Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: I.Larrea

Hamaika aldiz eta leku desberdinetatik heldu zait “La Educación Prohibida” dokumentalari buruzko informazioa eta ikusteko gonbitea. Antza denez ezkerrekoak eta aurrerakoiak diren sektore batzuen artean oso harrera ona eta izugarrizko hedapena izan du interneten bidez eta baita ere hainbat ikastetxe eta unibertsitatean.

Dokumentalak egungo irakaskuntza ofizialaren eredua kritikatzen du; autoritarioa, alienatzailea, errepresiboa…. eta hainbat alternatiba aurkezten digu irauten duen bi orduetan. Hasieran, eta aurkezpen horrekin, atsegin egin zitzaidan halako ekimena; gure herrian asko dira egungo irakaskuntza ereduak dauzkan arazoak eta kontu kritikagarriak.

Hala ere, badirudi ez dela ematen duena, eta ezkerreko sektore batzuetatik, batez ere Hego Amerikakoak, beren osagai atzerakoi, eskumakoa eta esoterikoa hasi dira kritikatzen. Kritika hauek, eta dokumentalak osagai interesgarri batzuk barnean dauzkala onartu arren, oro har itxura aurrerakoiaren atzean mezu atzerakoia dagoela, eskumari ondo datorkiona salatzen dute.

Irakaskuntza publikoa eta unibertsala hobetzea, duintzea, bitarteko gehiagoz hornitzea eta abar eskatu beharren beheko klaseentzat lorpen historikoa izan dena kritikatu, ahuldu eta bere beharra ukatzea leporatzen diote dokumental honi.

Eta “lorpen historikoa” esaten dudanean barnean “baina” guztiekin doa, historikoki goiko eliteek haien interesen araberako osagaiak eta metodologiak ezarri dituztelako eta gurea bezala Estaturik gabeko herrien nortasuna eta hizkuntza ezabatzeko erabilia izan delako.

Guzti hau irakurri eta gero beste begiekin ikusi dut dokumental hau eta egia da egungo kapitalistek irakaskuntza publikoa masifikatu, kaskartu eta pribatizatu nahi dutenean, dokumental honek zabaltzen duen mezua asmo horren osagarria da.

Irakurri ditudan artikulu kritikoen artean hau da gehien gustatu zaidana; Argentinako ikertzailea den Natalia Alvarezen “Educando al enemigo. A propósito del documental “La educación prohibida” (1). Interesgarriak iruditu zaizkidan argudioen artean baten bat azpimarratzekotan hauxe bururatzen zait:

“En lugar de reclamarle al Estado una educación pública de calidad para los trabajadores, que ponga en juego más contenidos y más saberes, nos ofrecen la educación más degradada: aquella que espera que la “sabiduría” emane espontáneamente del niño, sin tener en cuenta su condición de origen ni las necesidades reales de todo proceso cognitivo. También nos proponen que la educación no sea controlada por nadie, abriendo la posibilidad de que sea impartida por cualquier secta o religión que ande dando vueltas por ahí, retomando así lo peor de la enseñanza oficial y del individualismo burgués.”

Historiaren zatirik handienean kultura, zientzia eta heziketa goi mailako eliteentzat egon dira mugatuta, soilik azken mendean lortu da, eta ez herri guztietan, irakaskuntza publikoa beheko klaseen seme alabentzat zabaltzea. Gurea den eskubide hau bultzatzeko eta hobetzeko eztabaida guztiak ongi etorriak izan daitezen, baina dokumental hau norabide horretan doa?

5 erantzun ““La Educación Prohibida”: aurrerakoia ala atzerakoia?” postean

  1. kaixo I. Larrea! Dokumentala ikusi dut, nire inguruko jende askok bezala eta zuk idatziko izenburuari erantzun bat eman behar izanez gero, bigarrenean kokatuko nintzateke. Hau da, dokumentalaren muina atzerakoia samar da. Zer nolako gizartea erakusten da dokumentalean? Libururik erosteko inongo arazorik duena eta modan dagoen azken mugikorra ere ez, segurazki. Marxen esaldi bat aipatzen da hasieran (filosofia errealitatea aldatzeko baliogarria izan behar da) baina dokumentala ez da ildo horretan kokatzen, erakusten den “errealitatea” oso mugatua da, bizimodua aurrera ateratzeko nahiko erraztasuna izango duen gizartearena. Heziketa mota batekin zein bestearekin.
    Kapitalismoak sorturiko krisia eta desoreka goruntza doan bitartean, eskola publikoa gero eta beharrezkoagoa da. Denontzako heziketa bermatu ahal duen modu bakarra dugu, ezin ahaztu. Ezin dugu pentsatu nola “abolitu” , baizik eta nola indartu, nola eman gero eta baliabide formakuntzarako,desoreka lantzeko, ikasteko arazorik duenari laguntzeko, ikaslearen kritikotasuna bultzatzeko…
    Dokumentalean planteatu ahal diren hezitzeko eremu libreak pedagogikoki interesgarriak izan daitezke baina kontuan hartu behar dugu non dagoen muga eta horrelakoetan gizartearen gehiengoa kanpoan uzten dugula.
    Kontuz eskola publikoaren esanahia zalantza jartzeagatik. Han ez dago arazoa, konponbide bat baizik….Euskal Herrian gainera honi buelta emateko tresnak baditugu (metodologia aurrerakoian trebatuak gara, euskal curriculuma aspaldian idatzia…). Ber-hasteko ala jarraitzeko garaia da, behingoz. Agian horretan gehiago pentsatu behar…

  2. Kaixo Iratxo.

    Nire inguruan entzun ditudan iritzien arabera antzekoa uste dute gehienek. Interneten irakurri dudanagatik sektore anarkistetan, berriz, oso ondo ikusten dituzte dokumentalean agertzen diren proposamenak.

  3. kaixo berriro!
    Ez dut uste dokumentala hau pedagogia libertarioan koka daitekeenik, “espontaneismoa” ala pedagogia posmodernoan baino. Pedagogia libertarioaren funtsa eraldaketa soziala da eta horretarako pedagogian dauden botere harremanak (irakasle-ikasle) eraldatzen ditu, autoikaskuntza bultzatzen du, asanblada…Beste mundu mota bat eraiki nahi dute, beste pertsona mota bat ere bai…
    Dokumentalean,aldiz, ikaslearen papera baino ez dago jokuan. “Ezagutzaren aukeraketa”ren izenean, askatasunaz hitz egiten da. Batzuen balizko askatasunaz, soilik. Ez gizarte aske batena.
    Heziketan herri oroimena ahazten badugu eta ikaslea = ezagutzaren kontsumitzaile gisa hartzen badugu akabo. Desorekan oinarrituriko mundu honetan, denak ez du balio. Ikaslea ikas prozesuan bakarrik ala interneten esku uztea ere ez.Gure asmoa ikasle-pertsona kritikoak eta autonomoak eraikitzea bada ez, behintzat.

  4. Eskuinak asko ikasi du. Asko ikasi du batez ere 68ko maiatzaren tradiziotik. Izan ere, mugimendu hori halako “iraultza kultural” bat izan zen (eta ez nahastu Txinakoarekin), eta balore asko eta asko ejada ez ziren berdinak izango 68z lehenago eta geroago (edo ez dira berdin pertzibituko). eta eskuinak (hots, kapitalismoak, hots burgesiak) hoberen ikasi duena izan da, “kultur” arloan, “baloreen arloan” ezkerra (edo proletalgoa, edo iraultza, edo sozialismoa) nahastea; askotan “balore” horien sublimazioa ekarriz eta klase eta indar produktiboen arteko harremana ahanztaraziz (eta batez ere dialektika, zanpatzaile eta zanpatuen arteko dialektika ahantziz).

    Hala, eskuina askotan ezker bazala janzten zaigu: “antiautoritarioa”, “gaztea”, “kontraboterezkoa”, “kaletarra” (Europako ekialdeko koloreetako iraultza guzti horiek, gainbegiratu bat emanaz, “ezkerrekoak” ziruditen estetikari begiratuz gero) eta beste hainbat gauza; dela “antiautoritarioa” 8adibidez) edota “probokatzailea”.

    Pussy Rioten auziak asko erakutsi digu horri buruz.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s