Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Eleak mugimendua

Grebalariak Aske mugimendu herritarrak deialdia egin du larunbat honetarako. Deustun eraikiko den Askegunearekin, eraldaketa sozioekonomikoaren aldeko borrokaren zilegitasuna aldarrikatu eta Urtzi eta Telleri elkartasuna adieraziko diegu. Eleak mugimenduak bat egiten du deialdiarekin, eta eskubide zibil eta politikoen alde dagoen herritar orori ere bertaratzeko deia luzatzen dio.

Lehendabizikoz erabiliko da Askegunearen eredua Euskal Herrian eta ez Madrilen jatorria duen eraso bati aurre egiteko.

Zoritxarrez, disidentziarako eskubidea indargabetzen duten salbuespen-politikak bertako poliziak, epaitegiek eta botere politiko eta mediatikoek ere sustatzen dituzte. Urtzi eta Telle Bilboko epaitegi batek bidali ditu espetxera, bertako fiskaltzaren eta Ertzaintzaren jarrera kriminalizatzaileak bultzatuta. Bi urte eta erdiko espetxeratzea, margoketa batzuengatik, poliziaren gezurrak agerian utzi zituen epaiketa lotsagarri baten ostean.

Zorionez, ordea, Madrileko erasoei bezala honi erantzuteko ere, salbuespen-politiken aurka eta auzipetuen alde antolatu gara herritarrak. Berri pozgarria, ezinbesteko jarrera orainari zein etorkizunari begira, eskubide zibil eta politikoen aurkako gurutzada orokorra baita. Herri adierazpen orori eragiten dio, izan nazio identitatearekin loturikoei, izan feministari, ama Lurraren aldekoari edo, grebalarien kasuan bezala, bestelako eredu sozioekonomiko baten defentsan antolatutakoei. Botere instituzionalaren gune nagusi guztiek sustatzen dute; Madrilek, Iruñeak zein Gasteizek. Nafarroako Gobernuak Mugitu!ko kideei jarritako milaka eurotako isunak, gutun bat idazteagatik espetxeratuak izan daitezkeen Bilboko lagunak, atzo bertan Auzitegi Nazionalean deklaratu behar izan zuten Topatu atariko kazetariak, Urtzi eta Telle. Salbuespen iraunkorraren ideologia berberaren ondorio ezberdinak baino ez dira.

Eraso orokortuaren aurrean, antola dezagun babes orokortua. Defenda ditzagun guztion artean guztionak diren eskubideak –hala nola elkartzeko eskubidea, adierazpen eskubidea eta antolatzekoa– gutako bakoitzak egokien deritzegun helburuen mesedetan praktikatzeko aukera izan dezagun.

Babes orokortu horretarako hurrengo hitzordua larunbat honetan dugu, Deustun. Ez ditugu Urtzi eta Telle bakarrik utziko, ez diegu gure eskubideei uko egingo. Justiziazkoa delako eta maite ditugulako; maite ditugulako eta justiziazkoa delako, Urtzi eta Telle aske!

One thought on “Guztion eskubide zibil eta politikoen defentsan Urtzi eta Telle Aske!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s