Home

bai

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Bai Euskal Herriari

2000. urteko ekainaren 10ean aurkeztu zen jendartean BAI EUSKAL HERRIARI ekimena eta 15 urte beranduago bere jarduna eten eta eragile gisa bere jarduna amaitzeko erabakia hartu dugu BAI EUSKAL HERRIARI ekimena osatzen dugun kide guztiok aho-batez.

BAI EUSKAL HERRIARIk sortu zenean unetik, euskal herritarron herri nortasuna, nazio identitatea eta borondatea izan ditu lan lerro eta ardatz. Bide horretan 125.000 euskal herritarren sinadurak aurkeztu zizkion UDALBILTZAri euskal herritarron nortasuna eta naziotasuna jasoko zuen agiri bat eskatuz. Horri erantzunez sortu zuen nazio instituzioak Euskal Herriko Naziotasun Aitormena (EHNA).

Hainbat urteetan zehar, EHNAren izapidetzea zabaldu, sustatu eta erabileran sakondu genuen gure jarduna. UDALBILTZAk herritarron eskura jarritako tresna eskuan hartu eta euskal herritar gisa bizitzeko deman makinabat ekimen eta egitasmo burutu genituen. Eremuz eremu borrokatu ginen euskal herritar gisa aitortuak eta errespetatuak izan gintezen eta baita lortu ere. Euskal Herrian garai xamurrak ez baziren ere, Naziotasun egunak antolatu ziren hainbat herritan eta hainbat zonaldetan EHNAren erabilera guztiz normalizatu zen.

Gure jarduera eremua, forma hartuz joan da, naziotasun eskubidearen irakurketa zabalduz eta sakonduz garatu dugun heinean. Euskal egutegiaren lanketa, kirol selekzio-federazioan beharra, naziotasuna eta aniztasunaren uztarketa, euskal nazio ikurren defentsa eta inposaketaren salaketa, …

15 .urteurrenaren bueltan kokatzen gara, naziotasun eskubidearen inguruko hausnarketa borobilduta badugu ere aurrera egiteko giharrik ez dugula ohartu gara. Eragiteko gaitasuna erabat mugatuta dugula konturatu gara eta horrek eragile gisa ditugun helburuak betetzeko gaitasun eza adierazten duenez, gure jarduerari amaiera emateko unea iritsi dela deliberatu dugu.

BAI EUSKAL HERRIARI ekimena sortu zeneko eskaera ekarri nahi dugu azken adierazpen honetara. 2000. urtean eskatu bezala, 2015.urtean ere euskal herritarren naziotasuna eta nortasuna jasoko duen agiria eskatzen diogu Udalbiltzari. Euskal herritarrok munduaren aurrean garen bezala agertzeko tresna eskatzen diogu nazio instituzio bakarrari.

Amaitzeko, euskal herritarrei herri mugimenduan antolatzeko deia luzatzen diegu. Estatuen abian duten asimilazio estrategiari aurre egitea ezinezko izango baita, nazio eraikuntza helburu duen herri mugimendurik gabe.

Gora Euskal Herria askatuta!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s