Home

emak

Topatu

Bilboko epaitegiak eman du sententzia: OihuK-ko kideei agindu die eraikina igandea baino lehen utzi eta husteko. Epea pasata, edozein unetan joan liteke Ertzaintza, eta espazioa defendatzera deitu dute.

Uztaila hasieran okupatu zuten Bilboko Errekalde auzoan emakume lesbiana, transexual eta feministen topagunea sortzeko eraikina. Inolako zapalkuntzan oinarrituko ez den topagunea sortzeko helburuarekin jarri dute martxan OihuK, eta, auzolanaren bidez, espazioa txukundu eta hainbat ekintza antolatu dituzte gaur arte.

Pentsamendu kolektiboa ardatz, borroka eta bizi espazio ez partriarkala sortzen ari dira bertan, eta, dituzten behar eta desirei erantzunez, espazioa emakumeentzat soilik izatea erabaki dute. “Bilbon ez dago borroka feminista garatzeko espazio autogestionatu eta autonomorik”.

Sare feminista ehuntzeaz gain, zaintza eta babesa berreraiki eta emakumeentzat segurtasun espazio bat sortu nahi dute: “Etxe hau, bertako pertsonak subjektu politiko bilakatzeko espazioa izateaz gain, auzoko eta inguruetako emakumeak feminismoaren bueltan biltzeko tresna izatea nahi dugu”.

—-

etxarri_gaztetxea_errekalde_bilbo_erresistentzia_kulturala_2015

Erresistentzia kulturalarekin egingo diote aurre Errekaldeko Etxarri gaztetxearen utzarazte arriskuari

2014ko uztailean okupatu zuten Etxarri gaztetxea Errekaldeko (Bilbo) gazteek, Kukutza III-k utzitako hutsunea betetzeko. Urtebete pasatxoko ibilbide laburrean, hiru epaiketa izan dituzte, eta, momentu honetan, utzarazte arriskuan daude.

Erresistentzia kulturala antolatu dute egoerari aurre egiteko, eta gaztetxearen eguneroko jardunarekin jarraitzea erabaki dute, proiektua bizirik dagoelako: “Mugimenduan jarraitzen dugu, lan txikiak zein handiak eginez eraikin oso bat berrituz, geure eskuekin alternatibak sortuz, ikasiz, koskortuz”. Utzaraziz gero, espazioa galdu bai, baina proiektua garatzen jarraituko dutela jakinarazi dute.

etxarri_gaztetxea_errekalde_bilbo

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s