Home

Gaueko

Makurtu txanponak hartzeko”, “ez duzue ezer balio”, “gaur ez duzu etxean lo egingo”, “txakurrak!” eta abar luzea. 60. hamarkadaren bukaeran, New York-en, horrelakoak poliziari esaten, pantera beltzei, eskubide zibilen aldeko mugimenduari edo “Puertoriqueños” taldekoei bakarrik entzungo genituela uste genuen. Maritxuak, bollerak, transak, trabestiak eta prostitutak oihukatu zituzten ordea. Baina hitz horiek hasiera besterik ez zen izan. Gero etorri ziren poliziek ondo merezitako sua, ostikadak, ukabilkadak… Stonewall-eko matxinadan parte hartutako maritxu askok esaten dute 2010. urtean: “Hil nahi nituen”, “polizia beldurtuta zegoen eta horrek poztasuna eragiten zidan” Gaztehgam-en izenean, Miss Orleans eta lagunei: ZORIONAK ISKI LARRIZ!! 1969ko ekainak 28ko matxinadaz hari gara. Ez dugu inoiz ahaztuko, trabesti batek, lurretik parkimetroa apurtu eta txakurren kontra jaurti izana. Hori eta gehiago merezi zuten, eta oraindik ere merezi dute. Anormalak!! Polizia ez dago herritarrak zaintzeko, sistemaren interesak bermatzeko baizik! Izan gaitezen erradikala. Merezi dute eta…

Norbaitek oraindik ez du jakingo zertaz hari garen. Baina hitz gutxitan azaltzeko ahalegina egingo dugu:

  1. Homosexualitatea Ipar Ameriketako Estatu Batuetan ilegala zen. Hilketa bat baino ilegalagoa. Hiltzaile batek hil egiten du eta kito. Baina marika batek, jendartea eta batez ere haurrak kutsatu zezakeen.
  2. Esterilizazioak, espetxea, torturak, hilketak… pairatzen zituzten heteronormatik at bizi ziren guztiak. Etxetik botatzen zituzten, informazio eta argazkia prentsan agertzen zen. Lana lortzeko ate guztiak isten zizkieten eta azkenean kalean bizitzera behartzen zieten. Kaleetan dirua lortu, marika eta bollerentzat mafiak irekitako tabernetan gastatzeko.
  3. “Anbienteko” tabernak ilegalak ziren, baina ez mafiak irekitakoak zirelako, bertan maritxu eta bollerak zeudelako baizik.
  4. Normalean sarekadak izaten zirenean, bertan zeuden guztiak identifikatu eta txakurren furgonetara eramaten zituzten. Handik polizia etxera eta, polizia etxetik ateratzeko aukerarik bazuten, zorionekoak! Baina dena eztanda egin behar zuen lehenago edo beranduago.

1969ko ekainaren bukaera hartan, batzuk, “aski da!” esan zuten. Nazkaturik, oraingoan ez ziren furgonetara igo nahi. Bollera batek polizia jo zuen, beste batek txanponak oinetara bota, besteek poliziari ipurdia ukitu… eta berehala barrikadak, sua, harriak… Miss Orleans izeneko trabesti batek lagunak artu, eta poliziengana urbiltzen hasi ziren. Poliziek atzera egin zuten. Eta matxinadan parte hartu zuen gazte batek esan zuen bezala, “momentu horretan konturatu ginen zein eremu kontrolatzen genuen. Kalea gurea zen”.

Kontziente izan behar gara errebolta horrek izandako eragina. Garai horretan dozenaka mugimendu ziren kaleetan: hippyak, Vietnam-eko gerraren kontrakoak, Pantera Beltzak… baina poliziari beldurra eragindakoak maritxuak eta bollerak izan ziren! Sistemaren kolektiborik ahulena. Kaleetan bizi ziren gazteak! Zabaldu nahi zuten mezua argia zen: Utz gaitzazue gure gorputzekin nahi duguna egiten. Sistema eta estatuak ezin du gure nortasunen gaineko eskumenik izan. Sarekada gehiagorik ez duzue egingo! Hiru egunetako matxinada izan zen, gero eta partaide gehiagorekin. Hirugarren gauean, Greenwich auzotik irten eta Times Square-ra zabaldu zen garaiko kale borroka zoragarri hori. Ekainak 28 zituen. Gay Harrotasuna eguna matxinada horretan sortu zen. Eta bat bateko istilu horiek, bi egun gehiagoz luzatu ziren. Disidentzia sexuala zapaltzen zuen sistema guztia bertan behera bota zuten. Sexu Askapenerako Fronteak eratu ziren….

———-

Kitzikan

Desde Kitzikan conjunto con las demás organizaciones populares que conforman Maiatzak1egin, queremos hacer un llamamiento a la población de Bilbao a participar en la Manifestación a favor de la libertad sexual que será convocada por La Coordinadora 28J para el próximo domingo 28 de Junio a las 12:30 desde la plaza Moyua.

Queremos remarcar que en este momento el capitalismo y sus estructuras de poder están fomentando cada vez más el fascismo, lo que conlleva al aumento de ataques y agresiones de odio, siendo notoria las agresiones contra la disidencia sexual, como los ocurridos en el plazo de menos de un mes en el territorio de Bizkaia, una en Algorta y otras dos en Bilbao, más un asesinato machista ocurrido el en mismo periodo de tiempo. No debemos olvidar todos los crímenes de odio que se cometen cada día y no son denunciados.

Desde Maiatzak1egin queremos denunciar también a las instituciones como el ayuntamiento de Bilbao que por medio de su ordenanza que regula la utilización del espacio público, ataca durante el pleno prácticas sexuales no heteronormativas, al mismo tiempo que a Berdindu y Gobierno Vasco por su inactividad antes y después de producirse las agresiones antes mencionadas. Tanto como a la policía autónoma por las agresiones físicas y verbales de índole homofobo, lesbofobo y transfobo en contra de los y las jóvenes que participaban en Herri Harresia en gasteiz.

Con todo ello queremos dejar en evidencia a estas instituciones que conjunto a la revista BLUE pretenden usar este día de lucha, para convertir el Casco Viejo de Bilbao en un circo del capitalismo rosa, festejando un orgullo amistoso, sin tomar en cuenta al colectivo ni sus reivindicaciones.

De esta manera estas instituciones pretenden lavarse la cara y decirnos que durante tres días serán amistosos con nosotras, pues nosotras les decimos que no queremos que nos usen para fines de consumo, para ello hacemos un emplazamiento a los comercios del Casco de Bilbao a que se opongan a estos actos y que se sienten con el colectivo para llegar a compromisos que acaben con las agresiones en esta parte de la ciudad, lo cual podría ser aplicable en otras partes de la misma.

Porque el 28J es un día de lucha en recuerdo a las revueltas de la disidencia sexual de Stonewall contra los mecanismos de opresión directa (policía), nosotras decimos: Heterofaxistak Kontuz gurekin!!!!! Erasorik ez erantzunik gabe!!!!!!!

Jai bai borroka ere bai!!!!!

Kartel20150628

…………………….

#Ek28 Gozatu plazer ukatua

SexuAskapena

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ernai

Ekaineko azken aste honetan mobilizazio ugari batu zaizkigu. Tartean dugu ekainaren 28a, sexu askapenerako nazioarteko eguna. Euskal Herriko eta munduko beste hainbat txoko sexu askatasunaren aldeko aldarriz kaleak betetzen diren eguna.

Estatu Batuetako Stonewall auzoko homosexual eta transexualak haien eskubideen alde matxinatu ziren egun hartatik urteak pasa arren, oraindik ere kaleak hartu behar direla gogorarazten digu egutegiak. Sistema kapitalista patriarkarrak bizirauteko beharrezkoa ditu heterosexualitatean eta erreprodukzioan oinarritutako bizi molde eta harreman ereduak; gure desirak norabidetuz, praktikak arautuz, plazerra ukatuz.

Txikitatik hezi gaituzte gizon-emakume binomioan kokatu gaitezen, urdin edota larrosaz jantzi gaitezen. Sexu-genero-sexualitatearen arteko harremanetara “normalizatu”, hiritar zintzoak eta artaldeko ardi zuriak izan gaitezen. Beti larretik irten ez gaitezen. Praktikak, gorputzetan eta erabakietan ezartzen dizkigute, begiradak norabidetu eta desirak eszenografiatu.

Normatiba eta izan behar garenaren inposizioen gainetik, guk, gure erabakietan burujabe izan nahi dugu, gara. Hamaika modutara gozatzen dugu, banaka, binaka edo taldean. Belarrira xuxurlatuz, elkar miazkatuz, begirada batez, desirazko harramazkaz, laztan leunez, muxu hezeez. Inposaketa sistemikoen eta eredu hegemonikoaren aurrean aske gozatzea erabakitzen dugu, zernahi garela aldarrikatzen dugu. Barren barrenetik sentitzen dugulako hartzen dugu erabaki politikotzat, egunerokotasunean mugak apurtuz.

Normatibitatetik ihes egiteko mila bide probatzen gabiltzan bitartean, erasoak ere mila lekutatik datozkigu. Sistemak bere izaera kolokan ikusten duenean, bere makineria guztia jartzen du martxan honi aurre egiteko. Ezarritako praktiketatik apur bat aldentzen garenok epai moral eta sozialen jopuntu gara, kalean erasotuak, legez arautuak. Bide ezberdinez lotu nahi gaituzte normalitatera, heteroaraua berproduzitu dezagun; maitasun erromantikoa, monogamia edota familia tradizionala gure bizitzen oinarrian kokatuz, istituzio goren bezala.

Ez da erraza bortxaz bizi dugun eredu honen eta etengabeko erasoen aurka borroka egitea. Plazerra nahieran gozatuz, desirak gure bizi proiektuen erdigunean kokatuz bizi nahi dugu. Sexualitatea askatasunez bizitzea da sistemari aurre egiteko dugun borrokarako tresna, zernahi izanez. Hori baita patriarkatuak sortutako kategoria hertsi eta mugatuak apurtzeko modu bakarra, heterosexualitateak arau izateari uzteko modu bakarra.

Jendarte feminista eraikitzeko bidean, borroka eguna dugu ekainaren 28a. Beraz, egingo diren ekintza eta mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu. Araua apur dezagun, gozatu dezagun plazer ukatua!

————-

Ekainaren 28a Gasteizen

gasteizE28

1969. urteko ekainean, Nueva York-en bizi ziren trans, marika, bollo eta putak, beren desira eta bizi nahien aurrean, sistema errepresiboaren aldetik jasaten ari ziren erasoen aurrean, erakutsitako haserrea eta hasi ziren borroka eskertzeko bilduko gara ekainaren 28an, igandea, Andra Mari Zuriaren plazan 13:00etan. Haiek hasitako borrokarekin jarraitzen dugu. 46 urte eta gero, normalizazioa aitzakitzat hartuz, gure gorputz eta desirak kontrolatzen jarraitzen dute. Beren eredu heteropatriarkala inposatzen jarraitzen dute, eskema horretatik aldentzen garen gorputz eta desira guztiak alboratu eta ukatuz. Si estas normas te la resbalan… busti zaitez!!!

Un año más nos reunimos con motivo de este 28-J para homenajear y agradecer a todas las trans, marikas, bollos y putas que durante aquellos días de junio de 1969 se cabrearon y lucharon contra los ataques de un sistema represivo que no las dejaba vivir según sus convicciones y deseos. Queremos agradecerles la lucha que comenzaron, y nosotras seguimos, ya que 46 años más tarde, bajo el paraguas de la normalización, siguen controlando nuestros cuerpos y nuestros deseos, imponiendo sus modelos heteropatriarcales, y así mismo, obviando y negando todos los cuerpos que nos salimos de sus esquemas. Nos vemos el domingo 28 de junio a la 13:00 en la Virgen Blanca. Si estas normas te la resbalan… busti zaitez!!!

—————–

Ekainaren 28a Iruñean

iruñeaE28

Ekainaren 28a Lekeition

E28

———–

CartelEkainak28-

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s