Home

Saretik

Ernai Ezker Abertzalearen baitan kokatzen den Euska Herriko gazte antolakunde independentista, sozialista, feminista eta iraultzailea da.

Sorrera

2013ko matxoaren 2an egin genuen I. Kongresua Lizarran (Nafarroa), sei hilabeteko prozesu eratzailearen ostean. Herriz herri garatutako eztabaida prozesuan Ernairen helburuak, estrategia, lan ildoak eta funtzionamendua zehaztu genituen, egoeraren azterketa, ziklo politikoaren irakurketa eta Gazte Estrategiaren definizioa osatuz.

Helburuak eta jarduna

Ernai Euskal Estatu Sozialista eta Feminista borrokatzeko tresna gisa kokatzen dugu. Gazteon ekarpena zentzu honetan Gazte Herriaren eraikuntza izango da, gazteria aske eta burujabe baten alde lan egin eta sozialismoa nahiz feminismoa etengabe borrokatuz.

Bide honetan gure jarduna gazte problematikaren lanketan, alternatiben eraikuntzan eta nazioaren eraikuntzan oinarrituko da. Gainera, indar berezia egingo da barne zein kanpo formazioan.

Ernaien oinarria herrietan ezarri dugu, bere egituraketa guztia herrien mesedetara eraikiz. Hau hala izanik, antolakuntza ereduan garrantzi berezia dute eskualdeek, herrien arteko harremana sustatu eta borroka komunak koordinatuz. Ernairen baitan Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazteak biltzen dira, prespektiba eta estrategia nazioanala izan arren. Horrez gain, Zuberoa, Behe Nafarroa eta Lapurdiko gazteekin harreman iraunkor eta zuzena dugu.

Lan ildo nagusia

Ernairen lan ildo nagusia bizi eredu berrien eraikuntzan oinarrituko da, besteak beste, sozioekonomia, aisialdia, euskara, hezkuntza formala, ekologismoa, feminismoa, internazionalismoa eta formazioa landuz. Horiez gain, eta ildo taktiko gisa, Euskal Herriak urte luzeetan bizi duen gatazka politikoa gainditze bidean Ernaik pausuak emateko konpromiso irmoa du; lehen geltoki gisa Marko Demokratikoa ezarriz.

http://www.ernaiantolakundea.org/

http://twitter.com/Ernaigazte

http://www.facebook.com/pages/Ernai/584254281602161

ernai

Ernai es una organización juvenil independentista, socialista, feminista y revolucionaria de Euskal Herria, que se sitúa dentro de la Izquierda Abertzale.

Nacimiento

El primer congreso de Ernai lo celebramos el 2 de marzo del 2013 en Lizarra (Navarra) como consecuencia de un proceso constituyente de seis meses. El proceso constituyente lo llevamos a cabo de pueblo en pueblo, y partiendo de un análisis general de la situación y profundizando en el ciclo político de Euskal Herria, definimos la estrategia juvenil que desarrollará Ernai durante los proximos años. De ese modo concretamos los objetivos, la estrategia, las líneas de trabajo y el funcionamiento de la oraganización juvenil.

Objetivos y práctica

Ernai es una herramienta de lucha para poder conseguir el Estado Vasco, Socialista y Feminista. La aportación de Ernai en ese sentido, será la construción de Gazte Herria, trabajando así por una juventud libre y empoderada y alimentando la lucha por el socialismo y el feminismo.

En este sentido nuestra práctica se basa en trabajar la problemática juvenil, en la creación de alternativas y la construcción nacional. Además, la formación tanto a nivel interno como externo, tomará gran relevancia en la dinamica de Ernai.

Los cimientos de Ernai están en los pueblos y barrios y de ahí que toda su estructura se organice según sus necesidades. Es por esto que en la estructuración de la organización juvenil tengan gran importancia las comarcas, fomentando así las relaciones entre pueblos y coordinando las luchas comunes. Ernai se articula en Nafarroa, Araba, Bizkaia y Gipuzkoa, aunque su estrategia y perspectiva son nacionales. Para afianzar esta línea, Ernai mantiene lazos de unión permanentes y directos con las jóvenes de Zuberoa, Behe Nafarroa y Lapurdi.

Principales ejes de trabajo

El principal eje de trabajo de Ernai es la creación de nuevos modelos de vida, trabajando así temas como: la socioeconomía, el ocio, el euskara, la educación formal, el ecologismo, el feminismo, el internacionalismo o la formación. Además, Ernai toma el firme compromiso de dar pasos en el proceso de resolución del conflicto vasco y marca como primer paso lograr un Marco Democrático.

http://www.ernaiantolakundea.org/

http://twitter.com/Ernaigazte

http://www.facebook.com/pages/Ernai/584254281602161

7 erantzun “ernai” postean

    • Iparraldean beste antolakunde bat sortzen ari dira. Iparraldeko eta hegoaldeko egoera ezberdina zela ikusi zen eta erabaki hori hartu zen. Hala ere haiekin harremanetan mantenduko da hegoaldeko erakundea ere.

  1. Herri mentalki kolonizatu batean sor daiteke horrelako oinarriak dituen erakundea: feminismoa, internazionalismoa, ekologismoa, hezkuntza arautua(formala) deitzen diote. Beste inon ez da existitzen horrelako erakunde bat. Eta gainera lehen “geltoki gisa” marko demokratikoa lortu behar omen dute.

  2. Badakit talde bakoitzak bere helburu estrategikoak zein diren erabakitzeko eskubide osoa duela. Dena dela, eta arrigarria egiten zaidana zera da: Nola liteke ezker abetzalearen baitan kokatzen den talde bat izanik, eta jakinik joan den astean jaiotako Sorturentzat helburu estrategikoak Euskal Herri independiente, sozialista, feminista eta euskalduna lortzea izanda, Ernaik azken hau ez du bere helburu estrategikoetan sartzen?

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s