Home

03_decrecimiento

Kattalin Miner/ Berria

Behin idatzi nuen, eta aste honetan buruan dabilkit, zuen kontra baino gure alde borrokatzea erabaki genuela aspaldi. Ez dakit hain aspaldi izan ote zen, baina batzuetan hain erreal sentitzen dugunean baieztapenak kolpatzen dit burua.

Nabil nahiko aspertuta edukiko zaituzten Alternatiben Herriak utzitako aparraldiaz. Izan ere, badugu alternatibarik, definitiboak eta betierekoak izateko pretentsiorik gabe, bestalde bat aditzera ematen digutenak.

Larunbatean, zerbeza ekologikoak burua lausotzen zidan artean, hainbat iluminazio izan nituen. Bat: protestarako, borrokarako edo eraikuntzarako, manifestazio eredutik at zerbait antolatuz gero, jendeak egarriz jaso eta parte hartzen duela. Goiza postu batean eman bainuen, eta Euskal Herrian eta ez gauden «dena zein ondo doan! Zenbat gauza interesgarri!» zioen jendeak.

Bi: alternatibak ez dira bat eta bakarrak. Horrekin esan nahi dut ez dakidala «alternatiboa» deituko geniokeen subjektu politiko bakarra zein den, ez bada hainbat eta hainbat eragin potentzialek gurutzatzen dutenak. Izan daiteke ekologista-independentista-feminista… eta mila -isten arteko edozein konbinazio, eta badu lekua larunbatean sortu genuen herri eder horretan. Homogeneizatu gabe.

Hiru: existitzen gara. Egun honek erdigunean jarri zituen egunerokoan normalitateak bazterretara kondenatu nahi dituen gorputz, bizi-eredu eta erabakiak. Normalak erdikoak izan ziren: hetero-bikote ez ziren gurasoak, transexualak, bejetarianoak, bizikletazaleak, eroak, dibertsitate funtzionala dutenak… Gure herri horretan ez ginen «besteak» izan.

Azkena: bagoaz. Cat Boyd eta David Fernandez entzunda, agian zerbait falta zaigu gure herri alternatibo hori antolatu eta bideratzeko, egia da, baina jendez gainezka zegoen karpak argi erakutsi zuen anormalen herri alternatiboa badoala, eta gaur atzo baino gehiago, badakiela nora.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s