Home

apurtu-eraiki

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ikasle Abertzaleak

Ikasturtea bueltan da, eta horrekin batera elite zapaltzailearen interesei erantzuten dien hezkuntza sisteman ikastera beharturik ikusiko dugu gure burua, berriz ere. LOMCE, Heziberri, EU2015… berdin dio izenak. Nazio, klase eta genero zapalkuntzetan sakontzeko balio duten legeak garatzen jarraituko dute, horiei aurre egin eta alternatiba berriak sortzen ez baditugu. Honekin apurtzea beharrezkoa da.

Aurreko hamarkadan zehar hezkuntzan herri borrokaz lortutakoa gogora ekarri nahi dugu. Bertan jasotako esperientziek ekarpen handiak egin ditzakete egungo testuinguruan zer eta nola eragin behar dugun jakiteko eta orduan egindako akatsetatik ikasteko.

Nazio Eztabaida guneak 2003an egindako diagnostikoan oinarriturik, Euskal Herriaren eraikuntzarako lehentasunezko ildo batzuk zehaztu ziren, Nazio Plana delakoa osatuz. Bertan, hezkuntzari zegozkion hainbat egitasmo sortu ziren: Oinarrizko Hezkuntza Akordioa, Euskal Curriculma, Euskal Unibertsitatea, Ikasle Euskaldun Eleanitzak lortzeko Proposamena… Arrazoi eta faktore ezberdinengatik planteamendu horiek ez ziren erabat aurrera atera. Testuinguru politiko nahasi hartan baikortasun aro bati bukaera eman zitzaion. Gaur arte.

Azken urteotako borroken fruituetan oinarrituta, ikasle iraultzaileok Euskal Eskola Nazionalaren (EEN) bidean estrategia berri baten eraikuntzari ekiteko oso testuinguru egokia sortu dela uste dugu. Egungo hezkuntza eredua iraultzeko behetik gorantzako prozesu bati abiada ematea ezinbestekoa dela uste dugu. Iraganeko akatsetatik ikasita, esperientzia eta planteamendu praktiko berriak sortzen eta irabazteko estrategia diseinatzen hasi behar gara.

Horretarako, aurrera egiteko balioko duten proiektu berriak sortzea beharrezkoa da, eta guk Herri Curriculumak eta Herri Unibertsitateak sortzearen aldeko apustua egingo dugu.

Bestetik, ikusten dugu inposaketen testuinguru honetan Hezkuntza Komunitatea kohesioa eta mobilizatzeko gaitasuna berreskuratzen ari dela. Maila lokalean hezkuntza mugimendua indartzen ari da, gutxika-gutxika Hezkuntza Plataformen Topagunearen baitan (HPT) saretzen ari diren Hezkuntza Plataformen bitartez. Euskal Herriarentzako hezkuntza eredu propio baten beharra etengabe azaleratzen ari da.

Beraz, elementu guzti hauek mahai gainean izanik, Ikasle Abertzaleok hezkuntzako beste hainbat eragilerekin lankidetzan oparotasun aro berri bat irekitzeko aukerak ikusten ditugu. Hori horrela izan dadin, baldintzak sortzeko eta estrategia sakonago bat diseinatzeko egingo dugu lan, azken urteotan ereindakoaren uzta jasoz.

Harriz-harri, ikasleok, kolektiboki, egungo hezkuntza sistema usteldua apurtzeko garaia heldu da. Baina ez bakarrik horreta- rako. Harriz harri, Euskal Eskola Nazionala eraikiko dugu. Apurtze-ko eraiki, eraikitzeko apurtu.

Apurtu ta eraiki; ikasleok kolektiboki!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s