Home

presoak-etxera

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak:  Jon Iurrebaso Atutxa eta Sendoa Jurado García, Amnistiaren aldeko militanteak

(cas) El 28 de noviembre todos y todas a Bilbo

Azaroaren 28an halabeharrezko hitzordua daukagu Bilbon euskal errepresaliatu politiko guztientzat amnistia aldarrikatzeko. Amnistiaren aldarrikapena hainbat urtez umezurtz egon eta gero, mugimendu berri baten sorrerak honen inguruko eztabaida piztu du eta amnistiaren esanahiak, ahanzturan gelditzeko zorian zegoen horrek, gaurkotasuna berreskuratu du azken hilabeteotan, kaleetan, batzarretan eta komunikabideetan aspaldiko partez ez zeukan lekua hartuz.

Inolako zalantzarik gabe baieztatu dezakegu preso, iheslari eta deportatu politikoen borroka eta amnistiaren aldeko borroka bat direla, izan ere, errepresaliatuek zerbaiten alde borroka egin bazuten pertsona librez osatutako herri libre baten alde izan baitzen, eta hori bera da defendatzen dugun amnistiak barnebiltzen duena: errepresaliatu politikoen askatasuna eta zapalkuntza nazionala eta sozialaren gainditzea, hots, Euskal Herriaren askatasuna.

Azaroaren 28ko manifestazioa hitzordu garrantzitsua da, ez mobilizazio hori helburu moduan planteatuta, baizik eta gure helburuak lortzen laguntzeko bultzagarri gisa. Manifestazioak balio behar digu azken urteetan ezarri dizkiguten hainbat harresi botatzen hasteko eta amnistiaren aldarria Euskal Herriko ahalik eta herri eta auzo gehienetan presente egotea bultzatzeko, hortxe dagoelako herriaren borroka, kalean eta ez inongo bulego edo moketaren gainean. Euskal Herriko langileok kaleko lokatza zapaltzen hazi eta bizi izan gara eta bertan garatu behar dugu borroka, lagun batek zioen moduan, lokatzetan arrastoa uzten delako.

Zoritxarrez eta azken urteetako bilakaera politikoaren ondorioz, amnistiaren inguruko hainbat azalpen ematen behartuta sentitzen gara. Amnistia ez da utopia bat. Amnistia ez da presorik ez egotea zigorrak bete ostean denak kalean daudelako. Amnistia ez da indultu bat. Amnistia ez da kartzelako Tratamendu Batzordetik pasatzea preso moduan ze ondo portatzen ari zaren azaltzeko. Amnistia ez da zure borrokaz arnegatzea. Amnistia ez da irtenbide indibiduala. Amnistia ez da sakabanaketa bukatzea (guk ere desiratzen dugun zerbait) eta Zaballan preso egotea Estatuek neurri honekin bilatzen zuten etekin politikoa amortizatu dutelako. Amnistia ez da oinperatzen gaituen legedia onartzea.

Amnistia haragi eta hezurrezko pertsonen borondatepean dagoen erabaki politikoa da, lortzeko zaila baina ez ezinezkoa. Amnistia herriek borroka egiteko daukaten eskubidearen onarpena da. Amnistia errepresioari zilegitasuna kentzea da. Amnistia irtenbide kolektiboa da, ez egun eta ordu berean baina bai epe zehatz batean. Amnistia Terrorista abizenak Militante Politiko abizenari lekua uztea da. Amnistia kartzeletan eta deserrian daudenenganako errespetua eta maitasuna da. Amnistia benetako bakea lortzeko berme bakarra da.

Kontziente gara planteatzen ari garenaren zailtasunaz baina berandu da horrelako balorazioetan sartzeko. Badira hamarkada asko herri honek bide zaila eta gogorra hartu zuela eta hainbeste da bide horretan utzi duguna atzera egitea ezinezkoa bihurtzen zaigula. Elkartasunagatik, koherentziagatik, duintasunagatik, arduragatik, betebeharragatik… Bakoitzak bere arrazoiak aukera ditzala baina aldarrikapen honen inguruan batasuna bila dezagun, amnistiaren afera ez delako hautazko kontu bat, gure herriaren biziraupenerako helburu ezinbestekoa baizik. Azaroak 28 denok Bilbora!

8 thoughts on “Azaroak 28 denok Bilbora!

  1. Artículo de colaboración para Borroka Garaia da!. Autores: Jon Iurrebaso Atutxa y Sendoa Jurado García, Militantes pro amnistía

    El 28 de noviembre tenemos una cita ineludible en Bilbo para reivindicar la amnistía para todos los represaliados políticos vascos. Tras varios años en los que la reivindicación de la amnistía ha estado huérfana, la creación de un nuevo movimiento ha encendido el debate en torno a ésta y el significado de la amnistía, ese que estaba al borde de quedar en el olvido, ha recobrado actualidad en los últimos meses tomando un sitio que hace tiempo que no tenía en las calles, las asambleas y los medios de comunicación.

    Podemos afirmar sin ningún tipo de duda que la lucha de los presos, refugiados y deportados y la lucha por la amnistía forman una misma, ya que si por algo lucharon los represaliados fue a favor de un pueblo libre formado por personas libres, y eso mismo es en lo que se puede resumir el tipo de amnistía que defendemos: la libertad de los represaliados políticos y la superación de la opresión nacional y social, es decir, la libertad de Euskal Herria.

    La manifestación del 28 de noviembre es una cita importante, no planteando esta movilización como el objetivo, sino como revulsivo para ayudarnos a conseguir nuestros objetivos. La manifestación debe servirnos para empezar a derribar algunos muros que nos han impuesto en los últimos tiempos y para impulsar que la reclamación de la amnistía esté presente en el máximo de pueblos y barrios posible, porque ahí está la lucha y no en ninguna oficina ni sobre ninguna moqueta. Los trabajadores de Euskal Herria hemos crecido y vivido pisando el barro de las calles y es ahí donde tenemos que desarrollar la lucha, porque como decía un amigo, es en el barro donde se deja huella.

    Desafortunadamente y como consecuencia de la evolución política de los últimos años, nos sentimos obligados a dar varias explicaciones en torno a la amnistía. La amnistía no es una utopía. La amnistía no es que no haya presos porque todos están en la calle después de haber cumplido las condenas. La amnistía no es un indulto. La amnistía no es pasar por la Junta de Tratamiento de la cárcel para explicar lo bien que te estás portando como preso. La amnistía no es renegar de tu lucha. La amnistía no es una salida individual. La amnistía no es que se termine la dispersión (algo que nosotros deseamos) y estar en la cárcel de Zaballa porque los Estados han amortizado el rédito político que buscaban con esta medida. La amnistía no es aceptar la legalidad que nos somete.

    La amnistía es una decisión política sometida a la voluntad de personas de carne y hueso, difícil de conseguir pero no imposible. La amnistía es el reconocimiento del derecho a luchar de los pueblos. La amnistía es quitar legitimidad a la represión. La amnistía es una salida colectiva, no el mismo día y a la misma hora pero sí en un plazo concreto. La amnistía es que el apellido Terrorista deje paso al apellido Militante Político. La amnistía es respeto y amor por quienes están en la cárcel y en el destierro. La amnistía es la única garantía para lograr la verdadera paz.

    Somos conscientes de la dificultad que entraña lo que planteamos pero es tarde para entrar en ese tipo de valoraciones. Hace muchas décadas que este pueblo tomo un camino difícil y duro y es tanto lo que nos hemos dejado en él que nos resulta imposible echarnos atrás. Por solidaridad, por coherencia, por dignidad, por responsabilidad, por obligación… Que cada cual elija sus razones pero busquemos la unidad en torno a esta reivindicación, porque el tema de la amnistía no es algo opcional, sino un objetivo imprescindible para la supervivencia de nuestro pueblo. Azaroak 28 denok Bilbora!

  2. Y AMNISTIA es afirmar que más de medio siglo de lucha ha valido la pena.

    Ahora que en todo el mundo se siente la crueldad de un sistema que destruye progresivamente las libertades que estorban las estrategias del mercado , se inicia una nueva etapa de lucha de clases que alinean con indignaciones progresivas de nuevos sectores populares la lucha de un Pueblo Trabajador Vasco que retome la confrontación

    “La táctica del diálogo cuando el Gobierno no está dispuesto a conceder nada, no sirve sino para que la burguesía española gane tiempo y asiente su reforma. Y ¡atención!, cuanto más se asiente, más fuerza tendráel enemigo y menos dispuesta estará a conceder nada”… se dijo hace tiempo.

    Hoy la lucha por la amnistia es la chispa para retomar el camino estratégico de INDEPENDENCIA y SOCIALISMO que junto a la recuperación de la memoria marcan la linea de nuestra identidad.
    Amnistia es no olvidar y seguir luchando.

    GU GEU IZAN GAITEZELA (irabazi arte… eta gero)

  3. http://www.naiz.eus/eu/iritzia/articulos/amnistia-bai-horixe

    TASIO ERKIZIA
    EZKER ABERTZALEKO KIDEA
    AMNISTIA? BAI HORIXE!
    «Amnistia osoa, presoak kalera!» Maiz manifestazioetan oihukatu edo paretetan pintatuta ikusi dugun lema da. Egokia ote da hori aldarrikatzea? ala, egoera politiko honetan, hobeto ote da ez erabiltzea? galdetu zidan burkide batek lehengo batean. Nik neuk oihukatu egiten dut, eta egoki deritzot aldarrikapen hori plazaratzeari.

    2015/11/19
    Ozen oihukatu genuen frankismo garaiko azken urteetan, bereziki 1977ko udaberrian, eta gaur egun ere horrela egiten dut; eta, ene ustez, gure ametsak herri osoa horretara biltzea izan beharko luke. Hori bai, bere aldarrikapen hori egokia izango da, zentzuz erabiltzen dugun neurrian, noski.

    Amnistia oihuaren zentzu politikoa presoen kaleratzea eskatzea da, eta hori, bidezkoa izatetik aparte, ezinbestekotzat daukat normalizazio politikoa egon dadin, zeina ezin baita gauzatu politika egiteagatik preso bakarra espetxean gelditzen den bitartean. Badira lau urte ETA erakundeak armak utzi zituela, eta presoen eta iheslarien jasaten duten egoera eskandalagarria da, zeren, ez bideratzeaz gain, Estatuak haien aurkako biolentzia areagotu eta luzatu baitu. Gainera, Arantza Kirogak duela gutxi adierazi zuen bezala, gaur egungo egoerari irtenbide egokia ez ematea biolentziaren hazia ereitea da biharko gizarteari begira.

    Esanahi politiko sakoneko kontzeptua da Amnistia, ezker abertzalearen sorreratik bertatik gaurdaino euskal askapen-borrokaren geneetan txertaturik irauten duena. Egia da, frankismoaren garaian aldarrikapena izan zena kontzeptu integral bat izatera pasatu zela Trantsizioan, presoen irteera eta iheslarien etxeratzea ez ezik, gatazkaren arrazoiak gainditzea –KAS alternatibaren giltzarria zen Autodeterminazioa gauzatzea, besteak beste– eskatzen zuena. Gaur egun ere, estrategia-aldaketarekin, ezker abertzalearen norabidea zentzu eta eduki berberetan finkatzen da: presoen eta errefuxiatuen etxeratzean eta euskal estatua eraikitzean.

    Beraz, Amnistia gaurko ezker abertzalearen estrategiaren muina da. Gaurko ildo politikoak bete-betean jasotzen du Amnistiaren zentzurik sakonena, kontzeptuaren esanahia bere osotasunean barnebilduta baitago gure ekinbidean. Egia da ezker abertzaleak une honetan honako hau planteatzen duela: «Indarrak metatzea eta aurrera egiteko lehentasunezko eskaera presoen sakabanaketarekin eta urruntzearekin bukatzea da, eta hori izango da lan ideologikoa eta mobilizatzeko ardatz nagusia». Baina hori ez da Amnistiaren aldeko borroka alboratzea eta, gutxiago, Amnistia ez dela oihukatu behar esatea. Tourrean, bitarteko helmugek inoiz etapa-bukaerari garrantzia kentzen ez dioten bezala, gure bitarteko helmugek ezin digute lausotu benetako helmuga: herri aske batean presoak libre bizitzea.

    Horren harira, oso argigarria da Franco hil ondoren Trantsizioan gertatu zena. Orduan ere, 1976-77 urteetan, herrietan izugarrizko eztabaida antzuak egon ziren Amnistiaren esanahiari buruz, eta “ortodoxoenek” haren esanahi juridiko-politikoa defendatzen zuten. Alegia, Amnistiaren aldeko borroka ez zela bukatuko harik eta egoera juridiko-politikoa iraultzen ez zen bitartean. Baina praktikan, herritarrek erakutsi zieten aski ongi zer esan nahi zuten Amnistia oihukatzen zutenean, Aldanondo ondarrutarra, azken presoa kartzelatik irten zenean, itzali egin baitzen oihu hori, eta mugimendua ere bai.

    Gaur egun, antzua bezain desegokia iruditzen zait Amnistia hitza erabili ala ez sutsuki eztabaidatzea. Lekuz kanpo dagoen eztabaida da, nire iritziz. Hitz horren erabilera zentzuz jokatzearekin loturik baitago eta ez teoria politiko edo ikuspegi desberdinekin. Egokia da presoentzako Amnistia kalean aldarrikatzea, baldin eta herritarrak biltzeko baliagarria bada; aldiz, oihu horrek presoen alde aritzeko prest dagoena urruntzen badu, ez erabiltzea eskatzen digu zentzuak. Esperientziak erakusten dit, herritarrak badakitela une bakoitzean tentuz eta arduraz modu oso naturalean jokatzen eta, beraz, gai honen inguruan sobera daudela eztabaida antzuak eta artifizialak. Eman irizpide orokorrak eta utzi Herriari presoen aldeko atxikimendua erakusten.

    Bide honetan eta zentzuari buruz ari garelarik, Amnistia aitzakia modura erabiliz, jokamolde okerra da norberaren kontura manifestazioak antolatzea. Okerra da, nahasmena sortzetik aparte, Estatu Espainolari izugarrizko mesedea egiten zaiolako, urte luzeetan ezker abertzalearen baitan zatiketa bilatzen ari den etsaiari, nahi gabe bada ere, erraztasuna emanaz. Beraz, abertzale guztiei eskatuko nizueke, indarrak bildu eta iritzi ezberdinak gure baitan eztabaidatzera, onartezina baita presoen egonezina norberaren desadostasunak kanporatzeko erabiltzea. Presoak eta iheslariak interesatzen bazaizkigu, elkarrengana bildu eta guztiok batera norabide berean arraun egiteko ordua da.

    Presoak eta iheslariak direla eta, Estatu espainolak zentzu ezberdinetan estutzen du ezker abertzalea. Batetik, independentzia eta sozialismoaren bidea landu eta sakondu beharrean, gatazkaren ondorioen inguruan korapilatuta ikusi nahi gaituzte, nagusitasun osoa –eta ahal balitz bakarra– horri emanez eta nazio-eraikuntza alboratuz. Bestetik, preso eta iheslarien gaia soilik ezker abertzalearen “arazo partikularra” bailitzan tratatu nahiko luke, gizarteratzea behin eta berriz oztopatuz; horren lekuko dira Herrira mugimenduaren aurka egindako sarekada lotsagarria edo Sare mugimenduari buruzko etengabeko mehatxuak. Hirugarrenik, presoen sufrimendua erabiltzen dute, gizartea tenkatu eta, ahal balute, lehertzeko.

    Nire ustez, egia da ez dugula oraindik asmatu erantzun irmoa ematen, estatuek preso eta iheslarien gaiaren inguruan azken boladan darabilten bortizkeriari. Mugimendu zabal eta askotariko baten faltan gaude gizartearen epelkeria astintzeko. Eta ezker abertzaleak indargune bihurtu behar du preso eta iheslarien aldeko borroka, naziogintzan ere indarrak metatzeko eta herria aktibatzeko. Estatuak gu itotzeko erabili nahi duen korapiloa askatu behar dugu, eta estatua bera kate motzean lotzeko soka bihurtu behar dugu. Ez da erraza, alajaina, baina handiagoetatik irten izan gara!

    • Leo en este articulo de prensa de “Patas”, publicado por Gara/Naiz.

      ” Un debate necesario, enriquecedor, pueblo a pueblo, para entre todas y todos hacer este camino con el capital político y humano que tenemos acumulado en años y años de lucha. Ilusión y fuerza para continuar luchando por la Amnistía, enmarcada en clave del final de un ciclo político y militar y el comienzo de otra fase a partir de Zutik Euskal Herria. No dinámicas que, lejos de aunar voluntades políticas, pretenden dividir y separar, tanto a la Izquierda Abertzale, como incluso al Colectivo de Presas y Presos Políticos Vascos, que entienden la Amnistía en clave de confrontación.”

      Por mi parte, digo yo, que ya vale.

      Me pregunto por que tanto interes en sembrar desconfianza, en introducir discordia, o en difamar lisa y descaradamente. Si existe alguna acusacion que hacer que la hagan, pero que aporten las pruebas, que ya esta bien. Si hay algo a lo que nadie en EH pudiera ponerle pegas es precisamente defender una reclamacion historica como la de Amnistia, una manifestacion mas, pero es que es precisamente muy importante porque en los ultimos años se habia olvidado la palabra y , mas aun, hasta lo que significaba. Quien se puede molestar por esto.

      Los que iremos o pretendemos ir, en la inmensisima mayoria de los casos nos importa muy poco si hubiera detras de esa convocatoria, alguna “movida politica” entre bambalinas —que a saber si la hay segun esas suspicacias difamantes–, lo hacemos porque sabemos que ese “queremos a los presos en casa” solo podra producirse a traves de una Amnistia, claro y preciso desde hace decadas, sin moverse un milimetro del legado historico del pais.

      ¿Que es lo que molesta?. Quizas sea que nos encontramos ante el inicio de un movimiento social, de masas, o popular que no esta precisamente a las ordenes o al servicio de un “centro de ordeno y mando” de todos conocidos. Pues bien, el proceso politico de EH no es propiedad privada de nadie. Y en todo caso, la emergencia de movimientos autonomizados o independientes estarian mostrando que quien se ha movido no son estos, sino otros. Me parece que algunos debieran de aprender a respetar lo nuevo que surja, con un poco mas de humildad e inteligencia, en lugar de tener la obsesion de control lo cambiaran por la capacidad de apertura, dejar hacer y algo mas de intuicion e integracion, que en este puñetero mundo, nadie absolutamente nadie somos imprescindibles.

      =================================

  4. AZAROAK 28 DENAK BILBORA!!! Zergatik? Lehendabiz” Euskal Herriak behar duen irtenbidearen izena Amnistia delako; bigarrenik euskal preso politiko eta iheslari politikoentzat ere irteera duin eta koherentea behar dugulako…. Batzuek Amnistia alboratu eta orain eufemistikoki “Etxera” darabilte, bainan ez dute inondik inora argudiatzen nola ekarri nahi dituzten etxera euskal preso politiko eta iheslariak…. ez digute esaten Latasaren bidea erabiliaz etxeratu nahi dituzten; ez digute esaten Urrusoloren bidea erabili nahi duten; ez dute aipatzen ea Arkaitz Bellonen bezala hilkutxa batean etxeratu nahi dituzten…. Nola ETXERA?. Oso polita da pankarta batean edo afitxetan “etxera” jartzea….bainan esan diezagutela etxera nola ekarri nahi dituzten!!! Euskal bidea izenez asmatutako txostenean ziotenez euskal preso politikoek “eragindako kaltea” onartu beharko lukete, hori da duintasunez eta koherentziaz preso eta iheslari politikoak etxeratzeko bidea? Nork ziurtatzen du ba kolektibo osoa humillatu ta “eragindako kaltea onartuta” etxeratuko dituztela?….. Mesedez, irtenbidea egon badago eta irtenbide horren izena Amnistia da, euskal herriko herri mugimendua desaktibatzen aritu diren horien aurka eginez amnistiaren aldeko herri mugimendua sendotu eta amnistia lortzera joan behar dugu, amnistia da Euskal Herriarentzat konponbide eta irtenbidea, preso eta iheslari politiko izatea behartu zituen arrazoia konponduz errepresaliatu politiko guztiak ETXERAtzea, bainan duintasunez eta koherentziaz…ez humillazioaz eta espetxean borrokan bizia utzi duten euskal borrokalarie izeka eginez!!!

  5. Amnistia da bide bakarra konponbide politiko orokorra lortzeko .
    Presoak kalera amnistia osoa!
    Datorren azaroaren 28a denok Bilbora!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s