Home

Lander Arbelaitz / Argia

11 egunetan 471 palestinar atxilotu eta 5 hildako

Israelgo Armadak desagertuta dauden hiru israeldarren bila jarraitzen du Zisjordanian, kosta ahala kosta. 11 egunetan lau pertsona hil dituzte tiroz eta bosgarren bati operazioaren erdian bihotzekoak eman dio. Horrez gain, 471 palestinarretik gora atxilotu dituzte, horietatik 75 preso ohiak dira eta 2011n akordio baten ondorioz askatu zituzten. Hildakorik gazteenak 14 urte zituen eta zaharrenak 62. Tentsioa gora doa, eta hainbat iturritan irakur daiteke Israelek aurrez prestatutako operazioa izan litekeela, palestinarren batasuna ahuldu asmoz.

Israelgo Okupazio Indarrek ehunka etxe palestinar, hedabideen bulego eta eskola miatu dituzte sarekada erraldoian. Unibertsitateetako ordenagailuak konfiskatuz, altzariak hautsiz, gas negar eragilea eta egitazko balak tiro eginez manifestarien aurka.

Giroa oso gaiztotuta

Hainbat ekintzarekin ikus daiteke giroa pil-pilean dela Palestinan. Anekdotikoa irudi lukeen arren, Facebooken “Hil palestinar bat orduro” orriak 20.000 zaleren kopurua gainditu du egun gutxian, gorroto mezuak lau haizetara zabalduz.

Horrez gain, igandean kolono juduek tiro egin zieten Israelgo Armadak hildako gizon baten hiletan bildu ziren palestinarrei. Maan eta AIC guneek jaso dute Ramallah ondoko herri batean gertatutakoa. Igandean hilik aurkitu zuten gaztea, Israelgo Armadak erabili ohi duen munizioarekin bularrean tiroa jasota.

Palestinarrak zatitzen ari den operazioa

Osloko akordioez geroztik, Zisjordanian polizia palestinarra daukate eta Israelgo armadarekin elkarlanean operazioak egin dituzte. Abbas 2005ean indarrera heldu zenetik, harremanak estutu dituzte.

Palestinar askok ezin dute jasan beren polizia herritarrak atxilotzen ikustea Israelgo armadarekin elkarlanean. Al Akhbar guneko kronikan irakur daiteke lekukoek ikusi dutela polizia palestinarra ospitaleetan jendea atxilotzen, eta baita gose greban diren presoen amen manifestazio bat bortizki erasotzen ere.

Igande gauean Aginte Palestinarraren polizia eta Israelgo armada koordinatuta lanean ari direla salatzeko protesta egin zuten, eta hain justu, bertan ere istiluak izan ziren. Israelgo Armadaren babesarekin, protestarien norabidean tiro egin zuten agenteek, pertsona bat zaurituz.



Haur palestinar bat hiru egunero hil du Israelek azken 13 urteetan

Datu harrigarri bat artikulua amaitzeko. Middle East Monitor gunean kalkulatu dute Autoritateek emandako datuekin, Israelgo indarrek haur palestinar bat hil dutela hiru egunero bataz beste azken 13 urteotan. Guztira 1.518 adingabe hil dituzte.

——
+ Noari gutun irekia idatzi diote euskal herriko hainbat kulturgile eta akademikoek
+ Del apretón de la paz a las esposas de la sumisión

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s