Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ernai

Ostegun honetan Espainiako Audientzia Nazionalak Periko Solabarria, Iraitz Salegi Topatuko kazetaria eta Ernaiko zazpi kide epaituko ditu. 2013an Ernai gazte antolakundearen jaiotza ospatzeko Gazte Danbada jaialdian “Terrorismoari gorazarre” egitea egotzita, fiskaltzak eta AVTren akusazio partikularrak 18 hilabeteko kartzela zigorra eskatzen dute Periko, Salegi kazetariarentzat eta Ernaiko kide batentzat, 2 urtekoa Ernaiko beste sei kiderentzat. Enegarren epaiketa honekin euskal gazteria berriz ere jo puntuan jarri du Espainiako Entzutegi Nazionalak. Terrorismoari gorazarre egitea jarri dute aitzakiatzat oraingoan ere, nahiz eta argi eta garbi ikus daitekeen erabat faltsua dela Guardia Zibilak osatutako txostena. Onartezinak dira mahai gainean jarritako kartzela eskariak, zer esanik ez, Topatuko kazetariari jarritakoa bere lana egiteagatik, informatzea.

Gazteria inkonformista beti izan da traba sistema kapitalista eta patriarkalaren mesedetara lan egiten duten gobernuentzat. Urte luzeetako gerra estrategia daukate piztua Frantzia eta Espainiak eta biharko epaiketa ere adibide argia da. Gazteriaren kontrako epaiketa izatetik harago, Euskal Herriaren kontrako epaiketa da, aske izan nahi duen herri baten aurkako epaiketa.

Euskal Herri aske, sozialista eta feminista dugu helburu eta horregatik gaude etsaiaren jo puntuan. Ukazio eta zapalkuntzak bere horretan diharduen bitartean proiektuen arteko talkak ere bere horretan jarraituko du; bere buruaren jabe izan nahi duen herria eta herrien kartzela den estatu herdoildu eta amorratua. Etsaiak ere oso argi dauka hori eta horretarako darabil bere esku daukan makinaria judizial, polizial, politiko eta komunikatibo guztia. Ezin aipatu gabe utzi bidelagun zintzo diren euskal kolaboratzaile “demokratak”. Ikusi besterik ez dago Gasteiz eta beste hamaika txokotan herri harresiak borraz nola hautsi nahi izan dituzten, justiziaren alde lerrokatu ordez, lege faxistak babestuz.

Urte luzeetan herri honek zerbait erakutsi badu borrokarako konpromisoa izan da. Bide luze honetan beti izan da gazteria aitzindari eta gaur egun ere bide beretik jarraituko dugu. Testigua jasoaz, gure etorkizuna eraikitzen eta borrokatzen jarraituko dugu, oraina borrokatuz, erasoei desobedientziaz erantzunez eta burujabetzaren alde alternatibak eraikiz. Gazte mugimendutik hasi eta herri sektore desberdinetan parte hartzen jarraituko dugu.

Oraina borrokatuz biharko Euskal Herri aske, sozialista eta feminista eraikitzen segitzeko hautuan berresten gara. Animo eta besarkadarik beroena zortzi gazte borrokalariei eta bereziki duintasunaren eredu den Perikori. Gora gu ta gutarrak!

2 thoughts on “#9akLibre

  1. ELEAK mugimendua

    Eleak mugimenduak , hilak 28tik aurrera, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten zortzi euskal herritarrei babesa helarazi eta salbuespen neurrietan oinarritutako epaiketa politikoa dela salatu nahi du.

    2013ko Gazte Danbadako ekitaldi bat du abiapuntu Ernaiko zazpi kideren (Maialen Etxeberria, Irati Sienra, Garazi Mugertza, Mikel Moreno, Aitor Anda, Gotzon Elizburu eta Mikel Button) eta Topatu.info-ko kazetari Iraitz Salegiren aurkako epaiketak (Periko Solabarria ezker abertzaleko militantea epaiketatik kanpo utzi berri dute). Ekitaldi hartan, Xabier Lopez Peña preso politikoa espetxean hil izana salatu zuten. Alegia, Frantziako zein Espainiako estatuek euskal herritarrei espetxean ere ezarritako salbuespenezko neurriak salatu zituzten. Bi urte geroago, Espainiako Auzitegi Nazionalak epaituko ditu, Angela Murillo buru dela; fiskalak eta AVT elkartearen akusazio partikularrak 18 eta 24 hilabete arteko espetxe zigorra eskatu dute bakoitzarentzat, guztiei “terrorismoa goratzea” leporatuta.

    Orain dela aste pare bat eraikitako Gasteizko Herri Harresian adierazi bezala, errepresioaren gurpil honi guztion artean eta erabakitasunez galga jartzen ez badiogu, ez da sekula geratuko. Onartezina da espetxe politika salatu eta horren berri emateagatik inor epaitzea; horretarako, noski, salatzaileek eurek bultzatutako legeetan oinarritzen dira. Espainiako Kongresuak martxoaren 26an onartutako Herritarren Segurtasunerako Legeak oraindik gehiago murriztuko ditu eskubideak. Argi esan dezagun, bada: lege bidegabeen aurrean, disidentzia aukeratuko dugu ezinbestean. Justizia aukeratuko dugu. Eskubide oinarrizkoenak aukeratuko ditugu.

    Epaiketa salatzeko eta auzipetuei babesa emateko hainbat mobilizazio eginen dituzte gaur eta bihar, eta horiekin bat egin nahi du Eleak mugimenduak. Guztion konpromisoaz bakarrik lortuko dugulako. Besarkada bero bana auzipetuei.

    Desde el movimiento Eleak queremos expresar nuestro apoyo a las 8 ciudadanas vascas que a partir del 28 de mayo, serán juzgadas en la Audiencia Nacional Española y denunciar que estamos de nuevo ante un juicio político basado en medidas de excepción.

    El juicio contra 7 militantes de la organización juvenil Ernai (Maialen Etxeberria, Irati Sienra, Garazi Mugertza, Mikel Moreno, Aitor Anda, Gotzon Elizburu y Mikel Button) y la periodista de Topatu.info Iraitz Salegi tiene su origen en un acto político llevado a cabo en “Gazte Danbada” de 2013 (el militante de la Izquierda Abertzale Periko Solabarria finalmente no tendrá que acudir al juicio). En dicho acto se denunció la muerte en prisión del preso político vasco Xabier López Peña. Es decir, que se denunciaron las medidas de excepción que también en prisión los Estados francés y español aplican a ciudadanas vascas. Dos años más tarde serán juzgadas en la Audiencia Nacional Española, con Ángela Murillo al frente; la fiscalía y la acusación particular de la asociación AVT piden entre 18 y 24 meses de prisión para cada una de ellas, acusándolas de “enaltecimiento del terrorismo”.

    Como anunciamos hace un par de semanas en el muro popular que se construyó en Vitoria-Gasteiz, la rueda represiva no se detendrá a menos que le pongamos freno con firmeza entre todas. No se puede permitir que alguien pueda ser juzgado por denunciar la política carcelaria e informar sobre ello; sin embargo, para formular tal acusación, la parte denunciante cuenta con las leyes que ella misma ha impulsado. La Ley de Seguridad Ciudadana aprobada en el Congreso español el pasado 26 de marzo viene a recortar todavía más nuestros derechos, por lo que tenemos que ser claras: frente a todas estas leyes injustas, elegiremos inevitablemente la disidencia. La justicia. Los derechos más básicos.

    El movimiento Eleak llama a acudir a las movilizaciones en denuncia del juicio y en solidaridad con las encausadas que se realizarán hoy y mañana en varias ciudades de Euskal Herria. Porque es necesario el compromiso de todas. Un caluroso abrazo a todas las personas encausadas.

  2. Zorionak gazteak!

    Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ernai

    Gaur jakin berri dugu Ernaiko 7 kide eta Topatuko Iraitz Salegi kazetaria absolbitu dituztela. Bere garaian esan genuen bezala, onartzen genuen sententzia bakarra absoluzioa zen eta gaur ere horretan berresten gara. Zorionak gazteak!

    Sententzia ezagututa ezin aipatu gabe utzi gure ondoan beti egon den Periko Solabarria. Momentu honetan zuk erakutsitako kemena eta duintasunaz gogoratuz, gaurko ospakizuna ere zure omenez doa lagun. Zauden lekuan zaudela, har ezazu muxurik beroena.

    Albiste ona izan arren, gogor salatu nahi dugu beste behin ere Euskal Herriaren alde egindako lan politikoa epaitu dutela. Gazteria kriminalizatu nahi dute, askapen borrokaren kimu berriak eten eta beraien kartzeletan ito. Salatu baita ere, epaiketan egindako ekimena Torrejon de Ardozeko epaitegiari eskatu diotela ikertzeko.

    Epaiketan argi ikusi bazen ere, sententziarekin argiago geratzen da epaiketaren zentzugabetasuna eta bertan aurkeztutako froga eta testiguen jarrera lotsagarria. Bereziki, Ertzaintzak epaiketan esandako gezurrak eta hori defendatzeko egindako muntaia poliziala.

    Gazte Danbadan ekitaldian Ernai gazte antolakundean sorrera ospatu genuen. Euskal Herri aske, sozialista eta feminista baten aldeko borrokan, gure konpromisoa erakutsi genuen milaka gaztek. Gaur, inoiz baino ozenago zera diogu; herri honen alde borrokan jarraitzeko erabakia berresten dugu. Eraso guztien gainetik pertsona askez osatuko den herri librea eraikitzen jarraituko dugu. Gora euskal gazteria!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s