Home

argaz

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ikasleon hitza

Ikasleon hitza ikasleon eskubideen aldeko dinamika bat da. Nafarroako ikasle talde desberdinak biltzen gara lema honen pean, bai hezkuntza ertainean eta baita unibertsitatean ere, bertako ikasle asanbladak eta antolakunde desberdinak (Ikasle Abertzaleak, NUPeko euskara taldea, Eraldatu,…).

Ik1
ik2

——-
“Ikasleon Hitza” dinamikarekin ikasleriaren eskubideak bermatzen saiatuko dira

Ahotsa

Ikasleen batasuna bilatzen duen dinamika berri honekin gaur egun pairatzen duten “zapalkuntzari” aurre egiteko asmoa erakutsi du ikasle talde batek. Ikasleen iritzia jasoko dute galdeketa baten bidez eta abenduan ikasleen aldarraikapen eta eskubidez osatutako adierazpena plazaratuko dute.

Hezkuntza merkatuaren zerbitzuetara jartzen ari den prozesu bat martxan dagoela baieztatuz gero, ikasle mugimenduak “hezkuntzaren merkantilizazioa, elitizazioa eta segregazioa oinarri duten erreformak” salatu dituzte. Ildo berean, ezarritako murrizketak eta erroformak “ikasleok baldintza duinetan eta ikuspegi kritikoarekin ikasteko aukera ukatzen jarraituko” dutela iragarri dute.

Nafarroan, gainera D ereduko ikasleek jasaten duten diskriminazioa azpimarratzen dute. “Lanbide Heziketetan zein Nafarroako Unibertsitate Publikoan euskaraz ikasteko aukera oso eskasa da”, gogoratu dute.

“Erreforma eta diskriminazio hauen aurrean eginiko mobilizazioak eta argi erakutsi dugu ikasleria hezkuntza erreforma hauen aurka dagoela”. Hala eta guztiz ere, ikasleen hitza ez dute haintzat hartu eta erreformen aplikazio mailakatuan jarraitzen dute.

Honen aurrean, ikasleria ez da geldirik geratu, eta Nafarroako hainbat ikasle kolektibo ezberdin bildu dira “hezkuntzak behar duen eraldaketa sakona emateko”. Eta horretarako “Ikasleon Hitza” dinamika bat sortu dute, ikasleon benetazko beharrak zein diren aztertzeko eta hauek bermatzeko.

“Ikasleon ahalduntzerako tresna bat sortzea beharrezkoa ikusi dugu, egunerokotasunean ukatzen zaigun erabakitzeko eskubideari aurre egiteko. Horretarako inoiz baino gehiago ikasleon batasuna beharrezkoa dugu”, gaineratu dute. “Ikasleak subjektu pasibo eta akritiko izatetik, kritiko eta iraultzaile izatera pasa behar dugu”, esan dute egindako agerraldian.

Galdeketa eta ondorengo adierazpena

Hego Euskal Herri osoan jarriko dira martxan prozesu hauek, lurralde bakoitzaren berezitazunei eta errealitate politikoa kontutan hartuz. Nafarroan, galdeketa baten bidez, ikasleek curriculuma, pedagogia, euskara, parte hartzea eta baldintza duinetan ikasteko aukerak, egoera eta beharrak ezagutuko dituzte. Eta abenduan, bertatik aterateako ondorioekin, ikasleen aldarraikapen eta eskubidez osatutako adierazpena plazaratuko dute.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s