Home

ge

Ernai

Irailak 27, urtero bezala, izar gorriz markatuta heldu zaigu egutegira. Aurten gainera, 40 urte betetzen dira Txiki eta Otaegi Euskal Herriaren alde borrokatzeagatik hil zituztela Francoren txakurrek.

Gatazka politikoa belaunaldiz belaunaldi bizi izan du gure Herriak. Espainiar eta frantses estatu inperialistek etengabeko eraso eta asimilazio prozesuetan ito nahi izan bagaituzte ere, herritarren konpromiso eta erabateko determinazioari esker gaude gaur egungo egoeran. Iparra galdu gabe, norabide berean eta etengabeko birformulazioekin jakin dugu aurrera egiten.

Hamar gazteren lerdena, makila luzez bidian. Hamar eta baita hamaika gaztek ere bide horretan pauso sendoak eman dituzte sinestu eta sentitzen zutenagatik. Herritik alde egin eta familia eta lagunei agur esan beharrak min emanik ere, gure Herriarekiko maitasuna eta borrokaren aldeko konpromisoagatik dena eman duten horiek oroitu nahi ditugu gaurko egunez.

Inoiz baino ozenago diogu gure Herriko historiaren parte direnak oroitu nahi ditugula. Izan ere, azken asteotan argi geratu da Estatu espainiarraren izate eta jarrera errepresiboak bere horretan jarraitzen duela. Izan ginenaz oraina eraiki eta etorkizuna marrazten dugulako, inoiz baino garrantzitsuago dugu gure Herriaren historia guk geuk kontatzea. Urteetako borrokek emandako garaipen ederrak ospatu eta dena eman zutenak oroitzea.

Helburuak argi baditugu ere argi izan behar dugu helburu horiek egi bilakatzen uzten ez digun etsaia esna dagoela. Baigorrin emandako atxiloketak, Herri honek aurrera eraman nahi duen prozesua oztopatu eta benetazko konponbide eszenatoki baten aurkakoak izan dira. ETA erakundea armagabetzeko ematen ari den pausoak oztopatu asmoz, etengabeko jazarpen eta atxiloketak dira bi estatuen erantzunak.

Oztopoak oztopo ez da lehenengo aldia ataka batean aurrean gaudena. Beti jakin izan dugu zutik mantentzen eta aurrera jarraitzeko bide ertzak sasi artetik bada ere aurkitzen. Txikik hil aurretik idatzi zuen gutunari eutsiz, orain guri dagokigu justizia egitea. Denoi dagokigu garaipenera eramango gaituen bidea marraztu eta borrokaren testiguari eustea. Bakoitzak bere esparrutik baina helburu argi batekin; Euskal Herria aske, sozialista eta feminista bat irabaztea. Maite zaituztegu!

—————

EHK

Aurtengo Gudari Eguna, Irailak 27a, egoera politiko nahasian datorkigu, bereziki Ezker Abertzaleko sektore borrokalarien kontrako azken polizia operazioen eraginez. Duela lau urte ETA erakunde iraultzailearen ekimenez abiaturiko prozesua egun blokeaturik dago, batez ere, bi Estatuek Euskal Herriko gatazka politikoari elkarrizketa bidezko konponbidea emateko duten borondate falta dela-eta.

Esku-hartze biolentorik gabeko espazio eta garai berri bat bilatzeko arazoaren konponbidea gatazka politikoaren existentzia onartzetik abiatu behar da. Izan ere, funtsezko arazo politikoak konpondu ezean herri honetan benetako trantsizio politikoa egikaritzea ezinezkoa izango da; konpondu gabeko auziak betikotu, azaleratu eta osatugabe geldituko baitira.

Nazio- eta gizarte-askapenerako prozesu bat, armagabetze prozesu hutsalera eraldatzeko saiakerak gatazkaren sorburu diren arazo eta injustiziak ezkutarazi nahi ditu. Indarkeriazko metodoen erabileraren kausak gatazka politikoaren jatorrian aurkitu behar dira, bestelakoan, ez dago zereginik.

Dena den, konpontzeke dagoen gatazka historiko batek bere-baitan dakarren minak ezin digu gure ikuspegia lausotu. Euskal Herria sozialistaren aldeko borrokan eroritako militante denek borondate politiko bizi-bizia zuten eta hori ezin dugu ahaztu. Ez ziren biktimak; gure herriaren askatasun sozialak eta eskubide nazionalak ukatzen dizkiguten horien aurkari nagusiak baizik. Berdintasuna, justizia eta askatasunaren alde borroka egin zuten gudariak ezin ditugu biktima soiltzat hartu. Euskal Herri Langilearen historia emantzipatzailean bide berriak ireki zituzten pertsonak izan ziren. Gudariak subjektu politikotzat gogoratu behar ditugu, bidezko kausa baten alde ziharduten militanteak baitziren.

Lehen eta orain, hainbeste gudari galdu ondoren, orain inoiz baino gehiago, gure omenaldirik onena haiek hasitako borrokari jarraipena ematea izango da. Bost hamarkada baino gehiago dirauen borrokak derrigorrean baliatu behar ditugun baldintza politiko eta sozial berriak sortu ditu. Orain, borrokaren uzta jasotzeko ordua da. Hemen gaude, gudarien eredua bihotzean dugularik eta gure borrokaren norabidea galdu gabe: Independentzia eta Sozialismoa Euskal Herriarentzat.

—————

Boltxe Kolektiboa

Este año se cumple el 40 aniversario de la ejecución ordenada por un tribunal militar de Txiki y Otaegi, militantes de ETA, conjuntamente con Baena, Sanchez Bravo y García, militantes del FRAP. Fueron los últimos fusilamientos del régimen franquista en sus últimos estertores. La respuesta popular de rechazo a estos actos se sintió no solo en Euskal Herria, sino en todo el Estado y en Europa, dejando grabado ese día como el del recuerdo y homenaje al combatiente vasco.

No fueron los primeros ni los últimos en dar su vida por la liberación nacional y social de Euskal Herria, cientos de militantes durante largas décadas han dado su vida, han sido torturados, perseguidos, encarcelados, asesinados… no solo en la larga noche del franquismo, sino en la transición y asentamiento de la supuesta democracia. A ellos los comunistas vascos y el conjunto de los abertzales y revolucionarios les rendimos nuestro más sentido recuerdo.

En los años 40 y 50 del pasado siglo, la inminente desaparición del euskara y de Euskal Herria como identidad, la cruda vida de los obreros tanto vascos como los venidos de diferentes pueblos oprimidos del Estado, la cruel represión activaron las luchas tanto nacionales como sociales en defensa de los intereses y derechos de los oprimidos, abrieron el camino en el que sucesivas generaciones de luchadores y luchadoras han aportado en pos de la liberación. Recoger el testigo y llevar a término su lucha será el modo en el que realizaremos dicho homenaje.

Pasados estos 40 años de aquel 27 de septiembre, acabada la dictadura e instaurada la supuesta democracia seguimos sojuzgados y negados. Aunque Euskal Herria y la conciencia nacional de clase de su pueblo trabajador siguen vivos gracias a larga lucha llevada a cabo por esos gudaris, siguen vigentes los mismos motivos que animaron su lucha. Los Estados español y francés niegan y atacan la existencia del pueblo vasco a la vez que exprimen a sus clases populares para extraer el máximo beneficio. Para esto están dispuestos a usar la máxima crueldad y provocar el mayor sufrimiento, desde aquellas cunetas llenas de cadáveres y los miles de desaparecidos, a las ejecuciones del terrorismo de Estado, la represión despiadada, la tortura y la dispersión, cualquier medida para acabar con la disidencia. Los desahucios, el terror laboral y patriarcal, leyes mordazas y de control social, cualquier medio para que no pueda haber ninguna resistencia.

La cerrazón de los Estados español y francés no ha parado a pesar de las continuas ofertas de negociar una paz justa ofrecidas por la organización ETA. Aun habiendo cesado su campaña militar siguen aplicando una cruel política carcelaria, siguen con la persecución política y cultural y con la búsqueda del máximo beneficio a costa del bienestar y la salud de las clases trabajadoras. La burguesía española con la colaboración de la vasca no está dispuesta a aceptar ninguna reclamación democrática que vulnere sus respectivos derechos a explotar a los pueblos, las personas, el medioambiente…

No hay salida dentro del capitalismo, que estando en crisis acrecienta sus ataques contra las mujeres y la juventud, contra los trabajadores y los pueblos, contra la tierra, y se engaña quien piense que es reformable el sistema democrático burgués y que corrigiendo sus deficiencias Euskal Herria puede encontrar un acomodo dentro de la Unión Europea del capital. El ejemplo de Grecia y los pactos antipopulares como el TTIP y TISA son clara muestra. Es urgente plantear que la única salida que tenemos las naciones oprimidas y los trabajadores es la independencia socialista.

Dicho esto, los y las comunistas vascas no podemos asumir como suficiente el actual camino emprendido por Sortu y parte de la Izquierda Abertzale que plantean como posible conseguir una liberación nacional y social convenida con las burguesías vasca, española y europea sin entrar en ningún tipo de contradicción.

Son muchos los logros teóricos y prácticos que la lucha por este país han dado y que retomamos como totalmente válidos, desde aquella V asamblea que clarificó la lucha emprendida y que definió como lucha revolucionaria de liberación nacional la de Euskal Herria, junto a muchos otros conceptos que es necesario traer al presente porque son de total actualidad: conciencia nacional de clase, marco autónomo de lucha, sujeto revolucionario, triple opresión, internacionalismo proletario…. Estas y otras herramientas en la medida en que se ciñen a la realidad de nuestro pueblo nos son necesarias para no caer en las diversas modas ideológicas que nos alejan de la comprensión de la realidad y nos lleven a vías muertas.

Los comunistas vascos llamamos a continuar la lucha por Euskal Herria. Hacemos un llamamiento a los militantes, a las trabajadoras y trabajadores, a los y las paradas, a cualquiera que tenga conciencia nacional de clase a organizarse y comprometerse en la lucha por la libertad de Euskal Herria, lucha que con altibajos siempre ha estado presente en el pueblo vasco y que no desaparecerá hasta que se consigan los objetivos marcados. A crear las organizaciones que nos puedan permitir llevar a buen término este camino. Solo la consecución de un Estado Obrero constituido como República Socialista Vasca nos puede dar la solución a la opresión y la libertad como pueblo y clase.

Por una Euskal Herria independiente, socialista, euskaldun y antipatriarcal y por los que han dejado su vida en este camino.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s