Home

mani

Ernai

Atzo goizean Guardia Zibilak burututako operazioa gogor salatu nahi dugu, lau lagun atxilotu baititu Otxandion terrorismoa goratzea leporatuta. Madrilera eraman dituzte, Otxandioko gaztetxea miatu ondoren. Atxilotuei Guardia Zibilak tiroz hildako Luzia Urigoitiari eginiko omenaldi bat antolatu, zuzendu eta koordinatzea egozten diete.

1987ko uztailaren 27an Luzia Urigoitia hil zuen Guardia Zibilak tiroz Trintxerpen (Pasaia, Gipuzkoa) eginiko sarekada batean. Forenseen arabera hurbil-hurbiletik jo zizkioten bi tiro krudelki. Hilketaren ostean inputazioak egon ziren frogak faltsifikatzen saiatzegatik. Guzti hau dokumental eta historiako liburuetan saldu nahi duten demokrazia espainiar faltsuaren loraldian.

Elkarbizitzaz eta memoriaren kontakizunaren inguruan teleberriak eta egunkarietako orrialdeak betetzen dituzten bitartean, ez digute utzi nahi gure lagun eta senideen memoriak gogoratzen. Gaurko atxiloketokin argi geratu da gure Herriaren memoria zapaldu nahi dutela, iraganean ahaztuta gelditu dadila.

Erasoak eraso, ez dezatela uste gure iragana, oriana eta hitza lapurtuko digutenik. Zentzu honetan, berdin salatu eta aipatu nahi ditugu herenegun Audientzia Nazionalean epaitua izan zen muntai polizial baten ondorioz inputatutako gaztea eta Indautxun burututako kontzentrazio batean Ertzaintzak sortutako istiluak.

Herri batzuek beste herri baten historia ikasten dute eta herri batzuek beste herri baten historia idatzi ere bai. Ez da berria etsaiak gure memoria zuriz margoztu nahi duela, ona eta txarraren etika- moralarekin manipulatuz. Ezin ahaztu Jon Antzarekin egin zutena, Lasa eta Zabalaren itzal luzea edota milaka lagunek kalabozo ilunetan bizitakoa.

Belaunaldiz belaunaldi inoiz baino garrantzitsuago dugu gure Herriaren historia guk geuk kontatzea. Urteetako borrokek emandako garaipen ederrak ospatu eta dena eman zutenak oroitzea. Izan ginenaz eraikitzen dugulako oraina eta marraztu etorkizuna. Herri-izarrak ez direlako itzaltzen, biharko ikastoletan beraien izenak abesten jarrai dezagun.

3 thoughts on “Ez duzue gure herriaren memoria zapalduko!

  1. Ayer nos despertamos con 4 nuevas detenciones de ciudadanos vascos por su militancia política, nada extraña si tenemos en cuenta que seguimos viviendo en un estado de excepción disfrazado de democracia.

    Pero la imagen que mas me dolió ayer no fue esa, a la tarde y mientras l@s vecin@s de Otxandio eran llevados camino a madrid, en donosti representante de EHbildu y Amaiur asistían a un acto presidido por el jefe de la guardia civil y la jefa de la policía autonómica española en homenaje a 3 “funcionarios de prisiones” muertos en acciones armadas de la insurgencia vasca.

    No lo entiendo, con acciones como estas lo único que se hace es legitimar el discurso y la acción del opresor, se legitima su violencia y se contribuye a normalizar la situación no democrática que vivimos en EH.

    No entiendo que mientras nosotros no tenemos derecho a recordar a nuestro muertos, se este asistiendo a actos en los que se homenajea a miembros de las fuerzas de ocupación españolas.Cuerpos represivos que han traído ( y traerán si creen que es necesario) dolor y sufrimiento a todos los pueblos de euskal herria.

    Estando el conflicto político que sufre este pueblo en una situación lejana a la resolución no entiendo todo el discurso y la practica que se esta desarrollando por parte de EH bildu en esta materia ya que mientras no haya justicia y democracia nunca habrá paz y el numero de personas que sufren la violencia en este pueblo seguirá aumentando.

  2. Es sencillo compañero , todos estos reconocimientos , homenajes , ensalzamientos a los caidos por españa , solo tienen un fin ultimo , el imponer una opinión , asi sea por la fuerza , sobre que solo existen victimas en las filas del estado ocupante .
    Imponiendo esta tesis ante la opinión publica general y negando cualquier contenido político e incluso humanitario a los rebeldes , conseguirían el efecto “silencio de los cementerios” que fue el que aplicaron mediante la represión brutal después del golpe militar de ultraderecha de 1936 .
    Esto es lo que tratan de imponer e implantar ante la opinión publica , para asegurarse otros cincuenta años de tranquilidad y dominio sobre los rebeldes , por supuesto con la inestimable colaboración del Partido del Negocio Vasco .
    Lamentablemente entre nuestra propias filas hay quienes han perdido el norte y se muestra cabizbajos y dispuestos a acudir a cuantos cuarteles , cárceles , y demas lugares de triste recuerdo , cuando lo exija el dedo español .
    Cualquiera de ellos es libre de lamerle las botas al ministro de la ultra derecha española por el resto de sus miserables existencias , lo verdaderamente importante para el futuro de E.H es la reorganización de la lucha a todos los niveles por la independencia y el socialismo . Solo el pueblo salva al pueblo .

  3. Gutxienez zazpi lagun atxilotu dituzte, ustez “terrorismoa goratzea” leporatuta

    Gasteizko Espainiako Poliziaren komisaldegian Lierni Arakama, Iñaki Ezeiza eta Iñaki Muñoz atxiloturik daudela konfirmatu du Eleak Mugimenduak; Efe berri agentziaren arabera, beste hiru atxilotu leudeke Araban; ‘Topatu.info’-k jakinarazi du Aritz Armendariz atxilotu dutela Donostian.

    Espainiako Poliziak gutxienez hiru lagun atxilotu ditu gaur Gasteizko kaleetan, ustez, “terrorismoa goratzea” egotzita. Eleak Mugimenduak BERRIAri adierazi dio ezin dutela konfirmatu akusazioa hori denik, baina hipotesi horrek duela indarra. Euren arabera Lierni Arakama, Iñaki Ezeiza eta Iñaki Muñoz atxilotuak daude eta Betoñoko komisaldegian dauzkate deklarazioa hartzen.

    Efe berri agentziak polizia iturriak aipatuz zabaldu du Araban sei direla atxilotuak. Berri agentziak zehaztu du Gasteizko jaietan “terrorismoa goratzea” egotzi dietela atxilotuei.

    Polizia operazioa salatzeko, 20:00etarako protesta deitu dute Gasteizen, Andra Mari Zuriaren enparantzan.

    http://www.berria.eus/albisteak/114723/gutxienez_zazpi_lagun_atxilotu_dituzte_ustez_terrorismoa_goratzea_leporatuta.htm

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s