Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Pedro M. Olaeta eta Antxon Gomez (Eusko Ekintzako kideak)

independentziaBerriki publikoa egin da “Gure esku dago” ekimena Irungo Ficoban burututako ekitaldi batez. Edozein ekimenak, eta are gehiago “euskaldunok erabakitzeko eskubidearen” aldeko ekimenak sortzen digun errespetutik, gure ikuspegia plazaratu nahi dugu “erabakitzeko eskubidearen” nazio-dinamika baten planteamenduaren aurrean.

Autodeterminazio eskubidea aldarrikatzea independentismotik, atzerapen handia da. Duela 20 edo 10 urteko estrategia da, orduan ere mobilizazio handiak eta mota guztietako ibilaldiak ezagutu zituena. Gatazka gainditzeko “baldintza demokratikoak” lortzea estatuen aldetik helburu. Egun, honako hau, aldebakartasunaren kontra doan taktika da . Autodeterminazio eskubidea, horrela izendatua eufemismorik gabe, eskubide demokratiko bat da, eta espainiar eta frantziar ezker-eskuin nagusiek onartzen ez badute, beraien gabezi demokratikoaren isla besterik ez da. Ez da txistea Rubalcabaren autodeterminazio eskubidearen aldarrikapena PSOEko Suresnesko Kongresuan. Sarean dago ikusgai edozeinentzat. Urterekin PSOEko hierarkiak ikasi du autodeterminazio eskubideak, halabeharrez, Euskal Herria eta Kataluniaren independentzia ekarriko zuela, eta horregatik traizionatu zuten Erreforma Frankistan eskubide demokratiko hau. Hau garrantzitsua da azpimarratzea; Espainolistentzat autodeterminazio eskubidea eta independentzia sinonimoak dira. Horregatik ez dira halakoetan bustiko.

Ez dezagun gure burua engaina, autodeterminazio eskubidea gauzatuko da soilik aldebakartasunetik independentziaren erreferendum batean, edo tokiz tokiko kontsultetan, eta honen aurrean estatuek beraien makinaria guztia (errepresiboa ere) martxan jarriko dute. Konfrontazio demokratikoaren bidea besterik ez zaigu geratzen. Beti izan da horrela eta horrela izango da. Honen aurrean masa independentista kritikoa zabaldu behar da gure herrian hainbat ekimenen bidez: Ideologikoak (formakuntza, hitzaldiak, kongresuak…), instituzionalak (bereziki Udalbiltzaren bidez), eta aktiboak (Tokiz tokiko kontsultak, mobilizazioak, desobedientzia eta intsumisio ekintzak…).

Zergatik batzuk pasatu dira “Independentistak” mugimendua ustez bultzatzetik atzerapauso hau ematera? Hori da gure galdera. Erantzuna ez da erreza.

Azken finean “Gure esku dago” agindutako gisa-katean izango den jendearen %95 independentista eta ezkertiarra izango da, eta ez da hobe izango jende independentista hau tokiz tokiko independentziaren aldeko politikak sustatzen?

Ezin ahaztu Gasteizko Legebiltzarrean autodeterminazioaren aldeko aldarrikapen formalak egin direla. Eta hor daudela, alperrik samar amaraunak biltzen, baten batek gauzatzeko bultzadaren zain.

Batzuek uste baitute halako mugimenduek, makilatu eta tonu erreibindikatibo modulatuarekin, hainbat sektore jelkide soberanistei zuzendurik, EAJ-PNVri “kontraesanak” sortuko dizkiola. Antza ez dute deus ikasi azken urtetako esperientziaz. Jelkideak primeran baliatzen dira halako mugimenduez beraien barne tentsioak baretzeko eta soberanistenak izan ditzakeen militanteei arnas gunea eskaintzeko. EAJren kontraesanak, Katalunian CIUrenak bezala, politika soberanisten konkrezioetatik areagotuko dira. Erabaki behar dutenean ea Euskal Herria euskal herritarron aberria den, edo Euroa eta beraien interes ekonomiko korporatiboak diren jelkideen aberri bakarra.

Eusko Ekintzako kideentzat independentziarako garaia da. Independentziaren aldeko ekimenak bultzatzeko. Estatuak “demokratizatzeko” asmoa ederra da, baina hamarkada askoren errealitateak erakutsi digu, soilik aldebakartasunak mugitu dezakeela estatuen itxikeria. Eta soberania kontuetan aldebakartasuna ez da estatuei dagozkigun eskubideak ematea (ez dizkigu emango ere) baizik gure kabuz eta gure erabakiz gauzatzen eta islatzen joateko.

“Gure esku dago” leloan benetan sinisten badugu, goazen benetan burujabetza gauzatzera ekintza ausart eta konkretuen bidez.

11 erantzun ““Gure esku dago” Ekimena” postean

  1. Me gustaría que el programa EUSKU DAGO, nos llevase a un final coincidente con la proclamación de la REPÜBLICA VASCA, y SOCIALISTA O COMUNALISTA, de acuerdo con las leyes ancestrales de EUSKAL HERRIA, y no mantener al pueblo en tensión durante dos años más. Ha sido mucho lo que se ha hecho hasta ahora y no es el momento de divisiones, abandonos ni de protagonismos absurdos. El ESKU DAGO, debería consistir en organizar al pueblo para que pudiéramos definir qué es lo que queremos realmente pero entre todos, sin protagonistas…obviando que los derechos a decidir vayan a ser otorgados graciosamente por los Estados. En estos momentos dos años son muchos años, mucho sufrimiento para el pueblo. Creo que es el momento de organizarse para conseguir nuestros derechos como Estado.Ya son horas de abandonar la terminología NACION SIN ESTADO. El Estado Vasco ya está definido, ahora vayamos a conformarlo entre todos, sin imposiciones ni exclusiones..

    Osasuna, Askatasuna eta Euskal Errepublika.

  2. Gure esku dago-ren programan ez dut ikusi klasezko aldarrikapen bat bera ala ez. Oso naifa, hori bai.

    Eta zer da giza-katea, Baltikoko antisobietarrek erabilitako metodo hori kopiatzearena? Utikan!!

  3. Totalmente de acuerdo con las anteriores opiniones. Además de lo dicho en en artículo, el retroceso que supone abandonar una táctica claramente independentista por el “etéreo derecho a decidir” (de claras conotaciones de plan Ibarretxe), cualquier proyecto soberanista hacia la independencia ha de contener claves que garanticen que esa independencia se concrete con un profundo cambio social. No podemos conseguir una independencia para entregarle el país al PNV y sus grupos de poder económicos
    neoliberales.

  4. Acumular fuerzas a favor de la autodeterminacion esta bien, pero sin una estrategia independentista arriesgada y contundente moriremos de inanicion y aburrimiento.

  5. Inanición y aburrimiento es lo que veo yo ahora.
    Lo mismo que veo desde hace muchísmos años.

    Ongi etorri , GURE ESKU DAGO !

    Azkenean eskenatoki beharrezkoan egon gaitezke herri lanerako oztoporik haundiena gaindituta.
    Lan egiteko borondatea duen jende askoren topagunea hasi da izaten leku askotan.
    Erabakitzeko eskubidetik erabaki praktikoa hartu arte oso korapilatsua dugu
    Nik ez dut energía pixkarik galduko geure arteko betiko ikamika eta eztabaidetan.
    Ez da denbora luzerik pasatuko lan amankomun honetako lehenenego fruituak ikusteko.
    Kultura maila eta unibertsitatean hasi dena abian jartzen ari da Euskal Herriko txoko askotan.
    Ez da zaila izango gaur egungo basamortu politikoa baino egoera hobe , anitz eta ilusionagarriago sortzea.
    Gizartean energiak ditugu eta herritarrok izango gara ekimen honetako partaideak.
    Etorri nahi ez duenak ez dezala oztoporik jarri .

    Dana dugu irabazteko !!!!!

    • Jakina, zur eta lur. Bakoitzak eskubide guztia dauka bere taktika propioak garatzeko. Baina inork ez dauka “orain hau TAKTIKA (bakarra) da” esateko eta inponitzeko eskubidea. Batzuek erabaki badugu taktika independentista batean aritzea, independentziarako garaia delako, eta estaduek inoiz emango ez digutelako autodeterminazio eskubidea, eta eskubide hori aldebakartasunez eta estaduekiko konfrontazio demokratikoan abiatu beharko dugulako, errespetoa ere merezi dugu. Uste dut nahiko jende garela. Jakina, nik ere uste dut “erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko garaia” iraganeko gauza bat dela. Nire burua ikusten dutAutodeterminazio aldeko duela 15-20 urteko manifetan. Aldebakartasunak urrats konprometituak emateko bultzada ekarri beharko luke ere. Catalunyan antza horretan daude.

  6. Zur eta lur jaunari:

    “etor nahi ez duenak ez dezala oztoporik” jarri esaldia artikuluaren egileei zuzenduta dagoela ematen du. Aldiz, estiilo bereko hamaikagarren saikera honegan horrenbeste konfianza jarri duzenok bestelako tokitan dauden oztopoak ez dituzue ikusi nahi.

    “Gure esku dago” ekimenak proposatzen duen aliantza: “ez ezkerra-ez eskubi”; “ez abertzale, bai abertzale”…aliantza hori ez da esititzen eta ez da emango. Gainera egungo testu-iguru politiko eta sozioekonomikoan ez du zentzurik.

    Independentsitak ez direnak ez dira mugituko ez “erabakitzeko eskubidearen” alde, ezta autoderterminazioaren alde. Euren aldarrikapen horiek estetikoak baino ez dira eta.

    Ezker independentismoak duen indarra du, ez gehiago ez gutxiago. ez da Euskal Herriko jendartearen erdia, baina bai aski hedapena du berak bakarraik aldaketa politiko eta sozioekonomikoaren azkartzailea izateko.

    “Gure esku dago” ekimena zabaltzen duen mezua “ibarretxismo” da, erabat gaindituta eta agortuta dagoen bidea. PNVn bertan horrela onartu dute. PNVren eskutik jai dugu; PSOEk zerbaitetan lagunduko duela uste baidugu, jai dugu.

    Bultzatzaileen artean oso lagun minak ditugu, os jende prestua eta zintzoa, baina baita Ibarretxeren bidearen defenditzaile ezagunak edota PNVren diru-laguntzaz ongi hornitu ziren “aritistak”.

    Dagoeneko Independentistak taldeak erakutsi du apalegi geratzen dela bere ekarpena, jauzi soberanista emateko indar-metaketa egiteko adina indarra ez duela lortu. “Gure esku ” dago atzerago doa eta ez du indar gehiago lortuko esparru berera iritsiko baita, baina oraingoan , gainera, aldarrikapen maila dexente beherago utzita. Atzera-pausu nabarmena eta kezkagarria.

    Kapitalismoaren eraso berriaren garai honetan eta gure bizilagunek (Catalunyan, Eskozian) independentziarako egingo duten saiakeraren urte berean, Euskal Herrian “erabakitzeko eskubidea” erregutuz ikusteak lotsa puntu bat ematen dit. Galde dezaiola “zur ela lur “jaunak berak “Gure Esku dago” taldearen sortzaileei eta esango diote zenbateko harridura adierazi zuten hona etorritako ordezkaritza katalan batek “gure esku dago” independentzia eskatu ez duela jakin zutenean. Catalunyan ez dute ulertzen zegatik ez dugu batera bi nazioek talka egiten Estatuarekin. Euskla HErrian. beste independentista askok ulertzen ez dugun bezala.

  7. Lila bat :

    Nik ere nahiago nuke Catalunyan dauden egoeran egotea hemen .
    Nir ere nahiago nuke lan egitea ” Euskal Herria estatu berri bat Europan ” dinamika batetan.
    Niri ere gustatuko litzaidake geure gizartearen % 55a independentziazale izatea,
    Niri ere gustatuko litzaidake geure independentismoaren ekimenak
    hain puntualak eta hain txikiak ez izatea.
    Nik ere gustoko nuke ANC bezalako mugimendu hemen izatea eta hori izatea clase politikoaren akuilua.
    Ni ez naiz konformatzen talde independentista bati botoa lantzean behin ematearekin.
    Uste dut gauden tokian gaudela eta ez da independentistoi gustatuko litzaigukeena.
    ” Hitza herriari ” , autodeterminazioa , erabakitzeko eskubidea , independentziaren galdera ……… azken finean borondateak gehitzearen kontua da. Gero eta borondate gehiago bide batetan.
    Liskar politikoak zauri haundiak laga ditu geure herrian , geure familia eta inguruetan.
    Baldin badago elkar biderako esparru bat , nahiz eta ” etereo edo naif ” izan , bide hori behar beharrezkotzat jotzen dut.

    Besarkada bana

  8. Bestalde: “gustatuko litzaidake” entzuten dudan bakoitzea, (nahi nuke egokiagoa da, por zierto) pragmatioen aitzakiaren zain geratu ohi naiz. “Nahi nuke, baina errealitatea”…Hala ere, ezkerraren jardunaren ardatza ez da sekula errealitatea onartzea. Errealitatea zientifikoki aztertzea bai, aldiz ezkerraren ardatza errealitatea eraldatzea eta iraultzea da. Ezkerreko independentismoa herritarren zuzenean mintzatzeko gai da eta herritarren aurreiritziak aldarazteko gai.

    • Beste aldetik, zeinek erabakitzen du “errealitatea” zein den? Baldintzak dauden hala ez? Alderdi-sindikatu handiak benetan busti al dira dinamika independentista bat sustatzen? Edo frenatzen dabiltza beste interes batzuk direla medio? (Jakina, beraik erabaki dute ez dela unea estaduekin konfrontatzeko). Azkenean herri mugimenduak mugitu beharko ditu gauzak, behetik gora, Cataluñan bezala.

  9. Lili bat :

    Diozu ” Ezkerraren jardunaren ardatza ez da sekula errealitatea onartzea “.

    Errealitatea gustuko denean ere ez ?

    Ez nahastu bazterrak , mesedez.

    Ezkerra , eskuma eta susunkordaren edozein analisi zuzenak errealitatea zein den ezagutzetatik sortu behar da.

    Zein den egoera jakiteak ez du suposatzen egoera onartzea ala ez ?

    Ezkerra , eskuma , zentroa , ….. ez al da guztiontzako lekurik izan ehar prozesu autodetermista edo independentista batetan ?

    Gustatuko litzaidake niri ikustea EAJ buru belarri benetako burujabetza prozesu batetan.
    Ala hori ere onartezina izango litzateke ezkerrekoa den ikuspuntu batetik.

    Horrela arituz gero hasi gaitezke eztabaidatzen EAko koloreari buruz , adibidez.
    Olaeta EAkoa militante erreferentziala izan da.
    HAsten gara geure betiko eztabaida antzuekin den denari buruz aspertusun historikotik sekulan irten gabe ?

    Ni ez nago horretarako prest urte dezente galdu dugu eta !

    Aurrera begiratu ezean jai dugu !

    Nire bukatutzat ematen dut nire ekarpena.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s