Home

okupazio bulegoa

Zapatu honetan Kukutza defendatzeagatik zigortu nahi dituztenen aldeko mobilizazioa

“Autogestioaren alde, okupazioaren alde eta gaztetxeen alde deialdia luzatzen diogu euskal jendarteari larunbat honetarako. Kukutzako auzipetuen aldeko manifestazioan Bilbon, 18:00etan Jesusen Bihotzean. Eta Kortxoenea gaztetxearen aldeko manifestazioan Donostian, 17:30ean Bulebarrean”.

Lau urte igaro dira Kukutza III hustu eta bota zutenetik eta datorren astean, hilak 14 eta 16, espetxe zigorra eskatuko du fiskaltzak bidegabekeria hori salatzera hurbildu ziren 19 pertsonaren aurka.

Kukutzako auzipetuen kontra irekitako prozeduretatik azkena izango da irailekoa eta pilatzen duen zigor kopuruarengatik baita gogorrena ere. Batek bi urte eta sei hilabeteko espetxe zigor eskaera dauka, beste bik bi urte eta bi hilabetekoa eta gainontzeko hamaseiek hamazortzina hilabeteko eskaera.

Datozen astelehen eta asteazkenean Kukutza bota zuten egunean egondako “desordena publikoa” eta “erresistentzia” epaituko dute. Delitu hauek leporatzen dizkiete irailaren 23an beste milaka pertsonarekin batera sarraski hori salatzera gerturatu ziren 19 lagun hauei eta froga bakarra poliziaren atxiloketa aleatorio haiek dira. Denok dakigu nolako jarrera basati eta oldarkorra izan zuen ertzaintzak egun haietan eta bortizkeria polizial hori nolabait justifikatu beharra daukate. Oso merke ateratzen zaie gainera, hamarnaka gazte jipoitu, inputatu eta epaitegira bidali; erraza. Gogorarazi behar dugu, halaber, urtarrilean epaitutako 23 lagunetako batek hiru urteko espetxe zigorra jaso zuela (helegitea aurkeztuta dago egun) eta gainontzekoen absoluzioa fiskaltzak errekurrituta daukala. Era berean, auzi honi lotuta egon diren beste epaiketetan (bi alemaniarrak, eserialdian atxilotutakoak…) auziperatuak absolbitu zituzten.

Epaitu barik geratuko dira, ordea, eraikinarekin espekulazio higuingarria egin duen Cabisa enpresa; maniobra espekulatibo antisozialetan ardura osoa duen eta Kukutza botatzeko indar guztia egin duen Bilboko Udala eta PNV alderdia; Errekalde auzoan hiru egunez terrorea hedatu zuen Polizia Autonomikoa eta erakunde hauetako arduradun diren eta izen-abizena duten handiki guztiak. Berriro ere.

Gainera, badirudi harrotuta dabiltzala eta Kortxoenea botatzeko saiakeran ikusi dugun bezala, nahi dutena egin dezaketela uste dutela. Troikaren ikasle aurreratuak dira, eredu neoliberala ezarriz eta gure hiriak-herriak salgai huts bilakatuz. Herriaren bizkar eta herriari bizkarra emanda.

Horren aurrean, autogestioaren alde, okupazioaren alde eta gaztetxeen alde deialdia luzatzen diogu euskal jendarteari larunbat honetarako. Kukutzako auzipetuen aldeko manifestazioan Bilbon, 18:00etan Jesusen Bihotzean. Eta Kortxoenea gaztetxearen aldeko manifestazioan Donostian, 17:30ean Bulebarrean.

Egon ginen eta egongo gara!

KUKUTZAREKIN elkartasun taldea.

kukukortxo

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s