Home

Saretik

A lo largo de los últimos años los ataques contra los militantes independentistas de EuskalHerria han sido constantes. La militancia política ha sido considerada delito y hemos sido cientos los jóvenes encarcelados lejos de nuestros hogares. ¡Pero esto se ha acabado! Como ya demostraron en Donosti y Ondarru, no estamos dispuestas a permitir más detenciones.

Es una ley injusta quien nos ha sentado aquí. Nosotras, Luis, Xabier, Maider y Aritz, junto a Mikel, que todavía sigue preso, fuimos condenadas por la Audiencia Nacional a 6 años de prisión por nuestra militancia política, acusadas de pertenecer a Segi o Ekin. El próximo 3 de julio, el Tribunal Supremo estudiará el caso, y decidirá si anular o ratificar la condena.

Es por ello que queremos decirles alto y claro a los poderes del Estado que ha llegado el momento de dejar sin efecto estas sentencias y que no les queda más opción que garantizar las libertades ideológicas y políticas. Son muchos los agentes sociales que nos han mostrado su apoyo, y desde aquí queremos agradecerles el compromiso adquirido en este caso. Sin embargo, muchos otros todavía no han movido ni un solo dedo. A vosotros os queremos recordar que con esta actitud protegéis y alargáis esta injusticia. Sois cómplices de esta estrategia de sufrimiento y venganza. Este juicio es una consecuencia directa del conflicto político que ha vivido EuskalHerria. La sentencia que castiga jóvenes por hacer política va en contra de la paz y la resolución y sois vosotros los responsables de ello.

Hoy somos nosotras las que estamos aquí sentadas, pero somos más de 200 las vascas y vascos amenazados con entrar a prisión en los próximos meses. Ante esto, queremos dejar claro que no aceptamos estos juicios políticos y que no aceptaremos ninguna otra resolución que no sea la de la absolución. Lo hemos repetido una y otra vez; no es época de llenar las cárceles, sino de vaciarlas. No es momento de recortar derechos civiles y sociales, sino de profundizar en la normalización política. Y es la absolución la única sentencia que puede hacer una aportación positiva a la resolución política. No aceptaremos otra. Muchas nos hemos juntado en este camino, pero todavía quedan muchas más. Es el momento de actuar lejos de los intereses económicos y partidistas. Está en juego el futuro de un pueblo, y para crear un futuro sin persecuciones políticas todas las partes deben realizar aportaciones.

Hace semanas que comenzamos a realizar asambleas informativas en Iruñerria, y desde entonces hemos puesto en marcha diversos grupos de trabajo. Con el fin de mostrar nuestro rechazo a este juicio político y para sumar apoyos a las encausadas hemos realizado un manifesto. También hemos puesto en marcha una amplia dinámica de contactos con agentes políticos, sindicales y sociales de Nafarroa. Y de aquí en adelante vamos a crear el muro popular, con agentes, familiares, amigos y el resto de ciudadanos.

Por y para ello, os necesitamos a todas y cada uno de vosotras. Te queremos invitar a venir aquí, a la Plaza del Castillo el próximo 22 de junio. Ese día escenificaremos por primera vez el muro popular que formamos. Es algo que debemos construir entre todas, aportando cada una lo que pueda y quiera, con el fin de crear un gran muro popular. Entre todas debemos decirles a los Estados francés y español que la época de detenciones, incomunicación y tortura ha pasado, y que si siguen dando pasos en dirección opuesta a la resolución del conflicto, se encontrarán de frente con un pueblo digno.

Ven el día 22 a la Plaza del Castillo. Zu zara herriharresia!

herri-harresia-nafarroan

Nafar harresia antolatzen ari gara

Azken urteotan euskal militante independentisten aurkako erasoek ez dute etenik izan. Militantzia politikoa delitutzat hartu da Euskal Herrian, eta ehunka gazte izan gara etxetik urrun espetxeratuak. Baina aski da! Donostian eta Ondarrun erakutsi genuen bezala, orain Iruñerrian ez gaude atxiloketa gehiago onartzeko prest.

Lege injustu batek eseri gaitu hemen. Gu, Luis, Xabier, Maider, eta Aritz, oraindik ere espetxean preso duten Mikelekin batera, gure militantzia politikoagatik 6 urteko kartzela zigorra betetzera kondenatu gintuen Auzitegi Nazionalak, Segi eta Ekin erakundeetako kide izatea leporatuta. Datorren uztailaren 3an, Auzitegi Gorenak ebazpen hau aztertuko du eta orduan, kondena hau berretsi edo ezer ezean gera daiteke.

Hau dela eta, Estatuko botereei ozen esan nahi diegu iritsi zaiela sententzia hauek bertan behera uzteko unea, eta askatasun ideologiko eta politikoak bermatzea beste aukerarik ez dutela. Jendarte eragile askok erakutsi digute orain arte haien babesa eta hemendik zuzenean eskertu nahi genieke gai honen aurrean hartutako konpromisoa. Hala ere, beste asko dira oraindik ere kasu hauen inguruan hatz bakar bat mugitu ez dutenak. Hauei, jarrera honekin, injustizia hau babestu eta luzatu egiten duzuela esan nahi dizuegu. Sufrimendu eta mendeku estrategiaren konplize zuzenak zarete. Auzi hau Euskal Herriak bizi izan duen gatazka politikoaren emaitza da. Politika egiteagatik gazteak zigortzen dituen sententziak  bake eta konponbidearen aurka egiten du zuzen, eta zuek zarete ekintza guzti hauen babesle.

Gaur gu gara, baina datozen hilabeteetarako beste 200 euskal herritar baino gehiago  daude espetxera sartzeko mehatxuarekin. Honen aurrean, argi utzi nahi dugu ez ditugula epai politiko hauek onartzen, eta ez dugula absoluzioa ez den beste ezer onartuko. Behin eta berriro esan dugu, ez da espetxeak betetzeko garaia, horiek hustekoa baizik. Ez da eskubide zibil eta politikoak urratzeko momentua, normalizazio politikoan sakontzeko momentua baizik. Eta absoluzioa da konponbide politikoari ekarpen positiboa egingo dion ebazpen bakarra. Ez dugu bestelako epairik onartuko. Bidean hamaika elkartu gara, baina oraindik asko geratzen dira. Interes partidista eta ekonomikoetatik at jokatzeko unea da. Herri baten etorkizuna dago jokoan, jazarpen politikorik gabeko etorkizuna eraikitzeko bidean alde guztiek ekarpenak egin behar dituzte.

Aste batzuk dira Iruñerrian batzar informatiboak egiten hasi ginenetik, eta ordutik aurrera lantalde ezberdinak martxan jarri ditugu. Epaiketa politiko hauen aurrean desadostasuna agertu eta auzipetuekiko babesak batzeko manifestu bat egina dugu eta harreman dinamika zabala burutzen ari gara Nafarroako eragile politiko, sindikal eta sozialekin. Eta hemendik aurrera herri harresia osatzen hastera goaz, eragile zein senide, lagun eta gainerako herritarrekin batera.

Horregatik eta horretarako, zuetako bakoitzaren beharra daukagu. Ekainaren 22an Gaztelu enparantzara hurbiltzera gonbidatu nahi zaitugu. Bertan lehen aldiz irudikatuko dugu nafar harresia. Denon artean eraiki beharreko zerbait da, bakoitzak nahi eta ahal duen moduan herri harresia sortuko duen harria jarri beharra du, guztion artean herri harresi indartsu bat sortze aldera. Gizarte guztiaren inplikazioa eta parte-hartzea ezinbestekoa da, guztiok hartu behar ditugu ardurak prozesu honetan. Herri bat gara, eta herri guztiaren beharra daukagu, herri bezala indartsu agertu eta haien lege injustuek prozesu hau ez dutela etengo argi uzteko.

Herriak du hitza, eta denon artean esan behar diegu Estatu espainiar eta frantsesei bukatu direla atxiloketa, inkomunikazio eta tortura garaiak, eta konponbidearen kontra pausoak ematen jarraitzen badute, herri bat topatuko dutela aurrean.

Etor zaitez ekainaren 22an Gaztelu enparantzara. ZU ZARA HERRI HARRESIA!

One thought on “Estamos organizando el muro popular navarro

  1. Pingback-a: Iruñeko Herri Harresia | Borroka Garaia da!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s