Home

..

Kartela haunditzeko, klik egin gainean

Herri palestinarrari elkartasuna adierazi eta Palestinan duten okupazioa salatzeko eguna izango da Maiatzak 12koa Alegian (Gipuzkoa).

Euskal Herria Palestina Sareak antolatuta, izen bereko egun osoko festa egingo dute, eta herri bateko zein besteko kulturen adierazpen ugari izango dira bertan.

Euskal Herria Palestina Eguna bigarreneko aldiz ospatzeko aukera izango da eta festa eguna izanda ere, aldarrikapenak leku nabarmena izango du Alegian.

Euskal Herria Palestina Sareak gogora ekarri du Israelek nazioarteko legedia «urratzen» segitzen duela. Palestinak pairatzen duen okupazioaren aurka, Nazio Batuek 242 ebazpenean gaitzetsi zutena, Palestinako talde ugarik nazioarteko legedia urratzen duen artean Israeli boikota egiteko nazioarteko deialdia egin zuten 2005ean. Israeli presio egiteko helburuarekin, BDS kanpaina abiatu zuten (Boikota, Desinbertsioa, Isunak), Palestinako herriaren aurka ezartzen den apartheid sistemaren aurka eta Hego Afrikan izandako ereduari jarraituz.

Israeli boikota egiteko nazioarteko kanpaina horren lekukoa Euskal Herrian ere hartu dute talde ugarik, eta horren azkeneko gauzatzea izan da Euskal Herria Palestina Sarea. Bertan parte hartzen dute eremu askotako taldeek (internazionalistek, alderdi politikoek, sindikatuek, udalek, gazte erakundeek eta gobernuz kanpoko erakundeek, besteak beste). Giza eskubideak eta nazioarteko legedia errespetatzen ez duen bitartean, Israel ez da estatu demokratikoa izango. Horren aurka, eta Europako eta munduko herrialde askotan bezala, Euskal Herria Palestina Sarea BDS kanpaina eramaten ari da aurrera. http://askapena.org/?q=eu/node/1995

Zergatik Israeli boikota?

Israelgo Estatua hurrengo ekintzen erantzulea da:

• Gazako genozidio kriminala.
• Nakba delakoa eta garbiketa etnikoa nahiz lurren desjabetzea. Horien erruz, 7,5 milioi palestinar errefuxiatuak edo barne desplazatuak dira.
• Zisjordaniaren okupazio militarra eta legez kanpoko kolonizazioa (Jerusalemeko Ekialdea barne).
• Nazioarteko legeak eta Nazio Batuen ebazpenak haustea.
• Legez kanpoko horma eraikitzea.
• Arabiar herritarrak baztertzen eta bereizten dituen apartheid sistema ezartzea.
• Bere gartzeletan tortura modu sistematikoan erabiltzea.
• Berezi gabeko atentatuetan aurkari politikoak fisikoki desagerraraztea eta herritarrak hiltzea.

Boikota da haiek geldiarazteko era bakarra Israelek berak nazioarteko oinarri eta lege gehiago hautsi ditu apartheid garaiko Hegoafrikak baino. Hala ere, bere jarduera horrek zigorrik gabe dirau, gure gobernuen laguntzaz, egindakoagatik eta ezkutatu dutenagatik. Herritarrok BOIKOTA baliatuz burutzen dugun nazioarteko protestak osatzen du Israelen gaineko presioa egiteko modu efektiboa. Boikota justifikaturik dago lege oinarriak (Nazio Batuen ebazpenak) eta giza eskubideak larriki hausten direnean.
Hegoafrikako apartheiden aurkako boikota norbanako eta talde independenteak hasitakoa da. Apurka-apurka baina irmoki hedatzen joan zen eta, azkenik, boikot osoa bilakatu zen eremu guztietan: ekonomia, kirola, kultura, irakaskuntza eta turismoa. Hegoafrikak aldatu behar izan zuen. Israelek bide beretik jarraitu dezake.

Zertan gauzatzen da boikota?

Honako mezua helarazi nahi diogu euskal gizarteari (bere erakunde publiko eta pribatuak, kultura, kirola, irakaskuntza, finantza eta enpresa alorreko erakunde guztiak, sindikatuak, alderdiak, gizarte-erakundeak eta euskal herritar guztiak): egiezue boikot osoa arlo guztietan eta etengabea israeldar erakunde sionistei eta haiekin bat egiten dutenei.

Boikota hurrengo ekintzetan gauzatu daiteke:

• Israeletik etorritako edozein erakunde, instituzio, enpresa, kirol zein musika talde gure herrian egotea jende aurrean arbuiatzea. Euskal Herrian haien presentzia “non grata” izango da.
• Israelgo Estatuarekin harremanak dauzkaten erakundeak, enpresak eta taldeak modu aktiboan salatzea, bai Euskal Herrikoak bai gure lurraldean kokatutakoak.
• Palestinaren okupazioa ezartzen laguntzen duten edo Israelen jatorria daukaten kontsumo, kultur, aisialdia edo bestelako alorretako produktu guztiak gaitzestea.
• Gure lurraldean dauden israeldar interes ekonomikoak zerrendatzea eta herriari jakinaraztea.
• Europar Batasuna eta Israel Elkartzeko Hitzarmena bertan behera uztea galdatzea, Israelek bere oinarriak behin eta berriz era larrian hausten dituelako, batik bat, hitzarmen horren 2. eta 83. artikuluak.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s