Home

1969ko ekainak 28ko matxinada. Borroka gehiago eta karroza gutxiago

Ekainak 28 borrokarako eguna

Stonewall-eko matxinadaren 44. urtemuga betetzen da 2013ko ekainak 28 honetan. Sexu askapen mugimenduak Euskal Herriratu zenetik 36 urte. Denbora honetan, mugimenduak teoria eta praxi berriak eta berritzaileak erabili ditu mundu zabalean, 1969ko gau horietan hasi zena bukatzeko asmoz. Urte guzti hauetan ere, errepresioa pairatzen jarraitu dugu gure gorputzen, sexualitateen, generoen eta gure bizitzeko moduen kontra, baita XXI. mendeko “demokrazietan” ere.

Erlijioa eta eliza kristaua konkretuki, estatuen aparatuak, hezkuntza sistema, medikuntza, gure bizitzen binarisazioa eta psikiatrisazioa, espetxeetako egoera, kapitalismoak dakarkigun prekarizazioa, eskuin muturreko medioen kriminalizazioa edota faxismoaren mehatxuak dira, oraindik ere, iraultza sexualaren alde ekiteko arrazoiak.

Gazteoi, jendartearen etorkizunean erabakiak hartzeko aukerak sistematikoki ukatzen dizkigutenean, eta infantilizazioaren bidez erabakitzeko gaitasuna desaktibatzea bilatzen dutenean, inoiz baino beharrezkoa dugu tresna propio baten egituraketa.

Errealitate hori aintzat hartuta, Euskal Herriko gazteoi, euren eskualdeetan asanblada autonomoak eratzeko deia luzatu nahi diegu, eta bakoitzaren nahiak eta beharrak proiektu indarberritu batean islatuak izan daitezen lan egin dezaten.

Azkenik, munduan zehar egoera latzean dauden sexu askapenerako mugimenduko kideak gogora ekarri nahi ditugu, bereziki Errusian eta Grezian eraso pogromistak jasaten dituzten kideei; estatuaren eskutik lehenak, eta eskuin muturreko alderdi politikoetatik bigarrenak.

Euskal Herrian egun horretan izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu, iraultzaz gozatzea gure esku dagoelako!

Ekainak 28, denok kalera!
Antolaketan salto!

Gaztehgam

+ Disidentzia sexuala gara eta beraien legeen gainetik gaude!

—————

Bilboko Ekainaren 28ko Koordinadoraren Manifestua

Lagunok:

Ezagutzen dugun eta bizi garen gizartea orain mende asko sortu zen; klase menderatzaile batean oinarrituta sortu ere. Klase menderatzaile hori iraunkorra izan da, eta gure gorputzak, bizimoduak eta pertsonen arteko harremanak ulertzeko moduak nolakoak izan behar ziren erabakitzeko gaitasuna izan du, afektuaren eremuetan ez ezik, baita ekonomiaren, kulturaren edota hekuntzarenetan ere.

Gizarte horrek haren interesen menpe eduki gaitu -askatasunaz, ongizateaz eta bedintasunaz gezurrak esanez-, eta elitearen onurarako baino ez den sistema produktiboan sartu. Errealitate hori haien aberastasuna da; eta gure porrota: porrot ekonomikoa eta porrot soziala; gure askatasuna eta gure eskubideak mugatzen dituen egitura.

Gure eskubideak geureak direlako, eta ez diogu inori azalpenik eman behar. Gure eskubideak ezin dira mugatu; ezta eman ere, lismona bailiran. Ezin dira etengabe eztabaidan eta kolokan jarri.
Aipatu berri ditugun eskubide hauek Sexu-Eskubideen Aitorpenean eta Yogyakartako Printzipioetan daude jasota. Deklarazio horiek ez dira oso ezagunak, ezta gure artean ere, gu geu izan arren eurak betetzean interesatuenak.

Sexu-Eskubideak hauexek dira:

Askatasun sexualerako eskubidea.
Gorputzaren autonomia, osotasun eta segurtasun sexualetararako eskubidea.
Pribatutasun sexualerako eskubidea.
Berdintasun sexualerako eskubidea.
Plazer sexualerako eskubidea.
Emoziozko sexu-adierazpenerako eskubidea.
Sexu-elkartze askerako eskubidea.
Ugaltzeari buruzko erabakiak modu libre eta arduratsuan hartzeko eskubidea.
Ezagutza zientifikoan oinarritutako informazioa jasotzeko eskubidea.
Sexu-hezkuntza integralerako eskubidea.
Sexu-osasunaren arretarako eskubidea.

Yogyakartako 29 printzipioak ondoko hauetan laburbiltzen dira:

Gozamena, Giza Eskubideak eta Diskriminaziorik eza.
Segurtasun pertsonala.
Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak.
Adierazpen-, iritzi- eta elkartze- eskubideak.
Mugitzeko eta asiloa jasotzeko eskubidea.
Bizitza kultural eta familarrean parte hartzeko eskubidea
Giza Eskubideen defendatzaileen eskubideak
Legezko helegiteak egin ahal izateko, kalteordainetarako eta erantzukizun zibilerako eskubidea.

Har ditzagun gure eskubideak. Gureak dira; ez ditugu irabazi behar. Zabal ditzagun erlijioen, kulturen, egoera ekonomikoen eta muga ororen gainetik. Elkar babestu dezagun, eta benetako etorkizun bat eraiki, gu guztion interes eta ongizatearen menpe baino egongo ez dena.
Ohiukatu ditzagun gure gorputza, gure sexua, gure plazerra, gure harremanak eta gure askatasunak; ez baitira opari, norberarena den zerbait baizik. Disidente sexualak gara: maritxuak, bollerak, transexualak, bisexualak, intersexualak, pansexualak edo asexualak; baina, ezer baino lehen, NAHI DUGUNA GARA, GOGOAK EMATEN DIGUNA.

—————

Amigas:

La sociedad que conocemos y en la que vivimos se formó hace ya muchos siglos, sobre la base de la creación de una clase dominante que se ha perpetuado en el tiempo con capacidad de decidir sobre nuestros cuerpos, modos de vida y maneras de entender las relaciones entre individuos, sean afectivas, económicas, culturales, y/o educacionales.

Esa sociedad, haciendo uso de mentiras sobre libertad, bienestar e igualdad, ha conseguido subyugarnos, someternos a sus intereses e incorporarnos a un sistema productivo que beneficia sólo a su élite. Esta realidad, es su riqueza y nuestra ruina. Ruina económica y ruina social, un entramado que limita nuestra libertad y nuestros derechos.

Porque nuestros derechos nos pertenecen, y no tenemos que dar cuenta de ellos a nadie. Nuestros derechos no se pueden limitar, ni se pueden conceder como si fueran migajas; no pueden estar continuamente debatiéndose y rebatiéndose.

Estos derechos de que hablamos están recogidos en la Declaración de Derechos Sexuales y en los Principios de Yogyakarta, poco conocidos en general e incluso por nosotras mismas, las más interesadas en su cumplimiento.

Los derechos sexuales nos hablan de:

Derecho a la libertad sexual.
Derecho a la autonomía, integridad y seguridad sexuales del cuerpo.
Derecho a la privacidad sexual.
Derecho a la equidad sexual.
Derecho al placer sexual.
Derecho a la expresión sexual emocional.
Derecho a la libre asociación sexual.
Derecho a la toma de decisiones reproductivas, libres y responsables.
Derecho a la información basada en el conocimiento científico.
Derecho a la educación sexual integral.
Derecho a la atención de la salud sexual.

Por su parte, los 29 Principios de Yogyakarta se centran en:

Goce DDHH. y no discriminación
Seguridad humana y personal
Derechos económicos, sociales y culturales
Derechos de expresión, opinión y asociación
Libertad de movimiento y a recibir asilo
Derecho a participar en la vida cultural y familiar
Derechos de los defensores de DD.HH.
Derecho recursos legales y reparaciones y la responsabilidad penal

Tomemos nuestros derechos, que son nuestros y no nos los tenemos que ganar y abrámoslos por encima de religiones, culturas, situaciones económicas y limitaciones. Protejámonos las unas a las otras y construyamos un futuro real que sólo esté sometido a los interesas y al bienestar de todas nosotras.

Gritemos nuestro cuerpo, nuestro sexo, nuestro placer, nuestros vínculos y nuestras libertades, porque no son un regalo sino tan sólo algo propio de cada una. Somos disidentes sexuales. Somos maricas, bolleras, transexuales, bisexuales, intersexuales, pansexuales o asexuales, pero ante todo SOMOS LO QUE NOS DA LA GANA.

One thought on “Ekainak 28 borrokarako eguna

  1. Pingback-a: La Sexo-Género Diversidad: de Stonewall Inn (1969) a Caracas (2018) – Alianza Sexo-Género Diversa Revolucionaria (ASGDRe)

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s