Home

Irailaren 26rako hainbat sindikatu eta gizarte eragile sozialek gobernu espainolak ezarritako murrizketen aurka deitutako greba orokorrean kaleak betetzeko deia egin dute Debako gazteek.  Mobilizazioetan parte hartzea ezinbestekotzat jo dute, “Greba orokorra egitea gure eskubidea ez ezik, gure erantzukizuna da”.

Debako gazte mugimenduaren oharra:

Asko izan dira azken hilabeteotan langile klasearen aurkako erasoak, lan erreforma, murrizketak, zerga igoerak, sektore publikoaren pribatizazioa, kaleratzeak, desjabetzeak…

Neurri hauek guztiak ez dira bakarrik etorri, izan ere emandako mobilizazioen erantzun gisa errepresioa, gezurrak eta eskubide urraketak jaso ditugu.

Politika ultraneoliberal guzti hauen helburua argia da, eredu soziala eraldatzea.

Gobernuaren neurri deigarrienetako bat sektore publikoaren txikitzea izan da. Sektore publikorik gabe ezin da benetako politika publikorik burutu, pribatizazio prozesu honen xedea argi dago; aberastasunak elite ekonomikoaren poltsikoetara bideratzea. Ezaguna dugun ondorio argi bat du guzti honek; pobreak geroz eta pobreago, aberatsak geroz eta aberatsago.

Gaur egunean Greba Orokorra da langileriak bere eskubideen defentsarako duen tresna bakarra. Hala, ezinbestekoa da grebak emaitza onak izatea, beste era batera esanda, greba bere osotasunean betetzea.

Ez ahaztu eraso guzti hauek etorkizuneko langileria izango garen ikasle eta gazteongan zuzenduta daudela. Horregatik, greba ez da lanera edo klasera ez joatera mugatzen, mobilizazioetan parte hartzea ezinbestekoa da. Greba orokorra egitea gure eskubidea ez ezik, gure erantzukizuna da.

Ez dugu langileriaren aurkako eraso gehiago onartuko. Ematen diguzuen ostikada bakoitzak indar gehiago ematen digu zuei aurre egiteko.

Irailaren 26an ez dago aitzakiarik…

DEBAKO GAZTERIA KALERA!

Gaur borrokatzen ez duenak bihar negarrik egin ez dezala!

Erantzun bat “Debako gazte mugimenduak irailaren 26an Greba Orokorrean kaleak betetzeko deia egin du” postean

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s