Home

zergatik

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: I. Larrea

Sekulako ezuste politikoa izan zitzaigun joandako ostirala 10 EAJ, EH Bildu, Geroa Bai, LAB eta ELAk hurrengo egunerako manifestazio dei bateratua ezagutzera eman zutenean. Aurreko egunetan gertatutakoak ez zuen iradokitzen halako zerbait gerta zitekeenik.

Batetik asteazkena 8a EAJk bere beso armatua bidali zuen Bilbora Guardia Zibilari laguntza ematera zortzi abokatuen atxiloketak gauzatzen, eta beti bezala gogoz oldartu ziren abokatuei haien elkartasuna agertzen zietenen aurka. Bestetik Eusko Jaurlaritzaren prentsa ohar lotsagarria ohitura bilakatutako estilo kolaboratzailean zihoan:

“..espera que esta operación esté «plenamente justificada en un momento en el que en Euskadi se está viviendo un nuevo tiempo, en un proceso complejo de construcción de paz, ilusión y esperanza».

Azken hamarkadetan ohikoa bilakatu diren aurrekari horietatik sortu zen gehienon harridura deialdi bateratu horren berri izan genuenean. Zer dela eta aldaketa hori? Nola izan da posiblea?

EPPKren Agiria.

eppkBaina larunbata 11ko manifaren deialdi bateratuan amaitu zen gertaeren katearen lehenengo urratsa 2013ko abenduaren 28an kokatu genezake, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak bere azken erabakia plazaratu zuen egunean hain zuzen ere. Egun horretan hamarkada luzeetan espainolismoak eta autonomismoak euskal preso politikoen aurkako borrokan historikoki jarritako xantaia eta exijentzia politikoak publikoki onartu zituen EPPKk, urte luze eta gogorretan Ezker Abertzaleak borrokatu eta errefusatu zituenak.

Ustezko errealismoari buruzko balorazio baikorrak berehala hasi ziren heltzen, bai espainolismotik bai autonomismotik, “ez da nahiko” gehigarriarekin noski:

PSOE: “PSE-EEk aurrerapauso garrantzitsutzat jo du”

PP: ‘ETAko presoek atzerapenarekin onartu dute Gobernu honekin ez dagoela lasterbiderik’

EAJ: “Presoen kolektiboak errealitate ariketa egin du eta orain presoei dagokie aurrerapausuak ematea”, ziurtatu du Egibarrek.

Gauzak horrela ikusteko zegoen Espainiaren eskuin muturreko Gobernuak nolako erantzun praktikoa emango zuen eskuratu zuen lorpen politiko eta historiko honen aurrean. Haien legeak bete baino ez zuten egin behar. Noski, aldatu, gogortu eta ad hoc asmatutako azken orduko baldintza berriak sortzen iaioak dira baina lehenago edo beranduago bete beharko dituzte haien legeak.

Lehenengo ustekabea: atxiloketak

Espainiako Erreinuaren ohitura politiko bitxiak ezagutzeak ez gintuen harritu beharko baina PPren Gobernuaren lehenengo erantzunak aho bete hortz uztea lortu zuen azkenean; EPPKren 8 abokatu atxilotu zuten Bilbon, teorian EPPKren eztabaida eta erabakia hartzen lagundu omen zutenak. Autonomismo eta espainolismoaren sektore batzuen artean ere nahasmena sortu zuen ekintza armatu honek: baina zertara dator kolpe hau nahi genuen helburu politikoa jada lortu badugu? Zer demontre gertatzen zen?

Eta hemen hasten dira galderak: zer lortu nahi zuen erregimen espainiarrak jokaera, itxuraz, ulertezin honekin?

Gako batzuk

Zentzu horretan interesgarri iruditu zitzaidan irakurritako iritzi pare bat; batetik Garan Iñaki Iriondo erreferentzialak idatzitakoa eta bestetik EAJk bere agirian esandakoa.

Osteguna 9an oso zutabe laburrean honako hau azpimarratzen zuen Iñaki Iriondok:

“…Pese a ser una tentación fácil, el paso dado ayer por el Gobierno español tampoco puede entenderse como un golpe propagandístico que pretenda contentar a los sectores más ultras de la derecha y a determinadas asociaciones de víctimas. Ni siquiera es una cortina de humo…

…La única lógica de este sinsentido es la misma que impulsó a Alfredo Pérez Rubalcaba a ordenar la detención de Arnaldo Otegi, Rafa Díez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodríguez y Miren Zabaleta: fracturar la apuesta política de la izquierda abertzale. Desde entonces la obsesión de los gobiernos españoles, incapaces de parar la marea, ha sido tratar de conseguir una escisión en el independentismo. En estos cuatro años largos no lo han conseguido y sus golpes son cada vez más torpes; más estúpidos a los ojos de más personas. De hecho, cuanto más ilógicos parecen, mayor potencial podrían tener para alimentar el desconcierto y el desestimiento de quienes no ven una salida por el camino iniciado con “Zutik Euskal Herria”. Pero como el 13 de octubre de 2009, Madrid vuelve a llegar tarde.”

Agerian dago atxiloketa hauekin ezker independentistaren barruko desberdintasunak handitzeko asmoa leporatzen diola Iriondok PPren Gobernuari. Baina zerbait gehiago esaten du: nahiz eta Gobernua beti berandu heldu arrisku hori ez dela desagertu lau urte hauetan. Horretaz gain I. Iriondok bere itxaropena agertzen du kolpe errepresibo hauek “Zutik Euskal Herria”rekin hasitako estrategiarekin irteera ikusten ez dutenen nahasmena eta etsipena handituko direla. Zaila da jakitea “Zutik Euskal Herria”rekin ados ez daudenen garrantzia eta kopurua Ezker Abertzalean, baina badirudi I. Iriondok kontutan hartzeko lain direla.

Atxiloketak gertatu zirenean EAJk erakutsitako jarrera praktikoan ez zegoen berrikuntza handirik ere; kolaborazionismo armatua Ertzaintzaren bidez eta politikoa Eusko Jaurlaritzaren ohar epelarekin. Hala ere, EAJ alderdiak berak egindako agiri laburrean bazegoen kontutan hartzeko berezitasunik ere:

“..Eragiketa judiziala baino gehiago, gaur arratsaldean egin dena benetako probokazio politikoa izan da, are gehiago gertatu den unea kontuan harturik. Zergatik atxilotu dira gaur, iragan larunbatean Durangon bide demokratikoetarako urratsa onartzeko agertu ziren pertsonak , Bilbon ETAko presoen eskubideen defentsaren aldeko manifestazioa egin baino 72 ordu lehenago?.

Gainera, mutur bietako sektorerik gogorrenak eta erradikalenak elikatzen dituzte.

Inboluzioa bilatzen ari diren horien aurrean, EAJ-PNVk bortxakeriaren arrakala behin betiko ixteko eta Euskadin bake iraunkorra erdiesteko urratsak ematen ari direnak babesten ditu, eta alde bakarretik hasitako bidetik aldenduko dituzten probokaziotan ez erortzera animatzen ditu.”

EAJren agiriaren irakurketatik hiru kezka nagusi ondorioztatzen dut:

-Atxiloketa hauekin ezadostasuna egin diren une politikoagatik eta Ezker Abertzalearen egungo estrategia kaltetu dezaketelako, azken honi alde bakarreko prozesuan sakontzeko eskatzen diolarik.

-Ezerosotasuna 72 ordu beranduago deituta zegoen manifestazioa eta atxiloketen arteko denbora hurbiltasunagatik eta PPren ekintzak EAJ jartzen zuen atakagatik.

-Ezker Abertzalearen barruko “sektorerik gogorrenak eta erradikalenak” elikatu ditzaketelako.

Argi dago EAJn kezkatuta zeudela PPren ekintzak ekartzen zizkion kalteengatik eta Ezker Abertzalean eduki ahal zuen barruko ondorioengatik. Agian da lehenengo aldian istorio osoan EAJk Ezker Abertzalearen estrategia txalotzen duela publikoki eta bide berean jarraitzeko animatzen duela. Pozteko ala kezkatzeko modukoa?

Guzti hau gertatu zen osteguna 9an, manifestazioaren debekua ezagutu baino egun bat lehenago.

Bigarren ustekabea: debekua

Atxiloketekin ase geratu ez eta Espainiaren eskuin muturreko Gobernuak lapikoari presio gehiago sartzea deliberatu zuen 11ko manifestazioa debekatuz.

Hirugarren ustekabea: deialdi bateratua

Eta ia jarraian, ordu gutxi beranduago, hirugarren ustekabea sortu zen: Audientzia Nazionalaren debekuaren aurrean deialdi bateratua ezagutu genuenean. Baina zer dela eta ustekabeko ekimen bateratu hau?

Larunbata 11an bertan Garan Iñaki Iriondok berriro ematen zigun beste pista bat gehiago  erabakia ulertzeko:

“…Probablemente lo que pretendían la Guardia Civil, el Ministerio Fiscal y el Gobierno español que tanto festejó la prohibición del juez Eloy Velasco era que en las calles de Bilbo se repitieran hoy escenas como las del 14 de setiembre de 2002, con la Ertzaintza cargando contra la multitud y logrando que lo que debiera ser una oceánica respuesta a la política represiva española derivara en un nuevo enfrentamiento entre la izquierda abertzale y el PNV, para regocijo del unionismo…”

Antzeko zerbait islatzen du Iñaki Petxarromanek manifestazioa eta geroko azterketa batean:

“Madrilek pozoiz betetako pilota bat utzi du euskal gizartearen gehiengoa osatzen duten bi adierazpide abertzale nagusien teilatuan. Bidegabekeriaren eta eskubideen zanpaketaren aurrean gogoz erantzun nahi duen herri sektoreak —bereziki ezker abertzalearen mundukoak— eta bidegabekeriaren inposizioa lege bihurtzen dutenen aginduak bete behar izaten dituztenek —EAJren esku dauden Ertzaintzak eta Eusko Jaurlaritzak— elkarrekin talka egitea zen Madrilen erasoaren helburuetako bat. Lortuz gero, gatazkaren konponbidea zapuztu ez ezik, egoera politikoa nahastu eta zubiak hautsi zitezkeen etorkizuneko balizko konponbide baterako.”

pnvAgerian dago PPren ekintzek EAJ oso egoera deserosoan utzi zutela, baina baita ezker abertzalean ETAren desagertzeko aldebakarreko prozesuan irudi normalizatuta eta ez gatazkatsua, inolako istilurik gabekoa, eman nahi dutenak ere. Espainiaren gobernukoak faxistak dira bai, baina antza denez ez lerdoak aukera honetan kale egin arren.

Zentzu honetan PPren ekintzek haien estrategia desberdinetan sortzen zituen kalteei aurre egiteko erabaki koiunturala hartu zuten EAJk eta Sortuk. Horrela EAJk mundu osoko telebista kamara mordo baten aurrean ez luke manifestazio jendetsua sarraskitu beharko. Bestetik ETAren desagerpena bilatzen duen aldebakarreko prozesuan laguntza ematen zion Sorturi bere barruko kontraesanak gutxituz, eta bide batez Estatus Berria bezalako ekimenei begira alderdiaren irudi abertzalea indartuz. Bestetik, barruko higadura saihesteaz gain debekuaren aurrean desobedientzia zibilerako izaera hartzen ari zen deialdi herrikoi kontrolagaitza ekidin eta manifestazioaren kontrola eskuratzen zuen Sortuk.

Emaitzak eta asmoak

maniDeialdi bateratu honetatik mobilizazio arrakastatsua sortzeaz gain balizko prozesu soberanistari buruzko burutazio itxaropentsuak sortu dira ezinbestean:

Iñaki Petxarromanek:
“…Euskal Herrian ere, Madrilekin elkar ulertzeko aukera guztiak itxita daudela jabetu ondoren, konponbidearen benetako giltza bertako eragileen esku dagoela geratuko da nabarmen. Eta, orduan, ez du zentzurik izango lege bidegabeak «derrigorrez» bete behar izateak. Pase foralaren instituzio juridikoa erabili besterik ez da egongo hori saihesteko. Eta hortik burujabetzara pauso bat besterik ez dago…”

Iñaki Iriondok:

“…En lo que hay que centrarse es en esa foto de Andoni Ortuzar y Hasier Arraiz, codo con codo, acompañados de los máximos responsables de ELA, LAB, EA, Aralar y Alternatiba, dejando de lado tantas diferencias para ofrecer, esta vez sí, una respuesta conjunta a Madrid. ¿Cuánto durará? Importa menos. Es un paso en el camino adecuado. El resto, ya se andará. El roce hace la confianza.”.

Izango da behartutako deialdi bateratu koiuntural hau burujabetza prozesu baterako ustekabeko oinarria? PPren ekintza hauek kontzientzia aldaketa ekarriko dute EAJren buruzagiengan Sorturekin batera prozesu soberanista bultzatzeko? (Iriondok ez dirudi oso konbentzituta esan beharra dago). Lizarra-Garazi bezalako prozesu baterako abiapuntua izan daiteke gertaera hau?

Tximeletaren hegaldiak sortu dezakeen ekaitzaren adibide ospetsua albo batera utzita ez zait iruditzen nahiko daturik dagoen halako itxaropena denbora luzez gordetzeko. Nire ustez deialdi bateratu honetarako arrazoiek zerikusirik gutxi daukate prozesu soberanista bultzatzeko asmo estrategikoarekin  ezta oinarrizko eskubideen defentsarekin ere, Espainiaren erasoak sortutako oso behar koiunturalekin baizik. Behar kointural horiek ez dituzte aldatzen EAJk ordezkatzen duen euskal burgesiaren sektoreak dauzkan interes eta menpekotasun ekonomiko eta politikoa, haien eguneroko jarduera eta lehentasunak gidatzen dituztenak urteko 365 egunetan. Eta interes eta menpekotasun horiek dira gakoa, ez dira 72 ordutan aldatu.

6 thoughts on “Zergatik? Zertarako?

  1. Egia da EPPK-k onartu duela preso politikoen aurkako borrokan historikoki jarritako xantaia eta exijentzia politiko batzuk, baina zentralak momentuz ez, hau da, barkamena, erreinserzio indibiduala, ETArekin apurtu, borroka armatuaren zilegitasunari eraso etabar.. abokatuen aurkako operazioa horrexegatik izan da. ustezko prozesu hori azkartzeko. Presoek “pausu bat” eman dutela diotenek beste urrats horiek emateko nahi dute. Beste batzuen iritzitz pauso bat da baina borroka areagotzeko.

  2. “EL OASIS VASCO”

    Zer geratu da manifestazioaren deialdi bateratuak sortu zuen euforia abertzaleaz eta aipatzen zituzten aldebakartasunaren arrakastaz eta Estatuaren deserosotasunaz?

    Nahi gabe horrela kontatzen digute gaur Garan (Iker Bizkarguenaga):

    L´ESTACA

    “…La crisis es mayuscula en los dos principales partidos españoles y, por tanto en el sistema y en el propio Estado donde las hogueras se multiplican. Y, sin embargo, uno mira a casa y se da cuenta de que es precisamente en este país, en su parte occidental, donde esas dos formaciones campan con mayor placidez.

    .
    Gracias al PNV ambas saben que sin su concurso naa se va a mover en el Parlamento respecto al nuevo estatus o en la ponencia de paz. En materia económica, han atado con los jeltzales una entente fiscal para cortocircuitar las veleidades guipuzcoanas, y en Kutxabank los de Ortuzar y Quiroga han dejado todo atado y bien atado. Y alli donde manda -Gasteiz, Araba-, el PP ha sacado adelante sus presupuestos gracias a la mano de Sabin Etxea. El oasis vasco lo han llamado algunos. Así que de repente me ha entrado un sudor frío y he temido que, al final, va a resultar que el Estado español se va a ir al carajo sin remedio no por culpa de los vascos, sino a pesar nuestro…”

  3. Agur eta ohore Arkaitz !

    “ARKAITZ BELLON ELORRIOKO PRESOA HILIK AURKITU DUTE PUERTOKO ESPETXEAN”

    “Etxerat elkarteak eman du heriotzaren berri, baina jakinarazi duenez, oraindik ezin du zergatia baieztatu. Maiatzean zen aske geratzekoa. Hainbat aldiz salatu izan dute funtzionarioek presoa jipoitu izan dutela.”

    http://www.berria.info/albisteak/88465/arkaitz_bellon_elorrioko_presoa_hilik_aurkitu_dute_puertoko_espetxean.htm

    NO TIME FOR LOVE

    …Tortura sufritzen, zeldatan usteltzen,
    gutunak idazten eta bertan hil
    eutsi zioten minari baina
    bakardadeak irentsi
    gorteek justizia egin zieten
    matoi txukunen gisan
    maiz borrokatuak iraun gogoz
    baina maizago hiltzea nahi

    Ez dute uzten maitatzen gauean
    ez agurrik ez negarrik gauean
    ez zergatik ez norarik gabe
    sirenotsa garraixi bakarra gauean.

    Eraman zuten Francis Hughes gaztea
    baita haren lengusu Tom McElwee ere
    etorri ziren Patsy Ohara,
    Bobby Sands ta lagunen bila
    Bostonen, Chicagon, Saigonen;
    Santiagon, Varsovian,
    Gasteizen eta Belfasten
    eta beste hainbat lekutan
    hau zerrenda amaigabea

    Zatozte anaiei borrokan
    lagundu nahi duten guztiak
    gerrara ohitu zintezke
    baina gerra egon badago
    arrainak itsasoa behar du ta
    herriak zu behar zaitu
    gure gogoak iraun artean
    ez da beldurra nagusituko…

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s