Home

Azken erailketa matxista salatzera deitu du Emakumeen Mundu Martxak

Topatu.info

Bilboko Abusu auzoan izandako erailketa matxista salatzeko, kalera ateratzera deitu du Emakumen Mundu Martxak: “Behar bezalako larritasunez erantzutera deitzen ditugu bai jendartea, bai bertako eragile sozialak, eta baita ere arduradun politikoak”. Bilboko eta Arrigorriagako udalek deituta, protesta isila egin dute Abusun hainbat herritarrek, eta ostiral arratsalderako antolatu ditu protestak Emakumeen Mundu Martxak.

Duela bi aste Bilboko Abusu auzoan auto batek harrapatuta zendu zen Leire Rodriguez, Arrigorriagan bizi zen 34 urteko emakumea. Ordutik, kasua ikertzen aritu da Polizia, eta orain jakinarazi dute erailketa matxista izan dela. Izan ere, hiltzailea bere senar ohia izan ote den ikertzen ari dira, gizona bere buruaz beste egiten saiatu baitzen asteartean. Bere burua trenbidera bota zuen egun berean, Erandioko ertzain-etxera abokatuarekin agertzeko zitazioa zuen, bere autoa aztertu behar zutelako.

Aurten indarkeria matxistak Euskal Herrian eraildako bigarren emakumea da Rodriguez. Apirila hasieran 29 urteko emakume bat hil zuen bikotekideak Gasteizen, labankadaz. 34 urteko gizonezkoak hilketaren egilea zela aitortu eta atxilo hartu zuten. Bi erailketa horiez gain, Baionako ospitaleko langile bat ere erail zuen martxoan indarkeria matxistak, bere alabarekin batera. Tarnosen (Okzitania) agertu ziren gorpuak, eta alabaren biotekide ohia atzeman zuten, hiltzailea zelakoan. Hamar egunera, bere buruaz beste egin zuen ziegan.

Mobilizazioak | Abuztuak 21, ostirala

  • Bilbo: 20:00etan Arriagan.
  • Donostia: 19:00etan Bulebarrean.
  • Gasteiz: 19:30ean Andre Mari Zuriaren plazan.
  • Iruñea: 20:00etan Udaletxe plazan.
  • Lekeitio: 20:00etan Eskolapean.
  • Portugalete: 20:00etan metro geltokian.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA