Home

txiolariak-askatu

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Eleak mugimendua

Eleak-ek, eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimenduak, ohar honen bidez gogorarazi nahi du adierazpen askatasunaren kontra Espainiako Audientzia Nazionalak eta Guardia Zibilak duela zenbait aste egindako operazioa, eta salatu nahi du horren harira gaur bertan eta datozen egunotan epailearen aurretik igaroko direla orduan atxilotutako hainbat herritar. Halaber, beldurra sortzeko eta herritarron askatasuna murrizteko saiakeren aurrean, geure eskubideak erabiltzen jarraitzeko deia egiten du Eleak mugimenduak.

Araña izeneko operazioaren baitan, Guardia Zibilak hogeita bat pertsona atxilotu zituen duela aste batzuk Euskal Herrian, Asturiasen, Gaztela-Leonen, Galizian eta Katalunian, sare sozialetan «ETAren terrorismoa goratzea» leporatuta. Hamabi izan ziren euskal herritarrak, eta operazioak zaratots handia sortu bazuen ere, atxilotutako gehienak ez ziren epailearen aurretik igaro ere. Orain, zenbait aste geroago, deklaratzera deitu dituzte, badaezpada ere hots handirik egin gabe, lehen aldi hartan gogor salatu baitzuen jendarteak.

Operazioaren egunean bertan Eleak mugimenduak esan bezala, hasieratik ustezko delitu-egileei tokiko epaitegian deklaratzeko zitazio bat bidali beharrean, Auzitegiak estatu mailako operazioa martxan jarri eta zuzenean Guardia Zibila bidali zuen haiek atxilotzera. Beldurra sorraraztea izan zen operazio arranditsu haren asmoa, baina orain bestelako ondorioak ere izan ditzake, deklaratzera joan behar baitute orduan atxilotutako batzuek. Bigarren urrats hori isil-gordean egitea erabaki dute, baina guk ozen salatu nahi dugu, bai atxilotuengan bai etorkizunean gu guztiongan izan ditzakeen ondorioengatik. Eleak mugimenduaren ustez, Espainiako Barne Ministroak aurkeztutako Herri Segurtasunerako Lege aurreproiekturako urrats bat izan zen, aurreproiektuak sare sozialek ahalbidetzen duten adierazpen askatasuna zigortzen baitu, besteak beste.

Izan ere, oinarrizko eskubideak murrizteko eta mugatzeko asmoa zuen sare sozialen erabiltzaileen kontrako operazioak, baina hori kate segida luze baten aurrekari izan daiteke jendarteak erantzun bateratu eta antolatu bat eman ezean. Beldurra sortzea, esana nahiz pentsaera kontrolpean dituztela jakinaraztea eta herritarrak apaltzea eta isilaraztea zuen helburu, eta asmo hori bera berretsi dute operazioaren ondorenetik etorritako zenbait adierazpenek eta gertaerek. Besteak beste, Leongo PPko buruaren hilketaren ondorioz ezkerra kriminalizatzeko saiakera nabarmena egin du Espainiako Gobernuak, eta horren ondotik, sare sozialen erabilera nola kontrolatu aztertuko duela adierazi zuen Jorge Fernández Díazek, Espainiako Barne Ministerioaren izenean. Horregatik guztiagatik, Gobernuak har ditzakeen neurri legalak gorabehera, Eleak mugimenduak adierazpen askatasuna praktikatzen jarraitzeko deia egin nahi du beste behin ere, baita geure funtsezko eskubideen alde inoiz baino erabakitasun handiagoz borrokatzeko deia ere.

——

Eleak, movimiento en defensa de nuestros derechos civiles y políticos, desea recordar la operación realizada por la Audiencia Nacional y la Guardia Civil hace unas semanas en contra de la libertad de expresión en las redes sociales, y denunciar que las personas detenidas en aquella redada policial declarararán en los juzgados desde hoy mismo y a lo largo de los siguientes días. Por último, ante los intentos por expander el miedo y recortar libertades básicas, invita a continuar haciendo uso de nuestros derechos y a luchar por ellos.

El 28 de abril pasado, al calor de lo que denominaron “Operación Araña”, la Guardia Civil detuvo a 21 personas en Euskal Herria, Castilla y León, Galicia y Cataluña, acusándolas de “apologia del terrorismo”. En Euskal Herria fueron 12 las personas detenidas, y a pesar del estruendo mediático, la mayoría de ellas ni siquiera llegaron a declarar ante el juez. Transcurridas varias semanas, son citadas a declarar en los juzgados por orden de la Audiencia Nacional, priorizando el silencio y la ausencia de información en esta ocasión, quizás ante las numerosas denuncias y críticas recibidas en aquellas fechas.

El mismo día de las detenciones ya denunciamos el hecho de que el tribunal de excepción optase por una redada mediática ordenando las detenciones a la Guardia Civil, en vez de, simplemente, mandar una citación judicial a las personas acusadas. Han tratado de que este segundo paso en cambio pase inadvertido. Nosotras, al contrario, pretendemos dar a conocerlo y denunciarlo, dadas las consecuencias que puede acarrear tanto a las personas citadas como a todos nosotros en la medida en que tales actuaciones agreden directamente nuestros derechos. Desde Eleak sospechamos que esta operación es un paso más en la dirección de imponer el anteproyecto de Ley de Seguridad Ciudadana promovido por el Ministerio de Interior de Madrid. Y es que dicho anteproyecto, aún con las posibles modificaciones filtradas la semana anterior, castiga, entre otras, la libertad de expresión en las redes sociales.

La operación dirigida contra las personas usuarias de redes sociales vulnera nuevamente derechos básicos. Es necesario que desde la sociedad opongamos una respuesta organizada y amplia, si no deseamos que esta agresión sea una más de entre otras muchas futuras. Su objetivo era generar miedo, enviarnos el mensaje de que nuestros pensamientos y expresiones están bajo su control, silenciar y hacer obediente a la sociedad. Distintas declaraciones y actuaciones posteriores nos lo confirman. Entre otras, los intentos del Gobierno de Madrid para criminalizar a la izquierda en su conjunto tras la muerte de la dirigente del Partido Popular Leonés, y las declaraciones del ministro Jorge Fernandez Diez anunciando la posibilidad nuevas medidas penalizadoras de las redes sociales. Ante todo ello, independientemente de las medidas legales e injustas que pueda imponer el Gobierno, desde Eleak nos reafirmamos en la necesidad de continuar practicando la libre expresión, así como a luchar con toda la determinación posible en defensa de nuestros derechos civiles y políticos.

One thought on “Txiolariak Libre

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s