Home

azaroak-9an-kaleratu

Borroka lokalak bateratuz, Ikasle Greba Azaroaren 26an ikas baldintza duinak aldarrikatzeko

http://buiaka.info

BUIA, Bizkaiko Ikasle Abertzaleak eta LIMek (Leioako Ikasle Mugiendua) mobilizatzera deitu dute azaroaren 26an. Greba eguna iragarri dute, fakultate eta ikastetxeetan maila lokalean ikasleak ikasteko baldintza duinen alde aurrera eramaten ari diren borrokak “erdigunera ekarri, hauetan sakondu eta saretzen” hasteko.

Horrela, mobilizazio honen helburua borroka ezberdinak lehen lerrora eramatea izango da, “denok batera indar gehiagorekin kolpatuko dugulako sistema, gurea eraikitzearekin batera”.

Hemen irakurketa osorik:

Egungo hezkuntza sistemak ez dituela ikasleon eskubideak bermatzen ez da gauza berria, are gehiago, ikasle mugimenduak aspalditik salatu izan duen zerbait da. Hezkuntza sistemaren papera, ezinbestekoa da sistema kapitalista eta patriarkarraren biziraupenerako, horrela txiki txikitatik sexuaren araberako genero rolen banaketan hezten gaitu, eduki arrotzak inposatzen dizkigu, eta pedagogia ereduaren bidez, ikasle akritiko eta pasiboak izatera bideratzen gaitu, baita gure arteko lehiakortasuna sustatu ere, sistema berproduzitzeko pieza bihurtuz. Hezkuntza sisteman aurrera egin ahala gainera, asko dira baliabide ekonomiko faltagatik ikasketak utzi behar dituztenak, adibidez unibertsitate tasak ordaindu ezinagatik, baina baita sistemak ezartzen dituen ikasketa ritmoei egokitu ezinda “ikasteko balio ez duten” horiek kanporatuz. Horrela, gizarteko ezberdintasun sozialak bere horretan geratzen dira. Gainera, euskaraz ikasteko eskubidea ez da bermatzen, horrela ikasle euskaldunon hizkuntza eskubideak urratuz.

Honetan sakontzeko bidetik datoz LOMCE eta EU2015en inposaketak. Ikasleok argi aldarrikatu dugu honen aurrean desobedientziaz herritik eta herriarentzat izango den beste eredu baten eraikuntzaren alde ekiteko beharra. Asko gara hezigunez hezigune antolatu eta egunero borrokatzen dugunak euskara taldeetan euskaraz ikasi nahi dugula oihukatuz, talde feministetan hezkidetzaren alde, asanbladatan ikas baldintza duin batzuen alde, ikastetxeetan LOMCE desobeditzeko bidea jorratuz, unibertsitateetan ikas baldintza duinak zeintzuk diren prozesu parte hartzaile baten bidez zehaztuz… hamaika borroka daude piztuta.

Hala ere, inposaketen aurrean, beharrezkoa da borroka hauek erdigunera ekarri, hauetan sakondu eta saretzen hastea, denok batera indar gehiagorekin kolpatuko dugulako sistema, gurea eraikitzearekin batera. Ikasleria antolatu eta kontziente bat da hezkuntza herritik eta herriarentzat izateko bidean berme bakarra. Horregatik ikasle guztiei Azaroaren 26an Bizkaia mailan deitu dugun ikasle greban parte hartu eta ikasgelak husteko deia luzatu nahi diegu; aitzitik, egunean bertan Bilbon herrialde mailako mobilizazioa egingo dugula jakinarazi nahi dugu, inposaketen aurrean gurea borrokatzen jarraitzeko bidean. Ez ditugu inposaketak onartuko eta ikasleria antolatzen jarraituko dugu!

Inposaketen aurrean, ikas baldintza duinak!

IKASLEON ANTOLAKUNTZAZ, GUREA BORROKATU!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s