Home

Ahotsa.info

Mendillorriko Gaztelua auzoarentzat berreskuratzeko ekimenak antolatu dituzte larunbat honetarako

Espazio autogestionatu baten aldeko kanpamendua zabalduko da larunbat honetan Mendillorriko Gazteluan egun osoko egitarau batekin lagunduta.

Auzokide guztientzat “nortasun sinbolo bat” izan dena berrskuratu nahi dute Mendillorriko auzokideek.
Espazio autogestionatu bat bihurtu nahi dute auzoari bizitza ematen dioten elkarte eta kolektiboek.

Mendillorri auzoan “hazi, jolastu, sortu, partekatu eta amesteko” proiektua eratu nahi dute Gazteluan.
“Prozesu honetan ezinbestekoa da espazio kolektiboak berreskuratzea eta auzoaren arazo zein beharrak konpontzeko elkar ikaskuntzarako loturak ezartzea. Gazteluaren berreskurapena auzokideon aldetik gaur egun hurbilago dugun erronka da”, baieztatu dute.

Ildo horretan, auzo errebindikazio honi bultzada berri bat emateko, auzokide guztiak animatzen dituzte larunbat honetan Gazteluaren inguruetan egingo den jardunaldian parte hartzera. Goizean goiz hasiko dira ekimenak: 10etan auzolan bat eginen da, eta ondoren txistorrada eta umeentzako jokuak izango dira. Eguerdian herri bazkari batek hartuko dituzte indarrak eta gero jokuak eta musika izango dira. Espazio autogestionatu baten aldeko kanpamendua zabalduko da, eta gaua asatzeko asmoarekin, hainbat ekimena antolatu dituzte.

Topatu.info

Nafar Gobernuarena den etxe okupatu batetik bota nahi dute gazte bat Txantrean

irailak2_txantrea_okupazioa_elkarretaratzea_2015

Zortzi urte zeramatzan hutsik Uharte 24 etxeak okupatu zutenean eta UPNren gobernuak berau husteko prozedura jarri zuen martxan. Hori dela eta, “usurpazio” delitua egotzita irailaren 17an Iruñeko auzitegian deklaratu beharko du gazte batek.

Txantreako auzokideek elkarretaratzea egingo dute irailaren 2an, asteazkena, 12:00etan gazteari babesa adierazi eta Nafar Gobernuari etxebizitza eskubidea bermatu dezala eskatzeko. Eskakizun horien artean dago, adibidez, gobernuaren etxeak biztanleen esku uztea.

Uharte 24 kasuari dagokionez, berriz, Ekonomia eta Finantza Politika Kontseilariarekin elkarrizketa bat lortu nahi dute kasuaz hitz egin eta akordio batera heltzeko.

Txantreako gazte mugimenduaren oharra:

Uharte 24ko kasua aurrera doa! Uztailaren 20an, gobernu aldaketa baino egun batzuk lehenago, UPNek izendatutako Aurrekontuen Zuzendariak Lehendakaritzako Zuzendariari Uharte 24 kasua Nafarroako Fiskal Gorenari jakinarazteko agindu zion. Gogoratu nahi dugu Uharte 24 etxe okupatuaren jabea Nafarroako Gobernua dela eta 8 urte zeramatzala hutsik. Oraingoan Txantreko auzokide honi “usurpazio” delitua egotzi diote, hori dela eta irailaren 17an Iruñeko Auzitegietara joan beharko du deklaratzera.

Zigor prozeduraren irekierak ez du Desalojorako prozedura administratiboa alde batera uzten, horregatik hurrengo asteazkenean irailaren 2an, 12:00etan, Nafar Gobernuari etxebizitza eskubidea bermatu dezala eskatuko diogu kontzentrazio baten bidez, Karlos III 4 eta Nafarroako Gorteak kaleen bidegurutzean (cuadrado ohian). Kontzentrazio honen helburua Ekonomia eta Finantza Politika Kontseilariarekin elkarrizketa bat lortzea izango da, Uharte 24 kasuaz hitz egiteko eta akordio batetara heltzen saiatzeko.

Aldi berean, Nafarroako Gobernu berriari etxebizitza eskubidea bermatzeko tresna egokiak martxan jar ditzala eskatzen diogu, eta gutxienez gobernuak dituen etxeak biztanleen esku utz ditzala.

Info+ txantreakogaztemugimendua.blogspot.com

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s