Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: I. Larrea
Hasi berria da Kolonbian gatazka armatuari konponbidea aurkitzeko negoziazio prozesu berri bat. Negoziazioa ez da samurra izango atzo bertan FARCen buruzagi baten erailketak erakusten zuen bezala. Negoziaziorako oinarrizko arauak eta gida onartuta izan arren ez dago inolako suetenik ez FARC ez Kolonbiako Gobernuaren aldetik.
Batek daki zer lortuko den negoziazio prozesu honetan, ez da Kolonbian egiten eta zapuzten den lehenengoa eta batez ere Estatu Batuak tartean daudela kontutan hartuta. Edonola ere, bai FARC-ei bai Kolonbiako herriari hoberena opa izatea da bururatzen zaidan egokiena.
Bitartean, badirudi FARCeko borrokalariek umore onez hartu dutela negoziazio prozesua eta halako bitxikeria grabatu dute.
…