Home

(Castellano) EL BILDU QUE NOSOTRAS/OS QUEREMOS
Continuar leyendo >>>>>

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Nekane Garmendia. Zinegotzia Ultzaman-Bildu, Antxon Gomez, Ezker abertzale historikoa, Santi Merino. Abokatua, Pedromari Olaeta . (EAko zuzendaritzako kidea), Iñigo Gonzalez de Larramendi. (Lizagorri taldekoa),Victoria Mendoza ( Irunen zinegotzi ohia).

Argitaratu berri duen artikulu bat hizpide hartzea egileak barkatuko digulakoan, berak zabaldu duen eztabaidan ekarpena egitekotan, artikulu honi ekin diogu.

Abiadura bizian pasa diren azkeneko bi urte hautean, Euskal Herriko eszenatoki poltikoa  irauli da. Iragarle trebeenak ere ez zukeen asmatuko. Eszenatoki horretan nabarmenetako aldaketeetako bat ezkerreko soberanismoa elkartu duen koalizoaren arrakasta. Orain arte Bildu, Amaiur eta EHbildu izenaz. Arrakastak orain arte aginduan egon den klase-politikoa bere burua nabarmen uztera behartu du. Epe laburrean, egungo sistema autonomiko eta neoliberalaren aldeko indar politiko guztiek elkarrekin aritzeko beharra ikusi omen dute eraiki duten sistema zarkitua eta bidegaberaen defentsan.

Alabait, Hegoaldean ezkerreko koalizo soberanista lehenengo indarra izateko zorian ikusteak ematen dizkugun gozoak, gaziak ere baditu. Eta gazi horiek mingotsak dira bereziki nola edo hala , asko edo gutxi, haize bolada guztien aurka hastapenetik, koalizio horren sorkuntzan parte hartu dugunontzat.

Itzal guztietatik ilunena: espainiar sistema juridikoaren iraupena. Atzerakoitasun ustelduena jakobinismoarekin bat egitea lortu duen egitura juridiko hori, arlo penalean, Europako mendebaldeko araudirik ankerrena sortzeko gai izan baita.

Adibide bat, PPk eta PSOEk adostu zuten “alderdien legea”. Indarrean dagoen legea eta oposizio politiko guztiaren buru gainean zelatan dagoena, bai Euskal Herrian, Bai Catalunyan, bai beste lurraldeetako ezkerreko talde guztien gainean.

Bildu bideratzen ari den bake, aldaketa sozial eta politikorako estrategiak berak Alderdien Legearen menpe darrai. Hala beharrez, kasu batzuetan, gure gabeziengatik besteetan eta gainontzekoetan, espreski ala zeharka Estatuen ordezkariek jakinarazi dituzten neurriek jendarte-sarean eragin itzela izan dutelako. Azkeneko hilabete hauetan jendarte-sare aktibo eta informatua horren zutabe sendo batzuk eraitsi dituzte eta sare hori dugu benetako bermea Estatuek egingo dituzten saiakera berriak zapuzteko.

Guk maite dugun Bildu, herriz herri antolatuta dagoen multzo sozial handi baten koalizoa da, ekintzaile politiko, kultural, sindikal eta sozialek osatzen duten sarearen zerbitzurako tresna. Koalizio anitza, ezker eraldatzailean lerrokatuta, antikapitalista eta independentista, zeinek egungo eta etorkizuneko erakundeetara herritarron ahotsa eraman ez ezik, herritarron agindua ere eramango duen.

Espainiar eta frantses Estatuetatik jaiotako erakundeak, oraindik, XIX.mendean jatorria duten kripta burokratiko ilunen ondorengoak direlako, herritarren parte hartze zuzena, gardentasuna eta benetako demokrazia oztopatzeko hamaika trikimailu asmatu zituztenak .

Guk nahi dugun Bildu erakunde anitza da, talde eta pertsona ezberdinez osatutako etxea, iraunkorra izateko jaioa, egitura propioa izango duena, barne jardunean, programak egitean eta zerrendak osatzean, gardetasunaz eta parte hartze zuzenaz arituko dena. “Mitxelin politiko” berrien lantegia izateari uko egingo diona, jendartetik bereiztuta egon beharko ez lukeen leinu-kasta-politikoa elikatuko ez duena.

Bilduk bere idatzietan azaltzen duen eredu politiko eta sozioekonomikoa garaile ikusi nahi badu, ereduak isla garbia eduki behar du barne egitura guztietan eta bere jardun instituzional zein sozialean.

Guk nahi dugun Bildu erakunde dinamikoa eta zabala da. Militantziari utzi dionarentzat, militantzia sekula aritu ez denarentzat eta aktibismoa maite dugunontzat  erakargarria. Erakunde dinamikoa eta eraginkorra, erakundeetan etikaz lan egingo duena  eta erakundeetatik at lan egiten duten-dugun beste talde sozial eta sindikalekin lidergoa elkarbanatzeko gauza izango dena.

Ezkerreko erakunde handia “Merkatuen Estatu–Kolpeari” aktibokiki eta etorkizunezko egitasmo historiko batez aurre egingo diona. Aurre eginez ekonomiaren bersozializazioaz eta herritarron berpolitizazioaz

Talde eta erakunde independentista, epe laburrean gauzagarria izan daitekeen ibilbide-orri soberanista kuderatzeko gai izan behar duena. Aurki, Euskal Herriak errepublika burujabe baten estatusa izan dezan.

Euskal Herriak bi Estatuekin duen gatazkaren desmilitarizazioan aktiboa izan behar den koalizioa behar dugu: Aurrerantzean, alde guztien bortxa politikoa errepikatuko ez dela bermatuta gera dadin. Jakinik, gatazkaren adierazpen bortitzen bukaerarekin batera gatazkaren politikoaren muinean dauden antagonismoaren talka handituko dela, Euskal Herriko nazio proiektuak eta ezkerraren eredu sozioekonomikoak espainiar eta frantses Estatuen ereduarekin bateraezinak baitira.

Bildu ohiko jardun instituzionalaren garretan harrapaturik geratzen bada, bere gaitasun-aldatzailearen ahalmena ziztu bizian xurgatua izango da. Aldiz, Bildu itxaropen eta kezka garai honetatik eraldaketa sozial, instituzional, politiko eta ekonomikoerako giltzarrietako bat bilakatzen bada, disidentzia politikoaren erreferente nagusia izango da eta hainbat bidaiderekin batera, Euskal Herriaren etorkizun hurbileko agendaren ko-sortzailea izango da.

2 thoughts on “Guk nahi-maite dugun Bildu

  1. EL BILDU QUE NOSOTRAS/OS QUEREMOS
    Artículo de colaboración para Borroka Garaia da!. Autores: Nekane Garmendia. Concejala de Bildu, Antxon Gomez (ezker abertzale historikoa), Santi Merino. Abogado , Pedromari Olaeta .(miembro de la ejecutiva de EA), Iñigo Gonzalez de Larramendi.(Lizagorri taldea)Victoria Mendoza (exconcejala en Irun).

    Parafraseemos un reciente artículo publicado con bastante difusión y permitiéndonos esa licencia, queremos hacer nuestra propia aportación a este debate abierto.

    Los dos últimos vertiginosos años en Euskal Herria han producido un vuelco del escenario político que ni la/el más fina de las observadoras podido anticipar tan solo unos meses antes. En este escenario, destaca, entre otros factores, la emergencia de la oferta electoral conjunta de la Izquierda Soberanista hasta ahora bajo tres denominaciones: Bildu, Amaiur, EHBildu. Una emergencia que ha obligado a retratarse a la clase política hasta ahora gobernante en un mismo bloque en defensa de un modelo autonómico y socioeconómico caduco e injusto.

    Sin embargo, los gozos de ver a una coalición soberanista de izquierdas a puertas de ser el grupo más votado en Hegoalde presentan sombras que preocupan muy especialmente a las personas y sectores que en mayor o menor medida hemos contribuido desde sus orígenes contra viento y marea a la creación de esta referencia.

    De todas las sombras, aquella que más oscura se presenta es la pervivencia de un regimen jurídico en el Estado español que junto a sus definitorias características que aúnan lo reaccionario con el jacobinismo, une la elaboración de un paquete legislativo español más similar a los Tribunales del Santo Oficio de tan rancia tradición en la corona española que a los de un sistema democrático europeo.

    Como muestra un botón, ley de partidos, parida por el PP y el PSOE. Una ley no derogada cuyas todas sus consecuencias penden sobre la cabeza de la oposición política vasca, catalana, gallega y española si la ocasión lo precisa.

    La propia estrategia hacia una paz definitiva y un cambio social y político liderada por Bildu, pende del hilo de la ley de partidos. Entre otras cuestiones, porque el momento, las exigencias prácticas y las deficiencias propias, como las exigencias explicitas o implícitas transmitidas por la “fontanería” del estado español han tenido como consecuencia el desmantelamiento del grueso del tejido popular, organizado, activo e informado que es la verdadera fuerza capaz de parar cualquiera de la intentonas neototalitarias del Estado español.

    El Bildu que nostras/os queremos, es la coalición aglutinadora de una gran masa social organizada pueblo a pueblo por activistas y militantes sociales, sindicales y políticos. Una coalición plural de izquierda transformadora, anticapitalista, independentista que lleve a las instituciones (actuales, las por construir y las por decontruir) no solo la voz, sino la voluntad de la ciudadanía.

    Porque las instituciones nacidas de los sistemas jurídicos español y francés , son aun unos oscuros centros burocráticos herederos del modelo institucional decimonónico llenos de mecanismo que impiden la libre participación, la transparencia, la rotación, la democracia real.

    El Bildu que nosotras/os queremos es una organización plural formada por diversas organizaciones y personas que tenga voluntad de continuidad en el tiempo, estructura propia y que desde una estricta transparencia interna, con métodos participativos en la toma de decisiones, de programas y de listas, huya de ser una nueva cantera de futuros “mitxelines profesionales” que nutran una casta política que como sector separado de la sociedad civil no debiera ni existir.

    Si Bildu quiere ver triunfar el modelo político y socioeconómico que plantea en sus escritos, dicho modelo debe aparecer escrupulosamente desarrollado en sus propias estructuras internas y en su política pública institucional y social.

    El Bildu que nostras queremos, es una organización dinámica y abierta, atractiva para quien ha dejado ya la militancia, para los incombustibles de la acción sociopolítica y para quien nunca se acercó a ella hasta ahora por diversas razones. Organización abierta y dinámica que trabaje éticamente desde las instituciones, y que sepa compartir liderazgo con otras organizaciones sociales y sindicales que trabajan en la red extrainstitucional.

    Una organización de izquierdas que se enfrente activamente y con un proyecto histórico de futuro frente al “Golpe de Estado de los Mercados” por medio de una resocialización de la economía y de una repolitización de la ciudadanía

    Una organización independentista que presente y lleve a la práctica un método para alcanzar en un tiempo razonablemente breve el estatus de republica soberana para Euskal Herria.

    Una coalición activa en la desmilitarización definitiva y multilateral del conflicto entre Euskal Herria y los Estados español y francés con garantías para que no vuelva a repetirse el uso de la violencia política por ninguna de las partes y con pleno conocimiento de que el fin de las expresiones violentas del conflicto político, es la antesala de una acentuación del antagonismo entre el proyecto nacional y socioeconómico de Euskal Herria frente al proyecto español y francés.

    Si Bildu es abducido en las prácticas políticas de la política institucional al uso, la asimilación de su capacidad transformadora de la realidad es inminente. En cambio, si Bildu sabe hacer de este momento de esperanza y de este momento de preocupación el punto de inflexión hacia una nueva realidad institucional, social, económica y política , será el catalizador de toda la disidencia y podrá se la fuerza socio-política que co-lidere la elaboración de la agenda del futuro en Euskal Herria.

    • Está bien el artículo, pero eso de Cataluña, Galicia, EH y España ya huele. Con esa actitud así Bildu tampoco no se ayuda.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s