Home

ernai

Materialismo historikoa marxismoaren oinarrizko teorietako bat da. Guztiok entzun dugu zerbait baina sakonki aztertu ezean dogmetan baino ez gara eroriko. Eta hori, edozein mugimendu iraultzailerentzat egon daitekeen akatsik larriena da. Dogmatismoa garatzen ez doazen ideia multzoa da eta beraz, hobetu ezin daitekeena.

Guk errealitatea ulertu nahi dugu, hau aldatzeko. Eta horretarako beharrezkoak ditugu garatzen eta hobetzen doazen teoriak. Marxismoa beraz, teoria kritiko eta iraultzailea izatean etengabeko garapenean aurkitzen da, etengabeko hobekuntzan. Guri dagokigu, militante politikooi, marxismoa hobetzea eta honi ekarpenak egitea.

Azken finean, ikusi dugun bezala, marxismoa ez da akademiatik, intelektualismotik, egiten den teoria bat: militantziatik egiten dena baizik. Mundua eraldatzeko etengabeko saiakeran gaudenok, garatzen dugun errealitatea interpretatzeko moduari balio teorikoa eskaini behar diogu beraz.

Marxismoa maiz, dogmakerietatik erabilia izan da. Baina horren errua marxismoari botatzea ez da bidezkoa. Feminismoekin duen harremana horren lekuko. Hainbat marxista misogino amorratuak izateak ez dio marxismoari bere gaitasun iraultzailerik kenduko. Guretzat guztiz bat datoz teoria marxista eta feministak, eta elkar aberasten dira. Bien arteko batasuna bilatzen segituko dugu.

Ez dugu beraz marxismoaren manual bat aurkituko hemen. Horretarako badago edozein lekutan nahi adina material eskuragarri. Hemen marxismoaren bidez eginiko hiru lan txiki topatuko ditugu. Hiru zatiak modu independentean irakur ditzakegu, baina ez izan alperra eta eman aukera hiruei.

Lehenik Kapitalismoaren bilakaera ikusiko dugu. Esan bezala, marxismotik ikusten saiatuko gara, eta beraz, modu dialektikoan ulertuta, historiaurreraino joko dugu. Saiatu gara ahalik eta azkar eta errazena egiten, baina baliteke momentu batzuetan astuna suertatzea. Hala balitz, saltatu hurrengo kapitulura baina ez utzi liburuxka lantzeari. Iraultzaile on bezala, erronka guztiei egin behar diegu eta aurre. Kapitulu bakoitzaren amaieran erabili dugun bibliografia duzu, bai eta hainbat galdera modu kolektiboan landu ahal izateko.

Bigarrenik, Euskal Langile Herriaren historia proposamen bat aurkezten dugu, “Resumen y propuesta de historia marxista vasca” Iñaki Gil de San Vicenteren lanetik abiatuta. Hemen Euskal Herriaren historia kontatzen dugu, baina zapalduon ikuspegitik. Zapaltzaileen istorioetaz kokoteraino gaudelako. Zati honen amaieran ere bibliografia interesgarri bat duzu, eta baita formazio ariketa bat ere.

Azkenik, ekonomia politikora sarrera bat aurkituko duzu. Ekonomia zer den ulertzeko marxismo eta feminismoaren kategoriak erabiltzen saiatu gara. Baliteke irakurgai zaila iruditzea, baina hainbat kontzeptu argi edukitzea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu kapitalismo-patriarkarraz hitz egin ahal izateko.

Espero dugu lagungarria izatea liburuxka hau. Sistema ulertu behar dugu, sistema garaitzeko. Kapitalismoa ez da bakarrik eroriko, bultzada txiki bat beharko du. Euskal gazteriak, euskal langile herriak, autogestiotik egingo dugun aldebakartasuneko bidean, bultzada horretan lagundu behar dugu, Euskal Herria Sozialista-Feminista eraikitzeko. Mundu aske bat eraikitzeko.

Badugu bidea, ekin diezaiogun!

Ernai

http://ernaigazte.cc/sites/default/files/dokumentuak/sarerako.pdf  pdf / 114 orrialde

One thought on “Materialismo historikoa – Formakuntza

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s