Home

Lehenik eta behin eskerrik asko gaurko egunean Ibonetaz kezkatu zaretenoi eta batez ere epaitegi aurreko eta ETXERAGUNEko mobilizazioetan parte hartu duzuenoi (herritar, sortzaile,abokatu etab)

Gaurko epaiketa ez da egin, Ibonen kontrako salaketa jarri zuen preso oiha ez baita aurkeztu. Beraz, Ibon “absuelto” geratu da ( gaurko epaiketari dagokionean).

Ibon, Bilboko epaitegitik Zaballako espetxera eraman dute. Ibonek berak, telefonoz adierazi digunez, lepoaldean eta bizkarrean min handiekin jarraitzen du. Urriaren 26rako zita dauka, Galdakoko erietxeko bere konfidantzazko neurologoarekin. Gure kezka nagusia da, ea Ibon data horretarako ez ote duten Euskal Herritik urrunduko. Momentuz Zaballan jarraitzen du. Ibonek izan beharko lukeen traslado bakarra bere etxerakoa izan dadin mobilizatzen jarraitu beharko dugu. Ostiralera arte Bilboko plaza zirkularrean ETXERAGUNEa martxan egongo da eta ostiral arratsaldean manifestazio indartsu batekin bukaera emango zaio larriki gaixo dauden preso politikoen eskubideen aldeko ETXERAGUNEari. Ez ordea mobilizazioei, Ibon eta larriki dauden preso guztiak etxera ekarri arte kaleak astintzen jarraitu beharko baitugu.

ANIMO ETA BETI AURRERA!

INFORMACIÓN ACERCA DE IBON.

Antes de nada agradecer a tod@s l@s que habéis mostrado cierto interés acerca del estado de Ibon y sobre todo a l@s que habéis participado en las movilizaciones que se han llevado a cabo tanto delante del juzgado, como en el ETXERAGUNE de la Plaza Circular de Bilbo ( ciudadan@s, artistas, abogad@s…ect).

El juicio contra Ibon no se ha celebrado puesto que el expreso que lo denuncio no ha comparecido ante el juez. Ibon ha quedado absuelto (en la causa que se juzgaba hoy).

Ibon ha sido trasladado desde el juzgado a la cárcel de Zaballa. Tal y como el mismo Ibon ha dicho a su familia por teléfono, sigue con fuertes dolores en la parte del cuello y espalda. El día 26 de octubre tiene cita con el neurólogo de su confianza en el hospital de Galdakano. Una de nuestras preocupaciones es que no tenemos la seguridad de que Ibon no sea alejado a otra cárcel fuera de Euskal Herria. De momento sigue en Zaballa. El único traslado que debería hacerse con Ibon es el de la vuelta a su casa y tenemos que seguir movilizándonos para conseguirlo. El ETXERAGUNE, espacio reivindicativo y creativo a favor de los derechos de los pres@s gravemente enferm@s, instalado en la Plaza Circular de Bilbao, estará en marcha hasta el viernes a la tarde. Se desmontará el campamento y realizaremos una manifestación en las calles de Bilbao partiendo de la misma plaza. Continuaremos sumando fuerzas y agitando las calles a favor de l@s pres@s gravemente enferm@s, hasta traerl@s tod@s a casa.

ANIMO Y P´ADELANTE SIEMPRE!

IBON IPARRAGIRRE EDUKI BEHAR ZUEN EPAIKETAZ

ANGELITA BURGOA I IBON IPARRAGIRREREN AMA

Ni, Angelita Burgoa, Ibon Iparragirreren ama naiz. Nire semea Basauriko kartzelan zegoela (2014ko martxoa-apirila) preso sozial batek ukabilkada bat eman zion, eta horren ondorioz Navalcarneroko kartzelara dispertsatu zuten «por una reyerta». Ibonek salaketa ipini zion preso honi, baina salaketa hau artxibatua izan zen.

Hiru hilabetetara preso sozial honek Ibon salatu zuen, makinaz idatzitako salaketa, alegia (!), Ibonek ozka egin ziola adieraziz, eta Ibonek Hiesa daukanez, bera ere beharbada «kutxatu» egin zuela iradokiz.

Gaur epaiketako eguna jarrita zegoen eta salatzailea ez da agertu; fiskalak karguak erretiratu ostean, epaileak Ibon absolbatu egin du. Denok pozik? Ba ez! Ni neu ez behintzat, zeren salaketa faltsu honek kristoren kaltea eragin dio Iboni: bere ondorioz dispertsatua izateaz gain, Castro espetxe zaintza epaileak ustezko «reyerta» hau ere aipatu zuen Iboni 100.2 artikuluaren aplikazioa ukatzeko orduan.

Gaurkoan ere, Ibonek berak defendatu behar izan du bere burua, epaileari hitza eskatu eta ea salaketa faltsu bat sartzeak inolako zigorrik ez daukan galdetzean. Zeren Ibonek eta Ibonen familiak nahi duguna gertatutakoa argitzea da: funtzionarioek zirikatuta Ibonek preso sozialen aldetik jasan dituen erasoak ez direla atzoko gauza; alderantziz, kartzelan sartu zutenetik bera akatzeko erabiltzen ari diren estrategia bat dela.

Gaurkoan aukera aproposa galdu dugu hori guztia salatzeko, baina Ibonen kasuan behintzat, ez da berriz gertatuko. Ez gaude gure semea pairatzen ari den sufrikarioa bere horretan uzteko prest, salaketa faltsuak onartzeko prest, medikazioaren inguruan hedabideek ahominean darabilten demagogia onartzeko prest, eta azken finean, injustizia hauek guztiak salatu gabe Ibon kartzelan hiltzen uzteko prest, arduradunak arduradun. Bizitza kendu ahal diote baina erailketa horren arduradunak seinalatzea eta Ibonek azken unera arte mantenduko duen duintasuna ezagutzera eman eta defendatzea denon eskuetan dago.


ibon2

ibon

+ Cuestión de vida o muerte

+ Usted sí que está como una chota, sr. Castro

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s