Home

espainiarekin_apurtzeko

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ernai

Urriaren 12an, ez dugu ezer ospatzeko. Hispanitatearen eguna da espainiar Estatuan, eta inposatutako jai arrotza zapaltzen dituen gainerako herri guztietan. Mila aurpegi ditu urte eta mendeetan zehar espainiar Estatuaren aldetik herritarrok jasan dugun inposaketak. Eta, hala ere, ez dute lortu segundu erdi batez ere espainiar sentitzerik.

Betidanik errepresioarekin lotuta egon den nazioaren izaera ospatzen dute egun honetan gure herri eta errepideak okupatzen dituzten indar armatuek. Guardia Zibilaz ari gara, eraldaketaren eta, finean, askatasunaren alde egiten duen mugimendu ororekin bukatzeko sortua izan zen tresna. Indar okupatzaileek Euskal Herrian duen jarduna, espainiar eta frantziar Gobernuek gatazka iraunarazteko eta konponbidearen bidean urratsik ez emateko daukaten hautu sendoaren erakusle dira.

Nazkatu gara. Nazkatu gara zuen mehatxuez, Euskal Herriko paisaietan zuen sinboloak ikusteaz, indar okupatzaileen jazarpena pairatzeaz. Ez zaituztegu nahi eta ez zaituztegu behar, ez hemen ez inon! Herritarrok konponbidearen eta justiziaren alde lerratu gara, eta jarritako oztopo bakoitzaren aurrean tinko aurkituko gaituzte. Herri berri bat eraikitzera goaz, eta bertan ez dago zuentzako lekurik.

Bide honetan, urratsez urrats, keinuz keinu, aurrera goaz. Egun hauetan zuen zezen maiteetariko bat erori egin da, Nafarroan gelditzen zen azkena zehazki, Tuteran. Eta ekimen hau, indarkeriaren bidez eraikitako estatu- aparatu guztiak ere erortze bidean daudenaren isla besterik ez da. Argi dugu: denok norabide berean bultza eginez gero, inposaketa guztiekin amaituko dugu! Espainiarekin apurtzeko, gazteok bagoaz!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s