Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea:  Alizia Lurralde Miresgarria Eraikitzen

eh-ama

(cas) [ Leer tradución >>> ]

Ez dakit nondik hasi, eta esan nahi dudana argi dudan arren ez dakit hori azaltzen asmatuko ote dudan.

Mundua emakume zoragarriz beterik dago, baina nik gureak izan nahi ditut hizpide, gure amak, amatxiak, amattoak, amonak, amumak, amatxuak, … Euskal Herriko emakumeak.

Oso aipatua da lur hauetako matriarkatua, hitzak soberan dira horietako baten alboan zaudelarik.
Emakume horiek dira Euskal Herria, panfleto eta hitzaldi politikoez gain.

Haiek gu garena egin gaituzte, sinesten duguna sinetsarazi digute… maite dugunaren alde borrokatzen irakatsi digute… haiek, beti lagun.

Haien ustez betiko ume izango gaituztenak, gauzak okertzen direnean haien besoetara bueltatzen gara. Gauak ilunak eta luzeak direnean eta edozein zaratak izutzen zaituenean magalean babesten zaituztena. Zure begietan ikara nabaritzean esaten dizutenak: Egon lasai, onerako zein txarrerako naukazu. Dohain bat den samurtasuna. Zurea hartzen duen esku horren beroa, ez dagoenean ere igartzen duzuna.

Txakur handiegirik edota kartzel urrutiegirik ezagutzen ez duena.

Horiek, beti libreak izan direnak, zeren eta isilarazteko ahalegin guztien gainetik hezi egin baikaituzte arauak eta debekuak gaindituz.

Izan liteke horietako asko ez jakitea ezer politika jokuaz, baina ez dute behar. Haiek bakarrik duten maitasunaz erakutsi digute gurea errespetatzen, defendatzen eta elkarbanatzen. Haien begietan ikusten den harrotasunak dena esaten du.

Semealabak 40 minutuz ikusteko zain dagoen amaren maitasun hori. Haiek bakarrik duten duintasuna…
Semealaba bat ez ezik, ehunka ere preso dituen ama hori…

Edota herri txiki eta urrun batean, berak jakin gabe Euskal Herria izateaz ardura duena, bera baita Euskal Herria.

Horiek guztiek merezi dute gure omenaldirik handiena. Daudenean eta fisikoki ez egon arren gure barnean dirautenak.

Eskerrik asko bihotz bihotzez.

One thought on “Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak…

  1. GU SORTU GINEN ENBOR BERETIK SORTUKO DIRA BESTEAK…

    No se muy bien como empezar, y aunque se lo que quiero decir no se si seré capaz de expresarlo.

    El mundo esta lleno de mujeres increíbles, pero yo quiero hablar de las nuestras, de nuestras amas, amatxis, amatxos, amomas, amamas, amatxus… las mujeres de Euskal Herria.

    Mucho se habla del matriarcado en estas tierras, sobran las palabras cuando estas junto a una de ellas, mujeres fuertes y sensibles. Esas mujeres son Euskal Herria, mas allá de panfletos y discursos políticos.

    Ellas han hecho de nosotrxs lo que somos, nos han hecho creer en lo que creemos… ellas nos han enseñado a luchar por lo que amamos. .. ellas, siempre complices.

    Esas mujeres para las que nunca dejaremos de ser niñxs. Los brazos a los que volvemos cuando las cosas se ponen difíciles. A las que regresamos cuando las noches son muy largas y cualquier ruido te levanta de la cama… Ellas, que ante tu mirada asustada te dicen: egon lasai, estamos a las buenas y a las malas. Esa ternura que es un don. Esa mano que coge la tuya y que sientes aun cuando no esta.

    Esas mujeres para las que no hay madero demasiado grande, para las que no hay cárcel demasiado alejada.

    Ellas, las que siempre han sido libres, porque pese a todos los intentos por callarlas nos han educado saltándose muchas veces normas y prohibiciones…

    Puede que muchas de ellas no sepan nada del juego de la política, pero no hace falta. Nos han enseñado a respetar lo nuestro, a defenderlo y a transmitirlo, con ese cariño que solo ellas saben. La aportación en sus ojos lo dice todo.

    Ese amor con el que una ama espera los 40 minutos de visita con su hijx… Esa dignidad que solo ellas tienen… Esa ama que no tiene a un/una hijx presx… tiene cientos.

    O esa amatxi de algún pueblo escondido que sin saberlo es responsable que Euskal Herria sea una realidad… porque es Euskal Herria en si misma.

    Todas estas mujeres se merecen el mayor de nuestros homenajes. Las que están… y las que no estando físicamente, siguen formando parte de cada unx de nosotrxs.

    Eskerrik asko bihotz bihotzez.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s