Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: I. Larrea

Aurrez Irak, Afganistan eta Libian bezala Sirian ezarritako gidoi ankerra betetzen ari da etenik gabe; antzezlana odoltsu eta makabro batean bezala guk ikusle pasiboak baina beharrezkoak izanik. Joandako larunbata 26an Houla herrian gertatutakoaren argazkiak helarazi dizkigute; shock eta astintze emozionala sortuz; ehunka herritarrak, dozenaka umeak, erailda, nahita eta gupidarik gabe. Eta ondorio bakar bat helarazten digute; Siria inbaditu behar eta bere gobernua ankerra desegin.

Lehenengo pasartean esandakoa zuzentzen dut; Sirian badago berritasun bat gidoian, Libian NATOren esku hartze justifikatzeko Gadafiren hegazkinek zibilen aurka existitu ez ziren sarraskiak asmatu zituzten Al Jazeera eta Mendebaleko berri agentziek, Sirian, berriz, benetan gauzatzen ari dira sarraski horiek eta ez dute inolako zalantzarik umeei lepoa mozteko, tiroka akabatzeko eta gero haien argazkiak gure mahaia gainean jartzeko.

Aurreko aste eta hilabeteotan Damasco eta Deir Zur-en besteak beste, izandako ekintza armatuetan bezala hasieratik Siriako Gobernari egotzi diote sarraski berri honen erantzukizuna Ipar Amerikako, Europako eta Golkoko Monarkia fundamentalisten gobernuek eta haien berri agentziek. Aurrez aurre kokatu dira Errusia, Iran, Txina eta Hego Amerikako ezkerreko gobernuak eta haien komunikabideak NATOren esku hartze eskatzen dutenen ardura eta konplota salatuz.

Bai, zaila egiten da jakitea egia zein den; nor (edo nortzuk) izan dira Hoularen umeak eta familiak banan banan erail dituzten sasikumeak? Eta nik ez dakit, baina ziurtasun bi dauzkat: kontatzen digutena gezurra dela eta helburua prestatzen ari diren eraso inperialistaren aurrean gure geldotasuna bilatzen dutela.

Aztertu ditzagun apur bat jasotako datuak. Hasierako informazioaren arabera hildakoak Gobernuaren artilleria astunaren emaitza izan omen ziren, baina askok banakako tiroz eta lepoa moztuta hil ziren. Azken bertsioaren arabera, eta agertzen ari diren datuei egokitzen, gobernuaren aldeko miliziek burutu omen dituzte erailketak.

Aurreko beste atentatu eta sarraskiak bezala hau ere diplomatiko edo nazioarteko begirale garrantzitsuen bisitaldia baino ordu batzuk lehenago gertatu da. Kasu honetan Bake Plana bultzatzen ari den Kofi Annanen bisitaldia zegoen aurreikusita eta argi dago Houlan gertatutakoak erabat baldintzatu duela bere zeregina eta mezua. Hau idazten ari naizela TeleSur katean agertutako berri hau irakurtzeak merezi du: “ONU confirma que mayoría de víctimas en masacre de Houla fueron ejecutadas”

Eta azkena, beti egin beharreko galdera: “Qui prodest”? Nork irabazten du sarraski honekin? Zer irabazten du Siriako Gobernuak halako basakeriak gauzatzen? Bere burua ezegonkortzea, egoera kontrolatzen ez duela adieraztea eta bere herri oinarria sarraskitzea gustatzen zaion Munduko gobernu bakarra al da Siriakoa? Ez al daki sarraski hauek direla Mendebaleko inperialismoaren aitzaki perfektuak bere herria erasotzeko? Inbaditua izatea nahi du? Zergatik egiten omen ditu behin eta berriro? (gure komunikabide eta gobernuei kasu eginez gero).

Beste aldetik agerian dago Libiarekin bezala Siriarekin jokatzea eskatzen dutenen jarrera indartzen dela gertakari lazgarri hauekin, eta azken sarraski honekin Mendebaleko gobernuek (baita Frantziako Errepublikak eta Espainiako Erreinuak ere) Siriako enbaxadoreak kanporatu dituzte.

Horretaz gain Mendebaleko komunikabide batzuek ez dute oztoporik izan irudien manipulazioa egiteko. Gogoratzen dituzue Irakeko inkubagailuen edota Tripoliko Plaza Berdearen manipulazioak? Orain BBC izan da Hoularen berria laguntzeko Iraken 2003an egindako argazkia erabili duena. Argazki hori kendu zuten hurrengo egunean, baina iritzi publikoaren mailan jada zegoen lortuta helburua.

Nik egia zein den ez, baina gezurra zein den badakit.

Hoularen biztanle eta umeen argazki jasangaitzak baino gogorragoa da jakitea haien odola eta sufrimendua erabiltzen ari direla haiek bezalako errugabeak milaka edo milioika eragiteaz gain Siriako gobernu deseroso hau erditik kendu eta Mendebaleko eta Golkoko Monarkia integristen txotxongilo izango dena jartzeko. To ! humanismoaren izenean !!! Libian, Irak eta Afganistanen bezala.

Bizi garen Munduko zatiaren mugarik gabeko hipokresia adierazteko gogora etortzen zait Israelek 2009an Gazan burutu zuen “Berun urtua” izeneko eraso militarra. 28 egunetan 1.400 palestinar erail zituen, haietako 400 inguru umeak izanik. Horretan, orain Siriaren herritarrak eta umeak babesteko xedez inbasioa eskatzen ari diren gure gobernu eta komunikabide berberek, Israelen “autodefentsarako” eskubidea aldarrikatu zuten eta palestinarrei egozten zieten errua.

Eta hemen, Euskal Herrian… Libiarekin bezala guztiok soberan ezagutzen eta gauzatzen ari den gidoia odoltsu aurrean ezkerreko alderdiak mutu, nazioarteko elkartasuneko taldeak beste alde batera begira, eta komunikabideek (baita euskaltzale, abertzale eta ezkertarriek ere) NATOren erasoa bilatzen duten berri agentzien informazio manipulatuak lehentasunez errepikatzen eta izenburuetan jartzen. Argi dago zein izango den gure herriaren jarrera NATOren erasoa gauzatuko denean; geldotasuna edo adostasuna azaltzea.

Mundu hau gobernatzen duten gorbatadun kanibalek jada erabaki dute nor izango den hurrengo harrapakina. Eta lehenengo platera bere umeak. Eta guk botoa ematen diegu; ez dezagun ahaztu.

One thought on “Houla: beste sarraski bat genozidio erraldoirako bidean

  1. QUI PRODEST?

    Houlan gertatutako sarraskiaren gaiak zoritzarrez ez du gaurkotasunik galdu. Atzo bertan Siriako oposizio islamista armatuak Haman beste sarraski bat salatu zuen Gobernuari leporatuz.

    Houlan, Damaskon eta abarretan gertatu ziren horiek bezalako sarraskiek ezaugarri komuna dute (besteak beste): Siriako Gobernuari nazioarte mailan kalte gehien egiten dien unean gertatzen dira. Atzo, Kofi Annanek Nazio Batuen Batzar Orokorra baino ordu batzuk lehenago Hamaren sarraskia salatu zuten.

    Houlako sarraskia Annan Siriako lehendakaria Al Assadekin bildu baino ordu batzuk lehenago gertatu zen. Liga Arabiarraren behatzaileak Siriara heldu baino ordu batzuk lehenago gertatu zen bezala; NBEren behatzaileak heltzean gertatu zen bezala….. guztiak oso ondo kronometratuta, edo behintzat hori dirudi.

    Bueno, Mendenbaleko komunikabideei, Gara barne, kasu egiten badiegu Siriako Gobernua genozida hutsa izateaz gain munduko lerdoena dela ondorioztatu beharko genuke. Guztiok dakigulako Irak, Afganistan eta Libian bezala “giza eskubideen” babesa delako eraso inperialistak burutzeko aitzakiarik garrantzitsuena, eta sarraski hauek bitartekorik ezin hobea da eraso hori justifikatzeko. Eta gaineran mundu mailako oihartzunik daukaten unean burutzen ditu. Esandakoa; Siriako Gobernua munduko gobernurik ergelena da?

    Aurreko egunetan eztabaida piztu zen (Zu Zeun) gai honekin Elexpuruk Gara eta Berria aipatu zituenean eta Urtzi Urrutikoetxeak haien “lan bikaina” aldarrikatu zuenean. Gaur ostirala 8 lantxo bat egin dut; Gararen paperezko edizioan agertzen dena aztertu dut alderdi bakoitzari emandako trataera lerroetan neurtuz. Hauek dira emaitzak:

    Oposizioa armatu islamistaren bertsioari: 50 lerro (40 berriaren lehenengo lerroak dira eta beste 10ak berriaren azkenak).

    Siriako Gobernuaren bertsioari: 9 lerro (Oposizio islamistaren bertsioaren 40 lerro eta gero)

    Horietaz gain agertzen dira beste iritziak; Estatu Batuen iritziari: 5. Errusiakoari 5. Ban Ki-Mooni 18 (Siriako Gobernuari errua botatzen). Annani 21 (jarrera neutralago baina edonola ulertu daitekeena)
    Gararen eguneroko irakurlea naizen aldetik egiaztatu dezaket hau dela, lerro batzuk gorabehera, egunkariaren ohiko jarduera. Erabat alderdikoia oposizio islamista armatuaren aldekoa. Eta ildo editorial honi Urtzi Urrutikoetxeak “lan bikaina” deitzen dio. Ziur aski NATOren desinformazio bulegoetan berdin pentsatzen dute. Bikaina agian bai, baina Qui prodest?

    Amaitzeko; atzo La Hainen agertu zen artikulu baten esaldi bat: “la guerra mediática es tan importante como la guerra en el campo de batalla, porque el verdadero enemigo es la opinión pública nacional de cualquier país, y su engaño y confusión se convierten en algo esencial para librar una guerra colonial no popular”.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s