Home

1215087954637_f

Joseba Otano Villanueva / ahotsa.info

Haurrek jolasean harrikatzen dituzte igelak, baina igelak benetan hiltzen dira.

Sanferminetan zezenketak debekatzea irrigarria izanen litzateke, tradizioaren pisua baztertzea. Horixe adierazi du Iruñeko alkate berriak. Hau da, EH Bilduko Joseba Asironek. (Tradizioaren lelo horrek usain oso txarra dauka).

Zezenketetako lehendakaritza hartzeko ez du problemarik izan EH Bilduk Iruñean.

Iruñeko ezker abertzaleak ez du bat egiten Euskal Herriko beste herrietan ezker abertzaleak daraman zezenketen aurkako jarrerarekin.

Ez da harritzekoa. Peñen indarra oso handia izan da beti sanferminetan eta beti izan dira zezenketetan, izugarrizko giroa sortuz. Jakina, peñetan ezker abertzaleko jendearen presentzia nabarmena da, hor denetatik badago ere.

Bai, Iruñean zezenketen aurka jartzea lekuz kanpo egotea dela ematen du.

Iruñekoa izatea eta zezenketak defendatzea ez dago derrigorrez lotuta, ordea. Hauxe da nire iritzia Iruñetik (eta ezker abertzaletik): Ikuskizun anker hau debekatu beharko litzateke.

One thought on “Iruñetik zezenketen aurka

  1. EHBilduk Iruñean zezenketen kontuarekin egindakoak kontraesanak sortzen ditu. Lekuz kanpo dago bere ildo ideologikoarekin batera ez doan heinean koalizioaren ordezkari nagusiak eredu honi babesa ematea (edo kritika izpirik ez egitea). Baina arazoaren muina ez da hori. Arazoa ez da EHBildu, Iruñean zezenaren torturaren inguruan eraiki den festa baten aldeko babes hegemonikoa da arazoa, eta hor eragin eta aldatu behar da, herrian. Hala ere, suposatzen dut ezker abertzaleak egun Nafarroan dituen erronka, zailtasun eta arazo guztiekin “los vascos (edo Bildu) quieren acabar con los san fermines” bati aurre egin ahal izateak beldurra ematen duela higadura suposa dezakeelako, lortu den aldaketa arriskuan jarriz. Gehiegitan borroka guztien lehen lerroan egon behar dugula ziurtzat ematen dugu, gure militantziaren eta oinarri sozialaren tamaina erreala eta inplikazioak horretarako ematen ez duela ulertu gabe, militantzia mila dinamiketan itoaz, borroka guztiak erdipurdi aurrera ateratzen edo erdi ahaztuta utziz, gure burua lehentasunak markatzera behartuz.

    Gipuzkoako zaborren aferak argi utzi digu zeintzuk diren zailtasunak, mugak eta zenbat dugun galtzeko lana ongi egin ezean: Borrokak eta iraultzak kalean antolatu eta irabazten dira, eta sistema kapitalista burgesaren instituzioetan erreformak planteatzen ari garenez, behin baldintzak sortuta instituzioetan islatu behar dira, kaleko eragileen indarraren babesaz, batez ere bataila batean baldintzarik gabe sartzeak irabazi ditugun beste bataila asko galdu ditzakegula suposatzen badu.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s