Home

Recuerdo en mis tiempos más mozos que siempre existía, especialmente en ciertos sectores del movimiento, como una especie de tensión o incluso a veces de reprobación hacia ciertas actitudes, postulados o incluso apariencias que teníamos los jóvenes. En diferentes épocas fue tildado de conflicto generacional. También es cierto que la juventud ha sido muy arropada, aunque no siempre, todo hay que decirlo. El caso es que los que ya no somos tan jóvenes (aunque sea por poco) nos creemos que tenemos las claves al haber pasado por esa etapa olvidando muchas veces que los contextos difieren y los que son muy jóvenes se encuentran sin la experiencia de haber pasado ya la juventud. Por lo tanto, se hace necesario un poco de ejercicio de empatía para que el entendimiento sea correcto y no se reduzca todo al minimalismo de descerebrados Vs viejos cascarrabias. Lo cierto es que según pasa el tiempo no se si me estaré situando cada vez más en el lado de los cascarrabias aunque nunca me hubiera imaginado que los motivos fueran diametralmente opuestos de aquellos que usaban los que nos tildaban de descerebrados.

Recientemente se hacía público el proceso Zukgua que tiene como objetivo de dar cuerpo a una organización juvenil independentista y de izquierda. Qué tipo de organización y con qué características está por decidir. Aunque ya se ha adelantado que se busca una caracterización plural y abierta a la aportación de todos y todas. Generalmente cuando oigo “plural y abierta” me echo a temblar, y no es que sea porque esté en contra de la pluralidad y el carácter abierto sino que en la mayoría de los casos eso acaba significando que los baremos ideológicos se reducirán a la mínima expresión y los mínimo común denominadores tanto en la práctica como en la teoría se convierten en máximos. En resumidas cuentas, que no existe ninguna organización plural y abierta en la faz de la tierra, sino que tiene una caracterización concreta y definida. Es por ello que normalmente se hacen necesarias diferentes herramientas para dar cabida a los diferentes niveles de implicación e incidencia ideológica. Una, muy importante y vital, ha sido la estructuración juvenil a través de una organización revolucionaria, abertzale y socialista.

Las desapariciones organizativas recientes hicieron que se abriera un futuro incierto donde las posibilidades de que el amplio caudal de lucha juvenil fuera absorbido por una dinámica institucional que hiciera perder todo referente para la juventud en el caso de que alguien cayera en la tentación de cubrir este vacío mediante la creación de las siempre inoperativas y dependientes “juventudes del partido”, o que no existieran centros neurálgicos de debate y estrategia juvenil por encima del sectorialismo, o que se buscara la unidad juvenil con diferentes olvidando que la juventud abertzale y socialista revolucionaria, la histórica, es una parte también.

Es probable que existan muchas tentaciones de “re-adecuarse” al contexto actual cuando lo más seguro es que precisamente haga falta revolucionar la situación y con un discurso propio y marcado. De lo contrario la lucha juvenil se convertiría en un apéndice de políticas que si bien han demostrado potencialidad, están aún por demostrarse y los vacíos y errores existentes son en algunos casos de profundo calado y significado.

Euskal Herria y el movimiento popular, las dinámicas de los pueblos y barrios, así como la juventud vasca necesitan de una organización potente que sin excesivas concesiones a la lírica empiece a dar la vuelta a la tortilla de esas “sensaciones” que se van imponiendo y que todos y todas sabemos cuales son. El destensionamiento y la asimilación. Y es precisamente la juventud vasca la que podrá enfrentarse a ello con garantías de éxito o que finalmente nos instalemos en ellas.

..

17 thoughts on “Si el pájaro la pica, la fruta está más rica

  1. Ez dakit ondo ulertu dudan artikulua. Baina kritika sentsazioa bat utzi dit, eta batez ere “Lo cierto es que según pasa el tiempo no se si me estaré situando cada vez más en el lado de los cascarrabias aunque nunca me hubiera imaginado que los motivos fueran diametralmente opuestos de aquellos que usaban los que nos tildaban de descerebrados” parrafoa erabili duzunean.

    Esan duzun gehienarekin ados nago, gazteak dira esperantza eta horretarako organizazio sendo eta ondo kokatua izan behar da. Baina horrek ez dauka itxurarekin inolako harremanik… (berriro parkatu txarto interpretatu badut) baina edukiaren berririk ez badaukazu, itxuraz soilik kritikatzen duzu.

    Gure/zure sasoian seguru aski askoz estetika radikalagoa erabiliko zen, bai koloreetan, irudian… baina gaur egun horrek ez dauka zentzurik. A ver, matizatuko dut, hori horrela ez bada ez dauka zentzurik, eta tokirik gehienetan hori horrela ez dela uste dut. Izango bazen hobeto…. begira non garen. Horren onak izan bagina hauek ez lirateke horren txarrak izango.

    Hasieran agian nik ere sentsazio hori izan nuen. Baina gazteekin hitz egin ondoren, esperantza osoa daukat beraiengan. Behintzat lehen egiten zen beste egingo dutela seguru nago.

    Matiz txiki bat egiteko luzeegi joan zait baina es que, askotan estetikaren kontu horrek sutu egiten nau. Belarritako handi bik ez dute euskaldunago egiten. Ados norbere nortasuna izateko behar izana….

    PD- Zabala, irekia, anitza…. hitzak Haikako sorrera txostenetan ere erabiltzen ziren.
    PD- Agian oraindik kaskarraviaszaharrera ez naizela pasatu pentsatu nahi nuke XD.

  2. Plurala eta irekia konpromiso mailei dagokionez. Baina lehen bezain diziplinatua, independentista, sozialista eta iraultzailea.
    Erabateko konfianta dut gazteria honengan, betiko “klitxe” eta topikoak apurtzeko gai izan badira honelako aurkezpen ezberdin eta irudimentsu bat egiteko, euren hausnarketa, iniziatiba eta perspektibarako gaitasuna agerikoa delako da.
    AURRERA GAZTEAK HERRIA ZUEKIN!!!

  3. Ez dut uste BorrokaGaraia-k artikuluan erradikalitate falta estetikari egozten dionik baizik eta horrelako egitura bat sortzean egoten diren arazoei. Hau da, egitura irekia eta anitza dela esatean iritzi eta ikuspuntu ezberdinak kontutan hartzea da funtsa, baina gerta daiteke hori egin nahian egitura horrek duen helburua (izan independentzia, jendarte justuago bat, instituzioak xaxatzea…) diluitzeko aukera gehiago dago. Hori ez gertatzeko argi izan behar da zein den gure helburua, eta hori lortzera goazela jakin.

    Nik ere konfiantza izan nahi dut euskal gazteriarengan. Momentu honetan han egon ezin izateak benetan tristetzen nau, ezin baitut nire hondar alea eman. Duela gutxi arte iraun du beste egiturak, eta hori amaitzean “umezurtz” geratu omen ginen. Nik uste lehenagotik nabaritu dela azkenengo belaunaldietara ez dela indar berarekin iritsi gazte mugimendua, eta horrek eragin du gaztetxoak “erdi-galdurik” sentitzea aurreko moldeetan. Esperantza izan nahi dut proiektu berri hontan, badakit euskal gazteriak prestakuntza nahikoa duela gauzak antolatzeko. Esperantza izan nahi dut jakingo dela molde berri eta alternatibo bat sortzen. BorrokaGaraiak esan duen moduan ez garai berrietara “birMOLDATZEN” baizik eta garai berri hauei aurre egiteko proiektu sendo bat sortzen, zeinak gazteon nahiak eta beharrizanak landu eta aldarrikatuko dituen, gobernuan dagoena dagoela.

    Hortzak erakutsi eta egurra gazteok!

  4. Artikulua oso interesgarria da eta aipatzen duen arriskua bistakoa.Noski ez da estetika kontu bat eta ezta belaunaldi kontu bat ere.Artikuluak ederki azaltzen du “ireki eta plural” bezalako kontzeptuek suposatzen dutena.Nere ustez ildo batean kokatzen den aurkezpena egin dute,molde alai antzeko bat bultzatuz, “mimoak”, Herriraren kolore urdina eta puxikak eta beste bezala.Zutiken paradigma berriak gazte mugimenduan txertatzeko nahia ageri da,baina nik uste dut horrek ez duela gazte iraultzaile gehiengoaren borroka grinarekin bat egiten.Eztabaidatzen bada,ikusiko,baina gazte iraultzaileek azken greban ederki erakutsi zuten ez daudela txepelkerietarako!

  5. Beharrezkoa da gazte mugimendua? Zertarako? Euskal Herriko gazteriak, erakunde baten beharra dauka? Zertarako? Existitzen al da gazte mugimendua? Zer da gazte mugimendua? Nere burua definitzeko, independentista, sozialista eta iraultzaile hitzak ondo datorkit. Eta gazte bat ez bada independentista, sozialista eta iraultzailea, ez da gazte mugimendukoa (definizio horrek eukal gazteriaren %80 baino gehiago kanpoan uzten du)? Anitza eta zabala hitzak erabiltzerakoan, zer parametro erabiltzen ditugu: sozialista, independentista, iraultzailea…

    Norbaiti ez ba zaio atsegin idatzitakoa, barkamenak aurretik. Gazteleraz esaten den bezala,”para gustos los colores”.

    Erakunde berriari sorte on, bihotz bihotzez. Baina mesedez, aurretik egindako akatsetatik ikasi, berriro ez egiteko akats berdinak.

  6. Nahiko galdera errazak dira nire ustez. Gazte mugimendua beharrezkoa? Noski, langile mugimendua, mugimendu femista… diren moduan. Sujetu aktibo direlako. Gazteriaren arazoei, gazteen prespektibatik aurre egiteko.
    Existitzen da gazte mugimendua, noski, existitzen dela! Nahiz eta EA-ren kontrolpean ez egon. Gazte mugimendua gazteek osatzen duten mugimendua da, ikastetxeetan, kalean, gaztetxeetan…. beste gauza bat da gazte erakundea.
    Gazte mugimenduan esprezio zabala da, gazte erakundea ordea, sozialista, independentista eta iraultzailea da! Gazte erakundean egon nahi izan ez harren horrek ez du gazte mugimenduan ez egoteko eskusarik ematen.

    igual ez dut erantzun, nire iritzia da eh, ez egia absolutua, eta honek luzerako emango lukeen eztabaida izanik…. erantzun laburregia.

    Eta aurretik egindako gauza onetatik ere ikasi, akatsetatik bezala!

  7. ilar,
    ados zutik-ek egin nahiko duela bere eragina, eta kontuz izan beharko dutela.

    Baina “ireki eta plural” haikako txostenetatik datorren gauza bat da. Ez duzu jarriko, itxiak eta dogmatikoak ezta? Ulertzen dut, arriskuaren ikuspuntua baina horrelako hitzak beti erabili ditu gazte erakundeak. Inoiz izan da bere asmoa, irekia eta plurala (pluraltasun asko dago gazte mugimenduaren barruan) izatea, gehiago edo gutxiago lortu!

  8. Maribel, nere ustez argi dago aurkezpenean,mezuetan eta guztian hain zuzen eten bat adierazi nahi dutela aurreko antolakundeen izaerarekiko,horregatik uste dut eztabaidak zer ematen duen ere ikusi beharko dela,baina nere ustez dena bideratuta dago zutiken araberako gazte antolakunde bat osatzeko.Benetan, orain gazte erakundearen ekarpena izango bada “indepenFRESA” eta “sozialLIMOIA” bezalako zozokeriekin borroka oso bat tribializatzea parametro ridikulo batzuetaraino…Ez da serioa eta ez serioa izateak esan nahi du OSO SERIOA dela.Hau da,beti esan izan da “umorerik gabeko iraultza,gorringorik gabeko arraultza”,baina orain helburua “umorea” dela dirudi eta ez iraultza.Horra!

  9. Zuen kezkak eta kritikak irakurrita argi daukat ez daukazuela gertu gazte erakundeko inor edo behintzat ez diozuela galdetu ea zer norabidetan joango den erakunde berriaren gaineko eztabaida prozesu eratzailea.
    Gazaonetatik ikasi,txarrak aldatu eta irabaztera gazteak!

  10. ilarrekin bat nator, dena bideratuta dagoela zutiken araberako gazte antolakunde bat osatzeko.Ikusi beharko da eztabaidak zer ematen duen, baina guztatuko litzaidake konfunditurik egotea, benetan eta erakunde berri hori inoren menpe ez egotea eta ez izatea “un vivero de cuadros”.

  11. Gazte eta errebelde leloa amaitu da, autonomiarik gabeko gazte antolakunde jaioko da. Sortuko bileretara joan zaretenok jakin duzue Sortu EAren bertebratzaile berria izango dela, dena Sortutik igaroko da. Seguramnte gazte antolakundeko buruak sortuko kideak izango dira.

    Hori horrela den heinean errebelde (iraultzaile) izateko aukera mugatua dago, hauteskunde garaian todos quietos, berriz grebetan manga ancha… baina finean Sortuk markatuko ditu denborak.

    Bestetik prozesu eratzailearentzako gonbidatzen ari den jendearen profila oso baxua da, independentista bai, baina jarrera antikapitalista eza. Kasu bat baino gehigo ezagutzen dut, eta euskeraz dakien gazte orori luzatu zaio gonbidapena, ia edonor sartu daiteke, duela urte batzuk pentsaezina.

    Dena den optimista izan nahi dut, eta ez dut uste era hain errezean makurraraziko dituztenik, batik bat egoera sozio-ekonomikoa ikusita.

    • Gazte antolakundea zelako izango den gazteen eskuetan dago, gure herri eta auzoetako eztabaidetan erabakiko da eta. Eztabaida irekiak izango dira, edonork izango du parte hartzeko aukera. Gazte guztien eskuetan dago subjektu berria eraikitzea.

      Balieteke sektore batzuek nahiago izatea obedientea eta autonomia txikiko gazte antolakundea, baina gazteriak berezkoa du errebeldia eta inkoformismoa eta uste dut oraingoan ere asmatuko dutela. Behar beharrezkoa dugu antolakunde autonomo, erradikal eta iraultzaile bat.

      Herri honen eta ezker abertzalearen etorkizunari begira oso elementu garrantzitsua izango da gazteriak hartzen duen indarra eta abangoardiarako erakusten duen gaitasuna. Gazteak izan dira askapen borroka guztietan ezinbesteko motorra eta Euskal Herrian ere ala izango da, ala ez da askapen prozesurik izango.

      “Gazte eta errebelde!” lelo hutsa izatetik jarrera aktiboa izatera igaro behar da, orain inoiz baino gehiago, asimilazioaren mamua inoiz baino hurbilago soma daitekeen honetan. Zalantzaz beteriko fase berri honetan eguneroko lanaren bidez ezker abertzale osorako eredua izango den gazte antolakundea behar dugu. Borroka moldeetan, antolakuntza ereduan… gazteak beti izan dira aitzindariak eta oraingoan ere asmatuko dute!

      Beraz, aurrera gazteak! Beldurrik gabe hausnartu, erabaki eta ekin!

      HERRIA ZUEKIN!

      • Esaten duzun moduan orain eztabaida herri eta auzoetara pasa da eta hor eztabaidatuko da nola eta zertarako nahi den gazte mugimenduaren antolakunde berri hau. Baina gero eztabaida horiek kongresu orokor batera eramango dira, eta holako bilera orokor eta handietan gertatzen dena da azkenean diskurtsoa errepikatu egiten dela eta talde txikietan agerturiko ideia onak ez direla berriz azaleratzen. Hau da, azkenean diskurtso bertsua hartzen duela denak, eta hori argi ikusi da azken hilabeteetan. Nik ia martxoan egingo den “kongresu” horri ez diot itxura onik hartzen, izen horrekin zeozer oso instituzionala ematen du.

        Honekin ez dut esan nahi eztabaida ez denik pasa behar euskal herri mailara auzo eta herrietan egin ostean, baizik eta kontuz ibili behar dela zerbait benetan berria eta iraultzailea egin nahi bada benetan hori lortzeko, eta ez betiko diskurtsoa esateko. Jakin beharko da ere zer aldatu nahi dugun aurrekotik eta zer ez, ze batzutan iruditzn zait aurreko guztia bota nahi dugula zakarretara eta zerotik hasi eta hori arduragabekeria bat iruditzen zait kontutan izanda zein garrantzitsua izan den beti gazte mugimendua euskal herrian.

        • Guztiz ados. Mota honetako kongresuak oso bertikalak izaten diren susmoa daukat nik ere. Nahiko anbiguoak eta interpretaziorako ate asko zabalik uste dituztenak. Sarritan ideia lausoegiak, bakoitzak berea ulertu eta gustura jarraitzeko. Aurrera begira hobetu beharreko puntuetako bat zalantzarik gabe.

          Baina kongresu edo prozesu eratzailetik haratago egongo da herri eta auzoetako eguneroko praktikaren bidez gazte antolakunde berriari norabide egokia emateko aukera. Antolakunde baten izaera azken batean bertako militanteen esku dago. Eta uste dut, herri eta auzoetan txukun lan eginda eta eskura dauden baliabideak ondo erabilita posiblea dela herriko dinamikek nazio mailan eragina izatea, eta benetan antolakunde erradikal, iraultzaile eta autonomoa eraikitzea behetik gora. Horizontaltasunak paperean idatzita bakarrik ez du ezertarako balio, praktikaren bidez eraiki behar da antolakunde horizontal bat, eta hori herrietako, oinarriko, militanteen ardura eta erronka ere bada.

          Hala ere, zuk esan bezala, guzti hau lehengo akatsetatik ikasiz eta hauek zuzenduz egin behar da, baina baita iraganeko ondarea kontuan hartuz ere. 33 urteko bideak emaitza oparoak eman ditu. Beraz, iragana irakasgai, oraina lanabes eta etorkizuna ardatz hartuta, orain inoiz baino gehiago, antolakuntza eta borroka garaia da!

    • “…Bestetik prozesu eratzailearentzako gonbidatzen ari den jendearen profila oso baxua da, independentista bai, baina jarrera antikapitalista eza. Kasu bat baino gehigo ezagutzen dut, eta euskeraz dakien gazte orori luzatu zaio gonbidapena, ia edonor sartu daiteke, duela urte batzuk pentsaezina…”

      Ados orokorrean. orain nere galdera: beste modu batera posible al litzateke? Zenbaiterainoko “jarrera antikapitalista” aurki daiteke gaur egun euskal gazterian?

  12. kaixo!
    Nik pentsatzen dut kongresura ailegatu behar den antolakuntza mota eta ildo nagusia jada nahiko erabakita daudela. Sortu nahiko gainean egongo dela ere bai…

    Baina ezin gara horretan geratu, zerbaiten hasieran baino ez gaude eta. Lehenengo kongresu honetan noraeza apur bat egon daiteke, azalezko “indepenFRESA” eta “sozialLIMOIA” gehiegi.. baina ez dut uste gazteria horretan geratuko denik. Alde batetik egoera ekonomikoa gero eta latzago baten aurrean soziallimoia ez da izango nahiko, bestetik herrietatik, gaztetxetatik… tira egingo dute ere bai. Prozesua dinamikoa izango da, nahiko gauza erabakita badaude ere.

    Eta gu zer? Duela urte batzuk gazteria utzi genuenok zer egin behar dugu?

    Sortu barruan ala kanpoan… gazteriak modu autonomoa erabakitzeko aukera izan dezala lagundu behar dugu ala ez? kontraesanak onartuko ditugu ala ez? Nire kasuan, behintzat, han dago nire koxka.
    Aurrera gazteria!

  13. Gauza bat da gazte erakunde berri bat sortzea (iraultzailea, sozialista, …) eta beste gauza ezberdin bat da euskal gazteriak pentsatzen duena. Nire bildurra hau da, erakunde horrek sinistea euskal gazteria errepresentatzen duela. Zergatik euskal herriko gazteei, berdin zaie erakunde berri hau sortzen bada edo ez. Tristea da, baina horrela da. Asko jota,erakunde berri horrek, bere militantzia errepresentatuko du, baina inola ere ez euskal gazteria.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s