Home

DSC_0036

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea:  Askapena

Hainbat hilabete pasa dira fiskalaren akusazioa jakin eta Askapena, Askapeña, Elkartruke eta 5 auziperatuen aldeko prentsaurrekoa burutu genuenetik. Ordutik, ehundik gora izan dira babesa eskaini diguten eragileak Euskal Herrian zein nazioartean. Ekainetik aurrera, “Herriak Libre” dinamika jarri genuen habian Eleak eta LIBRE mugimenduarekin batera. Uda amaitzearekin 40 herritan baino gehiagotan herri epaiketak burutu dira espainiar estatuaren izaera inperialista agerian utziz. Urriaren 12an berriz, milaka lagun elkartu ginen herri libreen martxan Iruñean. Bertan, sententzia argia helarazi genion espainiar estatuari, hain zuzen, herrion garaipena sufritzera kondenatzen genuela aldarrikatuz. Dozenaka udal eta instituziotan bestalde, babesa adierazi zaie auziperatu eta Askapenari.

Azken asteetan Audientzia Nazionalera joan beharrean izan gara bost auziperatuekin batera. Beste hainbat euskaldun bezala, Frankismotik zutik geratzen den instituzio honen hatzaparretan izan gara. Nazioartean zein EH an jasotako babes eta elkartasunak hauspoturik iritsi gara ordea eta auzitegia bera internazionalismoaren defentsa egiteko baliatu dugu. Epaiketa politiko honen izaera inkisitoriala agerian geratu da, froga errealen faltan, besteak beste ETA rekiko kondenak edo preso politikoen terminoak nazioartean zabaldu izana bezalako salaketek berebiziko pisua hartu baitute. Beraz, espero eta jaso dezakegun epai bakarra absoluzioa da.

Madrilgo egonaldian baina, ez zaigu falta izan elkartasunaren eta errebeldiaren Madril horren berotasunik, lotarako etxeak, ongi etorriak, hitzaldiak eta guzti hau gutxi balitz pasa den larunbatean ehunka lagun atera ziren kalera epaiketa politikoen aurka. Ikaragarria izan da egindako lana eta zentzu honetan eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen.

Izan ere, bost auziperatuek esan bezala harro gaude gure militantziaz eta harro gaude otsailetik hona egindako bideaz. Herri bezala erantzun dugu, errepresioaren aurrean hortzak estutu eta eskubide zibil eta politikoen ukapen berri honen aurrean zutik dagoen herri bat irudikatu dugu. Eta ziur gaude egindako lanak bere fruituak emango dituela, inperialismoaren aurrean internazionalismo gehiagoz erantzutea lortu dugulako. Beraz, auzolan erraldoi honetan parte hartu duten norbanako eta eragile guztioi zoriontzea baino ez zaigu geratzen.

Orain, ez dezala inork pentsa etsaien sententziaren zain geldirik geratzen garenik. Bost kide atxilotzeko arriskuan egon arren, Askapena ilegalizatzeko aukera izan arren, Euskal Herria internazionalismoz astintzen jarraitzeko konpromisoa berresten dugu agerraldi honetan. Duela bost urte hasi eta epaiketaren bidez Internazionalismoa kolpatzea bazen euren helburua, internazionalismoa Euskal Herrian atzo baino indartsuagoa da gaur eta orain arte egin bezala Euskal Herri internazionalista eraikitzen jarraituko dugu auzoz auzo, herriz herri.

Atzo, gaur eta beti!

Gora Euskal Herria Internazionalista!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s