Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ikasle Abertzaleak

Bilgune Prozesua martxan jarri dugu. Barnera begirako tarte honen azken eztabaidak abenduaren 12an emango ditugu, ondorioen plazaratzearekin amaituko dugun egunean bertan.

Aldaketa handiak aurrera eramateko antolakuntza ezinbestekoa dela oso argi dugun zerbait da. Euskal Eskola Nazionala, askapenerako hezkuntza, gure proiektu politikoa izanik, ez da pertsona batek edo talde batek lortuko duen zerbait, ikasleriak irabazi behar duen zerbait baizik.

Horretarako ikasleria oso ondo antolatua – indartsu- egon behar da: ikastetxe, lanbide heziketa eta unibertsitate bakoitzean antolatua; eskualdeka, herrialdeka eta Euskal Herri mailan antolatua. Baina horretaz gain, ezinbestekoa da estrategia iraultzaile egoki bat izatea, hau gauzatu nahi den momentu historikoari eta momentu horretan dauden baldintza objektibo eta subjektiboei lotuta. “Oraina irauli, geroa eraiki“ izan da Ikasle Abertzaleok askotan erabili izan dugun lelo bat. Eta hori izan daiteke, hain zuzen ere, momentu honetan egitea tokatzen zaiguna deskribatzeko modu on bat: ezarria dagoen hezkuntza (zapalkuntza mantendu eta honetan sakontzeko balio duena) apurtu, eta Euskal Herriaren eta zapalduon askapenerako balioko duen hezkuntza bat praktikan jartzea, eraikitzea.

Ordea badakigu zapalkuntza mantendu nahi dutenen nahiak eta beharrak eta gureak kontrajarriak direla, eta hezkuntzaren inguruan erabakitzeko boterea euren esku dagoela: bai gure herria zapaltzen duten bi estatuen, zein gure herri zatituaren “eremu autonomikoetan” agintzen duten horien esku; baina batez ere, horien atzean beti dauden botere ekonomikoaren jabe diren gutxiengo horren esku. Hori dela eta, gure borroka Nazio Eraikuntzaren praktikan oinarritua dagoenez, botere horren kontrako borroka bat izango da, eta aldi berean, kontra-botere bat eraiki eta hau praktikan jartzeko borroka bat -ezarria dagoenarekin eta hori mantendu nahi dutenekin beti gatazkan-.

Botere desoreka handiko egoera honetan egoteak, eta Euskal Eskola Nazionala lortzeko prozesua Askapen Prozesu zabalago baten parte izateak (Euskal Herriaren askapen nazional eta soziala lortzeko prozesua; independentzia, sozialismoa eta feminismoaren bidez) gure gain ardura handia izatea ekartzen du. Horregatik, VI. Kongresuan zehaztu genituen Oinarri Ideologiko eta Ikasle Estrategiaren zutabe teorikoak oinarri izanda, gure gain dugun arduraren neurrian egotearen beharra ikusten dugu. Hori dela eta, estrategia hau modu eraginkor eta indartsu batean aurrera eraman ahal izateko, zehaztasun praktiko-teoriko handiago bat egitea, gure borroka aurrera eramango den lekuko lurra -oinarri materiala- izango den testuingurua sakonki ezagutzea eta urtekako denboralizazio bat eginez, planifikazio estrategiko eta taktiko zehatza egitearen beharra ikusten dugu. Horretarako, abenduak 12ra arte iraungo duen Bilgune Prozesua martxan jarri dugu.

Prozesu honetan, Bilgune Prozesurako eztabaidarako Ponentzien inguruan eztabaidatuko dugu eta errealitate lokal guztiak txertatzeko aldaketak egingo dizkiogu. Prozesuaren amaierarako, ondorengo urtetarako Ikasle Estrategiaren zehaztapen sakonago bat egina izango dugu, eta horrek gure praxia eraginkorragoa bihurtzen lagunduko digu.

Sustraiak errotuz

Euskal Eskola Nazionalera!

BP-irakurketa-1024x724

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s