, Estatu Batuek, Israelek, Qatarrek, Saudi Arabiak, Arabiar Emiratoek, (orain Libiak esportatzen ditu yidaistak) eta abarrek babes politikoa emateaz gain informazioa, dirua eta armak ematen dizkietela.

Lotuta dauden Siriaren aurkako kanpoko erasoa eta barruko matxinada islamista armatua iraultza demokratikotzat aurkezten diguten ezkerreko komunikabideen jarrera ulergaitzagoa da. Benetan sinesten dute Sirian iraultza demokratiko eta herrikoia gertatzen ari dela? Intelektual batzuen haritik (1), haiek ere pentsatzen dute herrialdeko Kalifato Islamiko bat dela sozialismorako biderik zuzenena? Arrazoia edozein izanda ere, Libian bezala, komunikabide hauek, Mendebaldeko inperialismoak ezarritako ildo desinformatiboa zintzoki jarraituz, ez dute arazo handirik NATOk eta Golkoko Monarki integristek babesten dituzten matxinoei haien babes “informatiboa” emateko eta haientzat deserosoa diren datuak ezkutatu edo sordina jartzeko.

Bideo honetan agertzen denari buruzko kronikarik ez ezazue bilatu hemengo komunikabidetan. Alepon gertatutakoa agertzen da; Siriako Armada Askearen kide islamistek “Ala handiena da” oihukatuz Gobernuaren aldeko al-Berri tribuaren kideak torturatu, eta, gero, fusilatu egiten dituzte. Zalantzarik gabe bideoan agertzen diren hiltzaileak Gobernuaren soldaduak izan balira bideoari garrantzi handia emanez aipatua izango zen bihar bertan komunikabide horien guztien orrietan eta NBEren beste bilera deituko lukete hamaikagarren gaitzespena egiteko.

“Udaberriak” geu gara?

Informazio gehiago TeleSur-en:  “Vídeo revela que oposición siria asesina a mansalva a partidarios de Al-Assad”

(1) Hona hemen hitzez hitz Santiago Alba Ricok dioena:

“Túnez ha cambiado ya las reglas del juego en el Norte de Africa y en todo el mundo árabe y, a la espera del desenlace de los dolorosos y quizás apocalípticos procesos abiertos en otras partes, no cabe descartar la configuración en los próximos años de una especie de nuevo califato, guiado por una Turquía semi-independiente (y no por Arabia Saudí), de corte democrático, moderno y contrahegemónico. La situación es demasiado incierta para hacer predicciones, pero nada tiene de provocativo afirmar que en esta zona del mundo es el neocalifato el camino más probable -si lo hay- hacia el soberanismo y el socialismo.”

4 erantzun “Udaberri OTANikoa. Siriako matxino islamistak sarraskia egiten (Bideoa)” postean

    • ni-niak jo ta ke. Beno, zoritzarrez gaur egungo euskal kazetaritzan aritzen diren profesionalak (gehienak ) sozialdemokrazian kokatzen dira lobby bat osatzen. Dirua behar dute txo!. intelektualoideak, borrokaren aurkakoak, oso zibilak eta zabalak…

    • “Berriro egingo dizut inoiz erantzuten ez duzuen galdera; zergatik Libia, Siria eta Iranekin daukazuen jarrera ez zenuten eduki Afganistan edo Irakekin? Ni bezala zuek ere aipatzen duzun “Gerra Hotzeko bereizketak” jota zeundeten? Ez ziren ere talibanak eta Hussein “tirano odoltsuak”?”

      Galdera ona da egin diozuna ..ta hausnarketa merezi du. Zergatik jende horrek aldatu egin ditu jarrerak?. Desideologizazioa ote?,
      .

  1. Aupa! Gure blogetik saiatzen gara blokeo informatiboa hausten eta Thierry Meyssan militante antiinperialistaren artikulu bat argitaratzen ari gara atalka, “Siriako Armada Askea”-ri buruz.. Hagitz gutti da, bainan interesatzen bazaizue:

    euskaliraultzasozialista.blogspot.com.es

    Hurrengo egunetan ahots antiinperialista gehiagori tokia egin nahi diogu, haien artean Hassan Nasrallah Libanoko erresistentziako partaidea, Hezbollah mugimenduko buzuragia.

    Mussolinik Libia, Etiopia, Albania… Hitlerrek Rhinaldea, Austria, Sudeteak, Txekia okupatu zituzten, Estatu Espainoleko Herri Langileen Iraultzen kontra esku hartze militar faxista eta inperialista burutu zuten… urratsez urrats abiatu ziren… eta azkenean, Dantzig hiri ttikiarengatik dena lehertu zen eta II Mundu Gerra hasi. Polonia izan zen azken ttantta…

    Inperialismo sionistak eta anglo-saxoiak Afganistan, Irak, Libano, Palestina, Pakistan, Libia, lehenago Somalia, Panama, Grenada, Nikaragua …. eta orain Siria!

    Nork bere ondorioak atera ditzan …

    Unea larria da, zinez!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s