Home

Ernai

Iragan astean, ADEGIko presidente Pello Gibelalde lotsagabeak gazte langileon inguruan esandakoak ezinbestean erantzun behar ditugu.

Gazteok bizi dugun egoera prekarioari ezikusiarena eginez, gure bizimodua “erosoa” dela eta “familiek dena ematen digutela” bota zuen. Prekarietatera behartzen gaituen gorbatadunak bere poltronatik lasai asko hori esan dezakeela uste badu, jai dauka! Izen bakarra du horrek: putrea eta gazteon etsaia!

Ordaintzen ez diren praktikaldiak egin behar ditugu, edo lanpostuak ordezkatzeko erabiltzen direnak. Langabezi iraunkorrera kondenatuak gaude, eta ezkutuko lanean esplotatzen gaituzte. Lan baldintza duinak izatetik urrun gaude. Askotan, bizia ere galdu egiten dugu segurtasun neurririk gabe lan egiten dugulako. Subkontratak eta ordaindu gabeko ordu extrak ezagutzen ditugu. Hau da gazteon bizimodu eta errealitatea. Erosoa guretzako? Ez. Soilik haientzako.

Haientzako, egoera honek erantzule zuzenak baititu. Haiek, Gibelalde jaunak eta bere gisako borreroek, gure izerdi eta odolaz aurrera ateratako lanaren etekinak lapurtzen dizkigute. Gure miseriaz aberasten dira. Zapaltzaileak eta zapalduak. Esplotatzaile-esplotatu dikotomian banatzen gaitu sistema honek.

Egindako adierazpenek ez gaituzte harritzen, Gibelalde. Zu zapaltzaile eta esplotatzailea zara. Dirua egitea soilik axola zaizu, kapitala metatzea, eta oso argi duzu nola egiten den hori: gazte eta langileak esplotatuta.

Kanpora joateaz hitz egiten digu Gibelaldek, patronalaren izenean. Kapitalaren Europara joan behar omen gara lan bila, hemen enplegurik ez dagoela aitortuz, bide batez. Atzerrira lanera, eta gainera, “neska ederrekin ezkontzera”. Kapitalista zikin eta miserablea izateaz gain, matxista nazkagarria ere bazara, Gibelalde.

Gazteok bagoazela esan dugu. Bagoaz, bai, baina ez kapitalaren Europara. Ez dugu zuek mahai gainean jartzen diguzuen bizitza prekarioa onartzen. Gazteok bagoaz gure etorkizunaren jabe izatera, bagoaz herri berri bat eraikitzera, esplotaziorik gabeko Euskal Herria lortzera. Eta bertan, Gibelalde, zu bezalakoek ez dute lekurik. Zuen denbora atzerakontuan hasi da, aurrean izango gaituzue! Orain gure garaia da!

Ostegun hontan LAB sindikatuarekin batera Donostiako ADEGIko egoitzaren parean burutuko dugun mobilizazioan parte hartzera dei egiten diogu Euskal Herriko gazte guztiei. Erakuts diezaiogun hortzak miseriara kondenatu nahi gaituztenei!

2 thoughts on “Pello Gibelalde, gazteon etsaia!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s