Home

ESAITek, Kataluniako CAT plataformarekin eta Galizako SIAREIRAS zaletu taldearekin, EAEako Legebiltzarrean, Nafarroa, Galizia eta Kataluniako Parlamentuan eta Madrilgo kongresuan, euskal herriko, galizako eta kataluniako selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko iniziatiba politiko batzuk aurkeztu ditu. Horrekin batera, 25ean Vicente Calderon futbol zelaian jokatuko den finalaren aurrean deialdi publiko bat egin du. Espainiar estatuan badira hainbat kiroletako selekzio nazional, Euskal Herrikoa, Kataluniakoa nahiz Galiziakoa, nazioarteko txapelketetan ofizialki parte hartzeko eskumenik izan arren, Espainiako Gobernuak federazio hauek nazioartean onartzea eragozten du behin eta berriro, horretarako bide diplomatikoa erabiliz, bai eta nazioarteko zenbait Kirol Federazioetako Estatutuen aldaketak bilatuz ere.

Agerikoa da munduan zehar estaturik ez duten nazioetako federazioak oso ugariak direla eta parez pare lehia daitezkeela Espainiako, Frantziako, Alemaniako edo beste edozein estatutako taldeen aurka. Hortxe ditugu Ipar Irlanda, Eskozia, Gales, Feroe Irlak, Groenlandia, Gibraltar, Palestina, Québec, Tahiti, Hong-Kong, abar eta abar.

Nazioartean eta modu naturalean, estatua bai, baina nazionalitate bera ez duten kirolariek, eurek duten eta nahi duten nazionalitate horien ikurraz eta ereserkiaz lehiatzeko eskubidea onartu behar zaie. Espainiar Estatuaren kasuan, Euskal Herriko, Galiziako eta Kataluniako kirolariek beren selekzioekin lehiatzeko dituzten kirol eskubide indibidualak eta kolektiboak errespetatu beharko litzaizkieke.

Horrez gain, federatutako kirolari guztiei Espainia eta Frantziako selekzioekin lehiatzeko inposatzen dieten betebeharrak ere (hori bete ezean zigor astunak ezarri daitezke, lizentzia galtzerainokoak) beren erabakitzeko eskubidea urratzen du, argi eta garbi. Kirolariek erabakitzeko aukera eta eskubidea izan behar dute.

Geure selekzio propioen ofizialtasuna ardatz hartuta, elkarlanean aritzeko garaia iritsi dela diogu eta zentzu horretan, dei zabala eta publikoa egiten dugu aipatu iniziatiba horiek ahalik eta babes polítikoa eta sozial handiena jaso dezaten.

KOPA FINALERAKO DEIALDIA

Maiatzaren 25ean Vicente Calderon zelaian, ofizialtasunaren ukazioa pairatzen duten bi herrialdeetako ordezkaritza, alegia, Athletic-ek eta Barçak errege kopa finala jokatuko dute eta bertan, anfitrioi modura, Espainiako Estatuaren ordezkari gorenak, ukazio horren bermatzaileak, izango ditugu palkuan.

Aldi berean, nazioartetik etorritako komunikabide ugari izango dugu bertan, gure nazioen aldarrikapenen bozgorailu bilakatu litezkeelarik.
Ukazio horren aurrean gure desadostasuna azaldu eta bide batez, geure selekzio nazionalen aldarrikapena egiteko aukera paregabea dela uste dugu eta hori irudikatzeko deia irekia eta publikoa egin nahi dugu; batetik ukazioaren erantzuleak euskal herritarren gehiengoaren aldarria jakin dezan eta bestetik munduan zehar gure herriaren hautuaren berri izan dezaten. Beraz, hau da maiatzaren 25era begira zabaldu nahi dugun deialdia:

1.- Maiatzaren 25a erabili dezagun geure selekzio ofizialen aldeko aldarrikapena egiteko. Eta hori irudikatzeko, josi ditzagun eta bete dezagun Vicente Calderon futbol zelaia eta ingurunea, geure herrialdeetako ikur eta sinbologiarekin, ikurrina, seinera, ………… Ikusi eta entzun dezatela Euskal Herria eta Katalunia elkartuta gaudela eta nazio gisa dagozkigun eskubideak ( besteak beste, geure selekzioen ofizialtasuna ) lortu arte elkarlanean aritzeko konpromiso berresten dugula, beraz, NAZIO BAT, SELEKZIO BAT aldarrikatzen dugula.

2.- Ukazioaren erantzuleak eta mundu osoak gure aldarrikapenak zuzenean entzun eta ukazioa arbuiatzen dugula ikus dezaten, ukatzaileen eta ukazio beraren ikur den Espainiako ereserkia jotzen denean aldarrikapen zaratatsua egiteko deialdia luzatzen dugu. Argi gera bedi errespetua bestearen onarpenetik abiatzen dela, eta egun Euskal Herria ez dela onartua kirol esparruan.

3.- Maiatzaren 25eko eguna geure selekzio ofizialen aldarrikapen eguna bihurtzeaz gain, bi taldeetako zaletuen arteko giro onaren argazki erraldoia izatea nahiko genuke. Eta hori ere aldarrikatu nahi dugu. Beraz, zentzu horretan, Vicente Calderon futbol zelaian eta inguruan egon daitezkeen probokazioei muzin egin eta bakoitzak bere taldeari animatzera deitzen dugu. Ez dugu inoren aurka aritu beharrik, geurearen alde bizik.

ESAIT http://www.esait.org/?q=eu/node/199

Txistu egiteko tutoriala:

2 thoughts on “Maiatzaren 25a, Aldarrikapen eguna

  1. Contra la manifestación fascista del 25 de mayo, durante el partido Barça-Athletic de Bilbao

    http://sareantifaxista.blogspot.com.es/2012/05/contra-la-manifestacion-fascista-del-25.html

    Comunicado de Sare Antifaxista y Unitat Contra el Feixisme i el Racisme

    Recibimos con indignación la noticia de que el Tribunal Superior de Justicia de Madrid ha autorizado una manifestación fascista coincidiendo con el partido de fútbol FC Barcelona – Athletic de Bilbao, en Madrid este viernes, 25 de mayo.
    Los organizadores de la manifestación son: La Falange, el Nudo Patriota Español, el Movimiento Católico Español – Acción Juvenil Española y la Asociación Vieja Escuela Madrid, con la adhesión de otras organizaciones fascistas.

    Ni hace falta decir que La Falange se asocia directamente con el alzamiento militar fascista de 1936-1939 y con los años sangrientos de la dictadura genocida franquista, y la oposición, por tanto, a cualquier democracia. Por su parte, la “Asociación Vieja Escuela Madrid” es la expresión en esa ciudad de la política de Casa Pound. Esta organización italiana, abiertamente fascista, tiene orígenes que se remontan a grupos terroristas y sólo hace unos pocos meses un destacado militante suyo llevó a cabo un doble asesinato racista en Florencia.
    Cuando los organizadores anuncian que “Este acto es una Marcha contra el sistema de las autonomías”, están diciendo que quieren volver al Estado pre constitucional.

    Nos parece increíble que se otorgue la libertad de organizarse al fascismo, mientras que la Presidenta de la Comunidad de Madrid se ha declarado partidaria de quitarles la libertad de expresión a las aficiones de los clubes que juegan.
    Esta manifestación es un insulto y una amenaza, no sólo a las aficiones catalanas y vascas, sino a la gran mayoría de la población de Madrid, que tiene un largo historial de rechazo al fascismo y de defensa de la democracia.
    Nos reafirmamos en nuestra lucha contra la extrema derecha (fascista, racista, sexista, xenófoba y homófoba). El auge de los grupos nazi-fascistas en el Estado español es un problema que debe preocupar al conjunto de la sociedad y éste es un claro ejemplo.

    Asimismo, y como un recordatorio de qué significa en realidad dejar actuar libremente a los fascistas, nos sumamos a la llamada a que, en el minuto 8 del partido, ambas aficiones griten el nombre de Aitor Zabaleta, hincha de la Real Sociedad, asesinado por fascistas ante el mismo estadio Vicente Calderón, el 8 de diciembre de 1998.

    ¡¡ Aitor, Aitor, Aitor Zabaleta !!
    Acto de recuerdo y desagravio
    Vicente Calderón, 25 de mayo, minuto 8′

    http://sareantifaxista.blogspot.com.es/2012/05/aitor-aitor-aitor-zabaleta.html

  2. GOGORATU! kopako finalaz gain, MAIATZEKO AZKEN OSTIRALA!
    Beraz, San Mamesen, Arenalean, zure herriko plazan edota Madrilen egonda ere: EUREN ESKUBIDEEN JABE, HERRIRA!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s