Home

Eztabaida historiko-politikoa bultzatuko duen taldea sortu dute Gasteizko Errekaleor auzo okupatuan, iraganeko esperientziak aztertu eta hausnartuz, irakasgai eta akatsetatik ikasteko asmoarekin. Helburu argia dute: herri langilea borrokarako tresna teorikoz gaitzea eta klase kontzientzia nazionala berpiztea. Horretarako, Errekaleor bera, kontraboterean eraikitako espazioa, abiapuntutzat hartuta, eskaintza kulturala, formakuntza eta hausnarketa politiko-historiko kritikoa sustatuko dituzte. Beste herri batzuetako esperientziak ere partekatuko dituzte, eta  euskarak erabateko lehentasuna izango du. (Topatu.info)

errekagorri_taldea_errekaleor_aurkezpen_gutuna

http://twitter.com/erreka_gorri/

http://www.facebook.com/errekagorritaldea

Errekaleor auzoko eztabaida historiko-politikorako taldea. Hausnarketa, Borroka, Formakuntza, IRAULTZA!

Errekaleor, auzo askea, EH

This slideshow requires JavaScript.

4 thoughts on “Errekagorri

  1. Ba, alde batetik eztabaidarako gune eta aukera berri bat egotea béticos da pozteko berri. Beste aldetik pena sentitzea esparru horren sinbologiak sentiarazten duela esparru horretan bertan emango diren edukiak baldintzaturik izango direla.

    Badakit eztabaida guztiak euren limiteak izan behar dituztela baina Errekaleorreko gune autonomo eta anitzan holako proiektu bat izan beharko leike askoz zabalagoa. Talde honen arauan ez da onartzen baina tufilloa talde leninista batena da. Zertarako behar du eztabaida gune batek holako partidu bezelako logotipoa???

  2. Ez dut uste errekagorri auzo baten ezabaidagune ofiziala eta bakarra denik. Ezta pentsatu ere. Ez dut uste auzoan beste eztabaidaguneak edo taldeak antolatzeko inpedimenturik daudenik.

    Beraz zure mezua nahiko sektarioa da eta beste aldetik talde leninistek edo ez leninistek legitimitate osoa daukate antolatzeko.

  3. Sinbologia aldetik neri primeran iruditzen zait izar baskoia gorri kolorean agertzea.Finean independentzia eta sozialismoa.

  4. OK.

    Bestetan gaztetxeetan eztabaidagune “autonomoak” (ez soilik alderdiei ez lotuak, baizik eta “autonomo” ideologia bezala) edota “libertarioak” egiten dira, gaztetxeak ideologikoki pluralak direnean. Edota Ezker Abertzaleko egituretan bultzatzen dira ekologismoa, feminismoa, kooperatibismoa… bainan sekulan ere leninismoa azken 20 urteetan (lehenago beste kotu bat zen).

    Hori ere sektarioa al da?

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s