Home

Hoy declaran nuestros Billy el Niño y eso es una vergüenza

Ateak ireki

Los jóvenes independentistas que están siendo juzgados en la Audiencia Nacional española han denunciado la utilización de la tortura en el Estado español como método para lograr autoinculpaciones que luego serán utilizadas como prueba para condenarles a años de prisión. Han solicitado no estar presentes durante la sesión en la que declararán los policías a lo que acusan de haberles torturado y han abandonado la sala.

40 gazte auzipetuen gutuna:

Malkoak, barne minak eta ezinak hartu gintuen pasa den astean Espainiako Auzitegi Nazionalean Poliziak eta Guardia Zibilak egin zizkigun torturen berri eman behar izan genuenean. Gure hitza ez da tortura salaketa horien oinarri bakarra izango. Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisarioaren Bulegoaren Istanbul Protokoloaren araberako froga perizialak aurkeztuko ditugu.. Gainera, agerikoa da torturarik ez balitz gure burua ez genuela errudun joko eta are gutxiago gure lagunak salatuko. 2009ko azaroan atxilotu gintuztenetatik 30ek sufritu genuen tortura gure azalean.

Datorren ostegunean gu torturatu gintuztenek deklaratuko dute Espainiako Salbuespen auzitegi horretan. Izugarrikeria iruditzen zaigu gure tortura salaketak oraindik argitu ez direnean torturatzaileen hitza auzitegi batean entzun ahal izateari. Baina are izugarrikeria nabarmenagoa da tortura ekiditeko nazioarteko arauak betetzen ez dituen Espainian torturatzaileen hitzak balioa izatea. Onartezina da torturak zigorgabetasun osoan jarraitzen duen bitartean bera burutzen duten poliziek auzitegi batean Zuzenbide Estatuaren izenean deklaratzea. Ezin dugu onartu.

Orain 40 urte arte Espainiako Estatuan izandako torturen argipenean Argentinako auzitegi batek eman behar izan du urratsa eta aztoratu dira espainiar hedabideak horregatik. Aldi berean, gure testigantza ematen ari garelarik, ordea, beste alde batera dira gehienak… 40 urte itxaron behar al ditugu azken hiru hamarkadetan torturatu gaituzten milaka euskal herritarron egia ikertu, aztertu eta zigortu dadin?

Estrasburgeko Giza Eskubideen Auzitegiak aste honetan berretsi du 197/2006 doktrina legez kanpokoa dela. Auzitegi horrek berak ere esan du Espainiak ez dituela torturak ikertzen. Espainiak ez du tortura ekiditeko gutxieneko neurririk betetzen, ez ditu torturak ikertzen, ikertzen dituen kasuetan artxibatu egiten ditu kasuak gehienetan, eta zigorrak direnetan indultua ematen die Espainiako Gobernuak. Torturaren zigorgabetasunerako babes katea da hori: inkomunikazioa poliziak torturatu ahal dezan, ikerketa eza edo ikerketa ahulak auzitegien aldetik zigorrik izan ez dadin, eta Gobernuaren indultuak ezkutatu ezin diren kasuetan torturatzaileek zigorrik bete behar izan ez dezaten.

Babes kate horrek erakusten digu torturatu gintuztenak ez direla soilik ostegunetik aurrera deklaratuko duten ilea atzeraka gominaz zuen potolo hura, 1,80 inguru zuen azal iluneko ile motzeko hura edo rastak zituen gaztea… Torturatu gintuena Estatua da, eta horregatik eraiki dute torturaren inguruko babes kate hori, tortura Estatu erabakia delako, eta bera etetea ere hala izango da.

Ezin dugu onartu 2013ko urrian gure militantziagatik gutxienez 6 urteko espetxe zigorra ezarri nahi diguten epaiketa batean torturatzaileen zigorgabetasuna. Guk, torturatuok, torturatzaileak entzun behar al ditugu gure aurkako akusazioak botaz? Guk, torturatuok, onartu behar al dugu torturatzaileen zigorgabetasuna babesten duen epaitegi baten pasibotasuna?

Estatuaren biolentzia gure azalean sufritu dugun arren, Euskal Herrian ireki den aro berriaren alde gogor ari gara lanean gu ere, konponbidearen mesedean behar diren urrats denak emanez, baina biolentzia batzuen berri zehatz-mehatz ematen den bitartean, beste batzuk ezkutuan eta Estatu aparatuek, eta anparauek, babestuta jarraitzen dute.

Tortura kasu guztiak ikertu behar dituzte, tortura posible izan ez dadin nazioarteko arauak bete behar ditu Espainiak… eta hala ez den bitartean guk ez dugu onartuko gure torturatzaileen adierazpenik epaitegian. Hori da ostegunean izango dugun jarrera.

Torturatzaileen zigorgabetasunaren aurrean

topatu.info

Gaur eta hurrengo asteazkenean (urriak 30) poliziek deklaratuko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean 26/11 sumarioko gazteen epaiketan. Inkomunikazio aldian torturatu zituzten poliziek, alegia. Defentsaren eskaera onartu du epaileak eta, lehen aldiz, auzipetuak ez dira aretoan egon beharko deklarazioak entzuten. Auzipetuek adierazi dute erabaki horrekin torturatuak izan zirela onartzen dutela nolabait. Hori horrela izanda, instrukzio guztia bertan behera utzi beharko luketela ohartarazi dute.

Kalean zein sarean, egoera hori salatzera deitu dute. Twitterren, esaterako, #StopTortura traola erabiltzeko proposamena egin dute.

————————————-

+ Torturas. Torture in the Basque Country

+ España: Criminales de guerra y crímenes de lesa humanidad

————————————-

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s