Home

Saretik

Uk berri , Algortako Herrira

Algortako herritarrak

anjel-agur-eta-ohoreAtzo iluntzean, 800 lagun baino gehiago batu ginen Anjel Figueroaren heriotza salatu eta preso politiko gaixoak orain aska ditzatela aldarrikatzeko.

Hona hemen irakurritako idatzia:

Agur eta Ohore, Anjel!

Minak eta amorruak batu gaitu gaurkoan hemen. Gure herrikide Anjel Figueroa preso politiko gaixoa atzo zendu zen etxean espetxeratze arindu egoeran, 41 urte baino ez zituela.

Lehenik eta behin doluminak eta elkartasun guztia adierazi nahi diegu bere senide, lagun eta hurbilekoei.

Internazionalista zen Anjel. Beste herri batzuetan egonda sakonago ezagutzea tokatu izan zaigu. Adibidez, Argentinan egonda diasporako kideek egindako presoei gutunkada batean, han zegoen eta erreferentziaz ezagutzen zuen beste algortar baten eskuetan, hamarna gutun artean, Anjelena jauzi zenean. Gutunaren azalean, Aixerrotako labarra, landak… Edota Kuban ibili zenean euskal brigada internazionalista batean.

Auzolanaren defendatzaile sutsua zen ere, gure Anjel. Sarritan entzun diogu sasoi bateko Euskal Herriko auzolana hura, asanblearioa, hitza guztiei zabalik, lana denon artean egitekoa…

Anjel zirikatzaile eta ironikoa zen. “Kartzelero” deitu zion kartzelero bateri, auzitara jo eta irabazi egin zuen, etsaiaren terrenoan ere “kartzelero” deitzeko eskubidea. Hortik aurrera esaten omen zion “ez baduzu nahi kartzelero deitzerik utzi zure kartzelan lan egiteari”.

Txikiaren maitale eta erreibindikatzailea zen Anjel. Kalera ateratako bere lanetako batean, mugimendu independentistaren hausnarketa kritikoa egiten zuen, hirietan ematen diren harremanak oso zailak zirela eta benetako iraultza bat egiteko. Herri txikietatik hasi beharra zegoela esan egin zuen, batean edo bestean.

Militantea zen Anjel. Gorputz eta arimez. Horregatik hartu zuen hartu zuen konpromisoa. Militanteok ditugu, gure ibilian irabazi eta galerak, garaipenak eta derrotak, kolektiboak eta indibidualak. Baina, bene-benetan, bere errotik sentitzen zuen, pentsatzen zuen itotzen gaituen gizarte hau aldatu eta libre, euskaldun, sozialista bat eraiki beharrean gaudela.

Bakarrik sentitu omen izan da Anjel, azken sasoietan. Hala esan dosku familiak, eta hala esan omen du berak ere. Ikas dezagun horretatik, babes dezagun gure burua, maita gaitezen beharra dugunean, hitz egin dezagun, tartea hartu beste barik egoteko, filosofatzeko, batera izateko, kide sentitzeko.

Ez dugu ahaztu behar heriotza hau espetxe politika hiltzaile baten ondorio zuzena dela. Bere amama hil zuen espetxe politikaren ankerkeria berak areagotu zuen Anjelen gaixotasuna, zoritxarrez denok bildu gaituen egoerara eraman duen arte.Betira arte Anjel. Maite zaitugu.

Algortako herritar talde batek deitu zuen atzoko kontzentrazioa eta aurreko adierazpena plazaratu zuen

anjel-figueroa

15 thoughts on “Anjel Figueroa gogoan zaitugu

  1. Bakarrik sentitu omen izan da Anjel, azken sasoietan

    Asko gara estrategia berriaren aplikazioaren ondorioz berbera sentitzen dugunok.

    Ez dugu ezker abertzale monolitikorik nahi.

      • Zerikusi guztia dauka. Bere heriotza exenplu garbi bat izan da. Garan noticia de sucesos zirudien heriotza eta ezker abertzalearen estruktura baztuen babesa oso kaxkarra izan da.

        • Hanka sartzen ari zara, baina beno, ez dut gehiago hitzegi nahi kasu honi buruz. Bakoitzak bere ondorioak atera ditzala. Amaiera ematen diot nire partehartzeari post honetan.

  2. Ba ez zaitezte hain bakarrik sentitu, atera kalera, manifetara, kontzetretara, tabernetara… makina bat gara estrategia berriarekin bat egiten ez dugunok. Berba eginez gure artean animatuko gara eta kimu berriak landatuko ditugu.

    Gudari herria zurekin!

    • makina gehiago gara estrategia honekin egiten dugunok. Betiko ezker abertzalea, ikuspuntu berriarekin. El que tarde o temprano veamos todxs. Irabazteko jaio ginen! ez erresistitzeko. Aurrera Euskal Herria, Gora ezker abertzalea! con sus aciertos y desaciertos

      • bai, zuzendaritza politikoa,palmeroak eta betiko ETAren aurkakoak
        Ez fidatu askoz gehiago zaretela nahiz ta Gara kontrolatu.

  3. Ikusi besterik ez dago Angel eta bere familiak bizitakoa 20 urtez bide zaharra baloratzeko orduan.
    Nahiago herriko hainbeste gazte berriro hori bera bizitzea ?
    Nik ez dut nahi nire seme-alabentzako ezta inorentzat ere.

    Bizitakoa ikusi eta batez ere ez bizitakoa 21 urte bete zituenetik.
    Emaitzak aztertu ere.
    Ez dut ulertzen hasi berri den bidearen kontra egitea aurrekoa baloratu gabe.

  4. Nik ere ez dut sufritu nahi, ezta maite ditudanak ere. Ez dut berriro beldurra sentitu nahi, baina, aizu, zer esan nahi duzu? Egungo estrategiarekin ez dela Estatuaren errepresioa izango? Horrela bada esan nahi du ez diogula inolako kalterik egiten, ez garela inolaz ere independentzia eta sozialismora hurbiltzen. Bestela, sufriaraziko gaituzte, inolako zalantzarik gabe. Estatuaren errepresio horrek sortutako sufrimendua arrazoia izango zen borroka uzteko? Zure iruzkinaren arabera badirudi baietz. Beraz, zure iritziz hobe ez borrokatzea benetan, Estatuaren eta bere alderdi politikoen errepresioa ez jasotzeko.

    Beste aldetik, zure diskurtsoa batez ere Aralar eta EAJk erabiltzen zuteneko oso antzekoa da: “gazteak kartzelara daramatzazue”, “presoak askatzeko borroka armatua amaitu behar da” eta abar. Ziur nago Anjelek zuk esandakoarekin nazka sentituko zuela; bere borondatez egindakoa eta bizi izandakoa erabilita berak aukeratutako borroka moldea kritikatzeko. Azken finean zure argudioak Estatuaren errepresioaren baliagarritasunaren baieztapena baino ez da: “hobe ez egitea mina Estatuari berak mina egingo digulako”

    Anjelek aukeratuko bidea “bide zaharra” deitzen diozu, tira, zahartasuna eta berritasunarena oso erlatiboa izan daiteke, baina “Ezker abertzalea zibil eta zabal”arena edota Euskadiko Ezkerra eta PCEk egindako bideak ez ziren oso berriak izan ere. Hori bai, ez zuten Estatuaren indarkeria sufritu.

    • Larrea :

      Azken 20 urteetako balantzea egin : sufrimenduak eta lorpenak.

      Independentzia eta sozialismotik hurbilago gaude ?
      Baietz erantzuten badidazu biziki eskertuko nizuke argumentoak ematea. Ea nik ere ikusten dudan.
      Eskertuko nizun ere ez esatea Anjel Figueroak nire iritziaz zer pentsatuko zuen.
      Aspalditik elkar ezagutzen genuen.
      Herrerako de la Mancha martxan izandako elkarrizketa dut buruan atzo izan balitz bezala.
      Beraz , ez dut behar zure burutazioa bere pentsamenuaz pertsona ezaguna zelako.

      Eta ez irakurri idatzi ez dudana.
      Oso erreza da eta doa inora.

      Besarkada bat

      • Benetan uste al duzu ETAren militantziak pentsatzen duela bere bidea ez duela ezertarako balio?.

        Oker zaude.

  5. Ezezagunari :

    Nik ezin dut hori esan.
    Hori esatea inozokeri galanta izango litzateke.

    ETAn milaka pertsonak izan dira.
    Beraz , iritzi ezberdinak izango dira. Eta guztiz kontrajarriak direnan ere , noski.
    Nire inguruan horrela izaten ari da antzinetik.

    Bukatzen dut hau.
    Bestela hamaigabe izan daiteke esan ez denari erantzutea.

    Angel gogoan , euskal herritarrok gogoan.

  6. Zur eta Lur:

    Arrazoia duzu, ez nuen Anjel zuzenean ezagutzen eta egia da mota guztietako iritziak daudela milaka eta milaka izan diren preso eta era guztietako errepresaliatuen artean, baina oso gutxi izango dira estrategia politiko-militarra errefusatzeko haiek pairatutakoa erabiltzen dutena. Oraino Aralar, EAJ, eta enparauak ziren preso eta haien familien sufrimenduarena, erabiltzen zutena estrategiaren aurka, Estatuaren bortizkeria errepresaliatuen eta ezker abertzalearen ardura bilakatuz. Orain berriz, ezker abertzalearen diskurtso ofizialaren zati bilakatu dela dirudi. Garai “berriak”.

    Independentzia eta sozialismoa ez ditugu lortu egia da, eta horretaz gain asko sufritu dugu; hori da zure irizpide nagusia ondorioztatzeko oraino porrot egin dugula.

    Nik beste irizpide batzuk erabiltzen ditut: gure inguruan eta Europa osoan dauden gurearen antzeko borrokak eta egoerak alderatzen ditut. Eta gurea izan da, Irlandakoarekin batera, desberdintasun handiz erreferentzialena eta indartsuena, antolaketa eta mobilizaziorik handiena lortu dituena eta neurri logiko berean Estatuen aldetik erantzun gogorrena jaso duena. Lagun batek esaten dit gu “desberdinak garelako” izan dela guzti hori. Nik ez dut sinisten ikuspen genetiko horretan eta uste dut borroka molde guztien arteko erabilpen (gutxi gorabehera) egokiagatik izan dela. Eta argi dago zein den inguruko borroka horiekin geneukan desberdintasunik nagusiena; zuk soilik sufrimenduarekin identifikatzen duzuna. Eta gure sufrimendua edo porrot pertsonala teoria politikoa bilakatzen dugunean, akabo.

    Esango dizut nola ikusten dudan; aurreko estrategiarekin zaila zen independentzia eta sozialismoa lortzea, egungoarekin berriz, ezinezkoa. Baina horri esker, egungo estrategiak Estatuari inolako kalterik ezin egiteari esker, ez gara sufrituko; zure iruzkinaren diskurtsoaren logika jarraituz, “arrakasta”ren froga izango dena.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s