Home

http://karena.eu/proiektua/-gure-kabuz-ala-hil-dokumentala

Gazteak, prekarietatea, frustrazioa, etsipena, konformismoa. Gehiegi eta askotan elkarrekin sentitu eta entzuten ditugun hitzak dira. Baina, izango da Euskal Herriko gazteentzat beste alternatibarik, ezta? Galdera horretatik abiatutako dokumentala da esku artean duguna.

Erantzunaren bila, Euskal Herri osoa goitik behera gurutzatzen ari gara kapitalismoaren logikatik kanpo eta autogestioan oinarrituz bide propioa egiten ari diren proiektuak ezagutzeko. Asko dira eta alor guztietakoak: hezkuntza, etxebizitza, elikadura burujabetza, zaintza, artisautza, finantzak, jaiak, kultura… Egunez egun ari dira frogatzen posible eta eraginkor direla gauzak bestela egiteko moduak.

Egiten ari garen bide honetan, askotariko alternatibekin egin dugu topo, eta sinetsita gaude badela guztiak biltzen dituen ezaugarri bat: gure kabuz egitea, taldean, auzolanean. Ikusi dugu logika hori bizitzako esparru guztietan dela aplikagarria, eta, hain zuzen ere, horixe dela biziraupen hutsetik ateratzeko gakoa.

Lan erdia egina dugu jada, baina zailena geratzen zaigu oraindik: jasotakoari forma ematea. Azaroa bukaeran erdituko dugu proiektua, etadokumentalaren jatorrizko bertsioa euskara hutsean izango den arren, beste hainbat hizkuntzatara itzuliko dugu.


Nor gara?

Sei gazte prekario gara, jakinminez eta gogoz heldu diogunak proiektu berri honi: Onintza Rojas, Xalba Ramirez, Itsaso Zubiria, Iraitz Salegi, Eneritz Arzallus eta Lander Arretxea. Topatu.info eta Ernairen bultzadarekin eta babesean gabiltza burubelarri lanean.

Dokumentala, zertarako?

Gazte mugimenduan alternatiben inguruko eztabaida sortzea da proiektuaren helburu nagusia. Hausnarketa kolektiborako tresna izateko anbizioa dauka, eta aktibaziorako hainbat gako eskainiko ditu. Dokumentala eta baliabideen liburuxka laburra izango dira horretarako tresna, eta, amaitzean, gaztetxez gaztetxeeztabaidak antolatuko ditugu. Hainbat kolektiboren laguntza izango dugu hori guztia dinamizatzeko.

Baina, ez hori bakarrik. Euskal Herri osoan jada martxan dauden bestelako egitasmoak ikusarazi nahi ditugu, bertan pilatutako esperientzia zabaldu eta elkar-ezagutzaren abiapuntu izan dadin. Ba al da alternatibak garatzen hasteko modu hoberik, beste batzuek jada egiten dutena ezagutzea baino?

Zer behar dugu horretarako?

Ezinbestekoena badugu jada: gogotsu dagoen lan-taldea eta Euskal Herri osoan alternatibak lantzen ari den jendearen kolaborazioa.Baina,DVDen ekoizpena, egindako milaka kilometroak eta, batez ere, haien lan-orduetan dokumentala osatzeko beharrezkoak diren hamaika lan egingo dituztenak duintasunez ordaintzeko jo dugu zugana laguntza eske. Dokumentala aurretik erosteko dirua jartzeko prest bazaude, posible egingo duzu.

Zer jasoko duzu proiektua lagunduz gero?

Gure esker ona jaso eta dokumentala egin ahal izateko ezinbesteko laguntza bihurtzeaz gain, hainbat opari jasoko duzu egindako ekarpenaren arabera.

  • Partxe eta kamiseten azalpena:

Langileen esplotazioa eta ingurumenaren txikizioa ahal dugun neurrian ekiditea erabaki dugu. Aurrekontu txikiarekin gabiltza lanean, eta ezin dugu baldintza horiek betetzeak dakarren gastu ekonomikoa gure gain hartu. Beraz, kamisetak gure kabuz egitea erabaki dugu, ahalik eta koherenteenak izateko. Horretarako modu eraginkorrena iruditu zaigu jada eginak dauden kamisetak berrerabiltzea (egoera onean daudenak, noski), eta oihal ekologikoan serigrafiatutako partxe batzuk jostea kamiseta horiei. Batzuek, agian, nahiago izango duzue partxea soilik jaso, eta zuek, zuen kabuz, nahi duzuen lekuan josi. Horregatik, bi aukera izango dituzu:

1.- Egoera onean dagoen kamiseta bat berrerabiliko dugu eta guk geuk josiko dugu partxea. Kamiseta egina jasoko duzu.

2.- Partxea hartu eta zuk zeuk josi nahi duzun lekuan.

Oharra Eneko Goiarentzat: Kortxoenean egingo ditugu!

indizea

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s