Home

Saretik

Gasteizko gazte mugimendua

Pasaden urteko martxoko iraultzan begiak ireki genituen. Amets gaizto batean lokartuta bizi ginen sistemaren hatzaparretan. Izerditan esnatu ginen, jipoitu eta atxilotu gintuzten, gure grina kentzen saiatu ziren…baina gauza bat argi geratu zitzaigun!! esnatu ginenean gure begiak ikusteko aukera izan genuen, iraultzaren begirada ezagutu genuen eta argi daukagu… ez gara berriz lokartuko!!

Esnatu!!!! piztia pizten denean ez da berriro itzaltzen!!!

Aurtengo martxoko iraultza ez da telebistan ikusiko, ez mugikorrean, ez ordenagailuan….martxoko iraultza kalean izango da!!!! 1976an gure aiton amonek egin zuten bezala gazteok kaleak berreskuratuko ditugu eta iragana etorkizun bihurtuko dugu!!!

Sistema kapitalista patriarkarrak itotzen gaitu; ikasketak merkatuen esku daude, lanpostu prekarioak ditugu, emakumeok zapalduta gaude, ezin gara pertsona bezala garatu…dena mierda berdina da!!!dena dirua da!!!dena zapalkuntza da!!!sistema honek ez digu ezer ez ematen eta lokartuta bizitzera eramaten gaitu zapaltzen gaituen bitartean!!

Soilik gure artean antolatzen eta iraultzaren bidean borrokatzen esnatuko gara. martxoko iraultzan gure begiradak berriz aurkitzeko irrikan gaude!!!eta horretarako antolatu behar gara…animatu eta esnatu.

Hurrengo asanbladak:

otsaialak 13 (18.30etan gasteizko gaztetxean)
otsailak 20 (18.30etan gasteizko gaztetxean)
otsailak 27 (18.30etan gasteizko gaztetxean)

+ Injustizia da arazo, ez gazteria

+ Gasteizko  gazte mugimendua

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s